16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ETXARRI ARANATZ

2023ko egutegiaren onespena eta egun baliogabeen deklarazioa

Etxarri Aranazko Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko abenduaren 30ean egindako ohiko bilkuran, 2023rako lan-egutegia eta egun baliogabeen deklarazioa onartu ditu, xedapen-zati honekin:

1) 2023ko jaiegunen lan egutegi hau eta egun baliogabeen proposamena onestea Etxarri Aranazko Udalerako:

Urtarrilaren 6a: Errege eguna.

Apirilaren 6a: Ostegun Santua.

Apirilaren 7a: Ostiral Santua.

Apirilaren 10a: Pazko astelehena.

Maiatzaren 1a: Langilearen Eguna.

Ekainaren 13a: San Kiriko

Ekainaren 16a: San Adrian

Uztailaren 25a: Santiago eguna.

Uztailaren 31: Herriko jaiak

Abuztuaren 2a eta 3a: Herriko Jaiak.

Abuztuaren 15a: Ama Birjinaren Jasokundea.

Urriaren 12a: Espainiako Jai Nazionala.

Azaroaren 1a: Santu Guztien Eguna.

Abenduaren 4a: San Frantzisko Xabierkoaren eguneko hurrengo astelehena.

Abenduaren 6a: Konstituzioaren eguna.

Abenduaren 8a: Ama Birjina Sortzez Garbia.

Abenduaren 25a: Eguberri biharamuna.

2) Orobat, baliogabeak izanen dira, 2023. urtean epeak kontatzeari dagokionez, larunbat eta igande guztiak.

3) Etxarri Aranazko Udaleko langileen lanaldiaren urteko zenbaketa 1592 ordutan ezartzen da, 138/2017 Foru Aginduan zehaztutakoa betez. Zehazki, banaketa ondoan zehazten den moduan egingo da:

4) Eguneko lanaldia astelehenetik ostiralera zehazten da, eta 7 ordu eta 20 minutukoa izango da.

5) Langile bakoitzak 27 opor egun izango ditu, eta 3 egun gehiago afera propioetarako. Horretaz aparte, langile bakoitzak 21 ordu eta 20 minutuko poltsa bat izango du, urteko lanaldiaren banaketa doitzeko. Ordu hauek era librean hartuko dira, betiere arduradunaren oniritziarekin eta zerbitzuko premiei begiratuta.

6) Udaletxeko bulegoen erregistro orokorra 10:00etatik 14:00etara egonen da irekita, jendea hartzeko.

7) Erabakia Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, ondorioak sor ditzan.

8) Erabakia Udalean zerbitzu ematen duten langileei jakinaraztea, haien ezaguera eta ondorioetarako.

Etxarri Aranatzen, 2023ko urtarrilaren 11n.–Alkatea, Silvia Marañon Chasco.

Iragarkiaren kodea: L2300552