16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

NOAIN (ELORTZIBAR)

Aldaketa, Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga arautzen duen ordenantza fiskalean (1. ordenantza). Espedientearen behin betiko onespena

Noain Elortzibarko Udalak, 2022ko azaroaren 15ean egindako osoko bilkuran, aho batez erabaki zuen hasiera batez onestea honako ordenantza hau aldatzeko espedientea: udal ordenantza fiskala (1. ordenantza), arautzen duena Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko zerga.

Iragarkia 2022ko 238. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, azaroaren 29an, eta jendaurreko aldia iragan da inork erreklamaziorik aurkeztu gabe; hortaz, behin betiko onetsitzat jo da aldaketa, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluarekin (Nafarroako Toki Administraziori buruzko Foru Legea). Hona hemen testua osorik:

Artikulu berri bat gehitzen da:

"Hobariak.

7. artikulua.bis. Zerga-kuotaren ehuneko 95eko hobaria ezartzen da honako instalazio hauetako eraikuntza, instalazio eta obren alde: etxebizitza eraikinetarako (kolektiboak eta familia bakarreko etxebizitzak) autokontsumoko energia ekoizteko diren instalazio fotovoltaikoak. Hobari horren aplikaziorako, beharrezkoa izanen da beroa sortzeko instalazioetan administrazio eskudunaren homologazioa duten kolektoreak egotea. Hobariaren onuradunak izanen dira familia bakarreko etxebizitzetako titularrak edo etxebizitza kolektiboetako jabeen erkidegoak. Oraingo onura fiskala aplikatzekoa izango da 2022ko urtarrilaren 1etik aitzina gertatu diren zerga-egitateei.

Argitara ematen da, orok jakin dezan eta behar diren ondorioak izan ditzan.

Noain Elortzibarren, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkate udalburua, Sebastián Marco Zaratiegui.

Iragarkiaren kodea: L2300459