16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udalaren kirol instalazioen prezio publikoak arautzen dituen ordenantzan. Hasierako onespena

Honen bidez aditzera ematen da Eguesibarko Udalak, 2023ko urtarrilaren 10eko osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuela aldatzea Udalaren kirol instalazioen eta kirol ikastaroen prezio publikoak arautzen dituen ordenantza.

Iragarki honen bidez betetzen da jendaurrean hogeita hamar egunez paratzeko izapidea; hartan, herritarrek eta bidezko interesa dutenek espedientea azter dezakete, eta bidezkotzat jotzen dituzten erreklamazioak, kexak edo oharrak egin ditzakete, iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu ondotik. Halakorik aurkeztu ezean, behin betikoa bilakatuko da hasierako onespena.

Sarrigurenen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2300613