16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LERGA

Erabakia, partez atxikitzeko uztailaren 1eko 19/2022 Foru Legeari, zeinaren bidez neurriak hartzen baitira Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz

Udal honek, 2022ko azaroaren 14an egin bilkuran, erabaki zuen partez atxikitzea (6.3, 9.1.b-1 eta 9.5 artikuluak salbuetsita) Nafarroako Administrazio Publikoetan egonkortze prozesuak gauzatzeko arauketari, Enplegu publikoan dagoen behin-behinekotasuna murrizteko premiazko neurriei buruzko abenduaren 28ko 20/2021 Legearen ondorioz.

Lergan, 2022ko abenduaren 9an.–Alkatea, Ignacio Iriarte Marco.

Iragarkiaren kodea: L2217898