16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ERROIBAR

2023rako karga-tasak

Erroibarko Udaleko Osoko Bilkurak, 2022ko abenduaren 21ean egin bilkuran, 2023rako karga-tasak onartzea erabaki zuen, martxoaren 10eko Nafarroako Tokiko Ogasunen 2/95 Foru Legeak ezarritakoarekin bat. Hona hemen:

ERABAKIA:

1. Ehuneko 0,21eko karga-tasa jartzea hiri-lurraren gaineko kontribuzioari (landa eta hiri kontribuzioa)

2. Trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga: Nafarroako Gobernuak ezarritako tarifak.

3. Eraikuntzen, instalazioen eta obren gaineko udal zergaren (EIOZ) karga-tasa exekuzio materialaren aurrekontuaren %3an ezartzea (gutxieneko tarifa, 30 euro).

4. Hiri-lurren balio igoeraren gaineko zergari dagokionez, 2/1995 Foru Legearen 175. artikuluan ezarritako gehieneko portzentajeak aplikatzea eta karga-tasa %8,6koa izatea.

5. Ekonomia-jardueren gaineko zerga: aurten, 1.000.000,00 eurotik beherako diru-sarrerak dituzten subjektu pasiboek ez dute zerga hori ordaindu beharko. Behartutako subjektuak: 1,10 aplikatzea.

Erabaki honek 2023ko urtarrilaren 1ean hartuko du indarra.

Jende orok jakin dezan eta ondorioak izan ditzan ematen da argitara iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Erabaki honen aurka, zuzenean, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez dakioke Nafarroako Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioaren organo eskudunari, bi hilabeteko epean, hurrengo egunetik aurrera zenbatzen hasita, edo, bestela, aldez aurretik eta hautazko izaeraz, berraztertze-errekurtsoa aurkez dakioke haren organo gerakinari, hilabeteko epean, hura argitaratzen denetik aurrera zenbatuta, edo, bestela, gora jotzeko errekurtsoa aurkez daiteke zuzenean Nafarroako Administrazio Auzitegian, jakinarazpena jaso eta hilabeteko epean.

Lintzoainen, 2023ko urtarrilaren 9an.–Alkatea, Enrique Garralda Erro.

Iragarkiaren kodea: L2300541