16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IMOTZ

2023. urterako tasak

Imozko Udalak, 2022ko abenduaren 29an egin osoko bilkura berezian, erabaki zuen ondoko tasa eta zerga hauek onestea 2023ko ekitaldirako:

Lurraren kontribuzioa:

–%0,180koa izanen da hiri-lurraren gaineko kontribuzioa ordainarazteko karga-tasa.

–%3koa izanen da eraikuntza, instalazio eta obren gaineko zerga ordainarazteko karga-tasa.

–1ekoa izanen da ekonomia-jardueren gaineko zergarako indizea (EJZ). Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten zerga hori ordaintzetik salbuetsita egonen dira 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak izan dituzten subjektu pasiboak.

–Lehen okupazioko tasak

Oin berriko eraikinak: 130 euro/etxebizitza.

Zaharberritzeak, handitzeak, egiturak berritzea: 100 euro.

Erabilera aldatzea; etxebizitzak eraikitzea: 100 euro.

–Etxeko uraren tasak.

Tarifa, m³ bakoitzeko: 0,33 euro, kontsumoa 200 m³ baino txikiagoa denean eta etxekoaz kanpoko kontsumoan, edozein kontsumo motatan.

Tarifa, m³ bakoitzeko, etxeko kontsumoa 200 m³-tik gorakoa denean: 0,36 euro m³ bakoitzeko (kontsumo hori 200 m³-tik gorakoa denean bigarren seihilekoan, urteko konputuan).

Kontagailuaren kuota finkoa: 17,50 euro.

Saneamenduko kuota: 17,50 euro.

Hargunearen tasa: 190 euro eta 370 euro, industriarako lotunearen tasa.

–Hirigintzako lizentzien tasak.

  • Aurrekontua <5.000: 50,00 euro.
  • >5.000 <15.000: 70,00 euro.
  • >15.000 <30.000: 140,00 euro.
  • >30.000 <60.000: 210,00 euro.
  • >60.000 <150.000: 280,00 euro.
  • >150.000 <300.000: 350,00 euro.
  • >300.000 <600.000: 420,00 euro: 150 euro.

Jarduera sailkatuaren lizentzia edo aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena aurkeztea, kanpoko tramitazioarekin, 250 euro.

Kanpoko tramitaziorik ez badu, 150 euro.

Jarduera sailkatuaren irekitzeko lizentzia, edo aurkeztea aurretiazko jakinarazpena edo erantzukizunpeko adierazpena: 250 euro.

Antolamendurako plan partzial edo bereziak, Arau Subsidiarioetako aldaketak eta xehetasun-azterketak: 0,14 euro metro koadroko.

Plan partzial edo berezien eta Arau Subsidiarioen aldaketak: 200 euro.

Xehetasun-azterketak: 150 euro.

Plan partzial edo berezien eta xehetasun-azterketen aldaketak: aurrekoaren %50.

Plan partzial edo berezien eta Arau Subsidiarioen aldaketak: 100 euro.

Xehetasun-azterketen aldaketak: 65 euro.

Birpartzelazioak: 0,23 euro/m² (ondoriozko lurzatian).

Birpartzelazioen aldaketak: aurrekoaren %50.

Urbanizazio proiektuak: obra gauzatzeko aurrekontuaren %1,07.

Banantzea: 150 euro.

Eranskina tramitatzeko tasa: 70 euro.

–Latasako frontoia erabiltzeko tasa.

  • 4 euro orduko, erroldatuendako.
  • 7 euro orduko, erroldatu gabekoendako.
  • 2 euro/ordua, argiaren gastua.

Gainbalioari dagokionez, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1990 Foru Legean araututakoa beteko da, koefizienteak izanen dira 2/1995 Foru Legearen 175.2 artikuluan ezarritako gehienekoak, eta %12ko karga-eskala finkatu da gainbalioa kobratzeko.

Imotzen, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Alfredo Alzueta Unzue.

Iragarkiaren kodea: L2300457