16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OTEITZA

Akats zuzenketa, 2023ko zerga-tasetan

Ikusirik badela akats bat 2023rako zerga-tasen onarpenari buruzko iragarkian, tasak argitaratu baitziren 2022ko 248. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abenduaren 13an, akatsa zuzendu da. Izan ere, hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, testu bat argitaratu da, bat ez datorrena onartutakoarekin.

Honela dioen tokian:

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga: sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizientea, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko Legearen 175.2 artikuluan ezarritakoaren arabera kalkulatua. Hona hemen koefizienteak:

KOEFIZIENTEA

SORTZEALDIA

0,45

20 urte edo hortik gora

0,36

19 urte

0,26

18 urte

0,20

17 urte

0,16

16 urte

0,12

15 urte

0,10

14 urte

0,08

13 urte

0,08

12 urte

0,08

11 urte

0,08

10 urte

0,09

9 urte

0,10

8 urte

0,12

7 urte

0,16

6 urte

0,17

5 urte

0,17

4 urte

0,16

3 urte

0,15

2 urte

0,13

Urtebete

0,14

Urtebetetik behera

Koefiziente horiek urtero eguneratuko dira, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 58.2 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Honela behar du:

–Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zerga:

a) Hiri-lurren balio-gehikuntzaren gaineko zergari dagokionez, sortzapenaren unean lurraren balioaren gainean aplikatu beharreko koefizienteak honela geldituko dira ezarriak 2022rako eta hurrengo urteetarako, osoko bilkuran kontrakoa erabaki ezean: legezko gehienekoa, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea eguneratzen denean urtero zehazten dena, lege horren 175.2 artikuluan xedatutakoarekin bat etorriz.

b) Karga-tasa bere horretan gelditzen da; karga-tasa bakarra izanen da balio-gehikuntza sortzen den aldi guztietan: %16,20.

Oteitzan, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Rubén Darío Martínez Landa.

Iragarkiaren kodea: L2300553