16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IGANTZI

Agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa. Behin betiko onespena

Igantziko Udalak, 2022ko azaroaren 4an egindako osoko bilkura arruntean, hasiera batez onetsi zuen agiriak prestatu eta izapidetzeko tasak arautzen dituen ordenantza fiskalaren aldaketa.

Erabaki hori 2022ko azaroaren 22ko 232. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuari jarraikiz eta jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu gabe iraganik, ordenantza horren aldaketa behin betikoa egiten da.

Argitara ematen da, eta ohartarazten, erabaki honen aurka honako errekurtso hauek aurkezten ahal direla:

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean, Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 8.1 artikuluari jarraikiz, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik.

Igantzin, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Juankar Unanua Navarro.

AGIRIAK PRESTATU ETA IZAPIDETZEKO TASAK ARAUTZEN DITUEN ORDENANTZA FISKALA

Honako xedapen hauek indargabetzen dira:

2.1. 700 metro karratura bitarteko lokalak:

50 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 69,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 46,00 euro.

51tik 100 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 92,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 58,00 euro.

101etik 200 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 138,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 92,00 euro.

201etik 400 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 207,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 138,00 euro.

401etik 700 metro karratu bitarte: Jarduteko lizentzia: 276,00 euro. Irekitzeko lizentzia: 184,00 euro.

2.2. 700 metro karratutik gorako lokalak:

Irekitzeko lizentzia: 0,30 euro/metro karratua.

Iragarkiaren kodea: L2300677