16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Herri-lurretako aprobetxamenduen eskaera

Obanosko Udalak Karatea eta Nekeas izeneko bazkalekuetako belarren aprobetxamendua eskaintzen du, hamar urterako, Udaleko Idazkaritzan ikusgai dagoen baldintza-agiriari jarraikiz. Horretarako eskubidea izan uste duten bizilagunek eskaerak aurkez ditzakete herritarrendako zuzeneko adjudikaziorako; horretarako hamabost eguneko epea izanen dute, iragarki hau Nafarroako Aldizkari ofizialean argitaratu eta biharamunetik aitzina.

Obanosen, 2023ko urtarrilaren 4an.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2300770