16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza. Hasierako onespena

Udalak, 2022ko urriaren 27an egindako osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Hiri Mugikortasun Iraunkorraren Ordenantza.

Agintzen da iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta hogeita hamar eguneko jendaurreko epea irekitzea, herritarrek eta bidezko interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten.

Espedientea kontsultatzen ahalko da Hirigintza Alorreko bulegoetan, udaletxean eta Tuterako Udalaren egoitza elektronikoan (https://sede.tudela.es/).

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Tuteran, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkate udalburua, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2300571