16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MENDABIA

2023ko lan-egutegia

Mendabiako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko urtarrilaren 9an, honako ebazpen hau eman zuen, hitzez hitz, langileen ordezkariekin izandako negoziazio kolektiboaren ondotik:

Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak ekainaren 3an emandako 323/2022 Ebazpenaren bidez, egutegi ofiziala ezarri zen Nafarroako Foru Komunitatearen esparruan ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko jaiegunetarako, eta Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak azaroaren 22an emandako 789/2022 Ebazpenaren bidez, zehaztu ziren ordaindu bai baina errekuperatu behar ez diren 2023ko herriko jaiegunak. Era berean, Laneko Zuzendaritza Nagusiaren 2022ko urriaren 7ko Ebazpenaren bidez, 2023rako jaiegunen zerrenda argitaratu zen.

Abenduaren 14ko 112/2022 Foru Dekretuaren bidez, 2023. urtean epeak zenbatzeko baliogabeak izanen diren egunak deklaratu ziren, Nafarroako Foru Komunitaterako.

Aipatutako xedapenak ikusirik, bidezkoa da 2023ko lan-egutegia onestea Mendabiako Udalaren bulegoetako langileentzat.

Horrenbestez, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.1.h) artikuluak ematen dizkidan eskudantziak erabiliz,

EBATZI DUT:

1. Mendabiako Udaleko bulegoetako langileen 2023ko lan-egutegia eta jaiegunak onestea eta, hartara, egun hauek jaiegun deklaratzea:

–Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

–Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

–Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

–Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

–Maiatzaren 1a: Langileen eguna.

–Maiatzaren 29a: Mendekoste astelehena, Almendrondoen besta.

–Uztailaren 25a: Santiago eguna.

–Abuztuaren 15a: Andre Mariaren Jasokundea.

–Abuztuaren 23a: San Joan Bataiatzailearen besten bezpera, jaieguna 13:00etatik aitzina.

–Abuztuaren 24a eta 25a: San Joan Bataiatzailearen bestak.

–Urriaren 12a: Espainiako jai nazionala.

–Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

–Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren ondoko astelehena.

–Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

–Abenduaren 8a: Andre Maria Sortzez Garbia.

–Abenduaren 25a: Eguberri eguna.

Baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak, eta udal bulegoetarako jaiegun deklaratu diren aipatutakoak.

Egun horietan itxita egonen dira udal bulegoak.

Bulegoetan, jendearendako ordutegia 9:00etatik 14:00ak arte izanen da.

2. Urteko lanorduen banaketa:

Bat etorriz abenduaren 26ko 26/2012 Foru Legearekin (foru lege horren bidez aldatu zen 13/2012 Foru Legea, ekainaren 21ekoa, Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen arloan presako zenbait neurri hartzeari buruzkoa), urteko benetako lanordu kopurua 1592 izanen da, eta honela eginen da:

Bulegoetako langileen ordutegia:

Astelehenetik ostiralera, eguneko lanaldia izanen da, oro har, 7 ordu eta 20 minutukoa.

Lanaldi murriztua San Joan Bataiatzailearen besten egunetan: Abuztuaren 23an, San Joan Bataiatzailearen bezperan, Udalaren bulegoak 13:00ak arte egonen dira irekita.

Zerbitzu anitzetako brigadaren lan-ordutegia:

Urtarrilean, otsailean, urrian, azaroan eta abenduan: 07:50etik 15:00etara arte.

Martxoan, apirilean eta maiatzean, 7:40etik 15:00etara arte.

Ekainean, uztailean eta abuztuan, 6:30etik 14:00etara arte.

Irailean, 7:30etik 15:00etara arte.

Honako jaiegun hauetan zerbitzu anitzetako brigadako langileek lan eginen dute: Urte Berri eguna, Errege eguna, Inauteriak, Zainzuriaren eguna, Almendrondoen asteburua, Gazteen bestak ekainean, Jatorri-deituren azoka, Arrantxoen lehiaketako larunbata, Transhumantziaren besta, San Joan Bataiatzailearen bestak, Jatorri-deituren Udazkeneko Azoka, Eguberrietako lasterketa eta Eguberri eguna. Egun horietan, zerbitzuaren arduradunak zehaztuko du zenbat langile eta zein txandatan arituko diren; jaiegun gisa hartuko dira, soil-soilik ordainsariei dagokionez.

3. Udal agenteen lan-ordutegia:

Bi txanda: goizez, 07:40tik 15:00etara, astelehenetik larunbatera, eta arratsaldez, 13:40tik 21:00etara, astelehenetik ostiralera. Metatutako orduen soberakina urtean zehar har daiteke.

4. Oporrak 2023. urtean hartu beharko dira, eta 2023ko urtarrilaren 31n azkenduko da opor horiek hartzeko eskubidea, salbu eta ongi justifikaturiko zerbitzuaren beharrengatik geroratu behar badira.

5. Ebazpen hau langileen ordezkariei igortzea, bai eta Kontu-hartzailetzara ere, eta argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren webgune ofizialeko gardentasun atarian, eta horren berri Udalbatzari ematea, egiten duen hurrengo ohiko osoko bilkuran.

Mendabian, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkate udalburua, María José Verano Elvira.

Iragarkiaren kodea: L2300542