16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituen ordenantza indargabetzea. Behin betiko onespena

Tafallako Udalak, 2022ko otsailaren 22an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat indargabetzea, hain zuzen ere Tafallako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena.

Indargabetzeko erabakia jendaurrean egon zen hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau 2022ko 58. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, martxoaren 22an, argitaratu eta biharamunetik hasita, auzotarrek eta interesdunek azter zezaten eta erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez zitzaten; hori guztia, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatutakoarekin.

Jendaurreko aldian inork ez baitu alegaziorik egin, behin betiko indargabetu da ordenantza, hain zuzen ere Tafallako Udalaren Ezkondu gabeko bikote egonkorren udal erregistroaren antolaketa eta funtzionamendua arautzen dituena. Kasu horretan, ondorio juridikoak sortzeko, inguruabar hori argitaratu beharko da Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Argitara ematen da, eta ohartarazten ezen erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salari zuzendua, jarraikiz Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Tafallan, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Jesús M. Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2300391