16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Virgen del Castillo zahar etxeko tasak 2023rako. Hasierako onespena

Miranda Argako Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023ko ekitaldian zahar etxean indarrean izanen diren tasak, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legean xedatuari jarraikiz. Miranda Argako Virgen del Castillo Zahar Etxea erakunde autonomoaren patronatuak ere berretsi zituen tasak 2022ko abenduaren 1ean egin bilkuran.

Espedientea udal Idazkaritzan egonen da ikusgai 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek edo interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak edo oharrak aurkez ditzaten. Hori guztia, jarraikiz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legean eta harekin bat heldu diren gainerako legeetan xedatuari.

Hasierako onespenaren erabakia behin betikoa bilakatuko da, baldin eta jendaurrean egoteko aldia iraganik inork alegaziorik, kexarik edo oharrik aurkezten ez badu.

Miranda Argan, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Francisco Gil Serantes.

Iragarkiaren kodea: L2300645