16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 21ean hartua, Iruñerriko Hondakinen Tratamendurako Zentroaren (Iruñerriko Ingurumen Zentroa, IIZ) udalez gaindiko proiektu sektoriala onesten duena. Iruñerriko Zerbitzuak SA (IZSA) da sustatzailea.

I.–Proiektuaren aurrekariak, xedea eta justifikazioa.

Nafarroako Gobernuak 2022ko maiatzaren 25ean hartutako erabaki baten bidez aurrean aipatuta proiektua udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratu zen (UGPrS), Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean ezartzen denaren ondorioetarako (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 120. zk., 2022ko ekainaren 17koa).

Lurralde-antolamendurako tresna hau lehenengoz Nafarroako Gobernuaren 2021eko abenduaren 15eko erabaki baten bidez onetsi zen (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 8. zk., 2022ko urtarrilaren 13koa), baina Nafarroako Auzitegi Nagusiaren 2021eko abenduaren 23ko 421/2021 Epaiaren bidez eremuaren hirigintzako antolamendua deuseztatu zen, eta ondorioz berriro tramitatu da. Eremuaren hirigintzako antolamendua ere berriz tramitatzen ari da, eta hasierako onespena eman zaio Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 25eko erabaki baten bidez (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 120. zk., 2022ko ekainaren 17koa).

UGPS honen xedea da behar diren arauak edo determinazioak zehaztea Iruñeko Garraioaren Hiriaren (IGH) 4. faseko lurzatietako batean funtzio anitzeko zentro bat ezartzeko Iruñerriko hiri hondakinen frakzio nagusien tratamendu integralerako.

Zentroaren kokapena, zehazki, Noain Elortzibarko udal mugapeko 13., 4. eta 5. industrialdeei hurrenez hurren dagozkien 27., 32. eta 146. katastro partzeletan dago, eta guztira 107.142,86 m² hartzen dituzte.

Aurkeztutako memoriaren arabera, 2019an Iruñerriko Zerbitzuak SAk 150.751 tona etxeko hondakin kudeatu zituen, gehienak bide publikoan honako frakzio hauek jasotzeko bost edukiontzi motatan bilduta: errefusa, bereiz bildutako frakzio organikoa (BBFO), ontziak eta materialak, papera eta kartoia, eta beira.

Nafarroako Hondakinen 2017-2027 Planean aurreikusitako helburuei erantzuteko, Iruñerriko Mankomunitatean, IZSAren bidez, erabaki da zerbitzu horri lotutako 48 udalerrietako bide publikoan dauden bost edukiontzietatik lauko hondakinak (guztiak, papera eta kartoia izan ezik) jasotzeko/tratatzeko zentro honen ezarpena sustatzea.

Zentroa instalazio modularra eta malgua da; instalazio hauek dauzka:

–Digestio anaerobikoan sortzen den biogasa, biometanoa lortzeko erabiltzen dena, arazteko eta gas-sarean injektatzeko instalazioa.

–Gas natural konprimatuaren (GNK) karga lasterra egiteko instalazioa, hondakinen kamioien eta ibilgailuen hornidurarako.

–Energia aprobetxamendu fotovoltaikoa ezartzea, IIZko eraikinen estalki gehienetan plaka fotovoltaikoak paratzearen bidez, aurreikusita dagoen 1.180 Kw-eko potentzia izendatua instalatuta.

–Hondakinak biltzeko kamioien eta ibilgailuen nabea.

Gainera, lurzatiaren barnealdea urbanizatuko da, eta IGHren 4. faserako aurreikusita dauden edo dagoeneko badauden azpiegituren edo zerbitzuen sareekiko hartuneak edo konexioak eginen dira.

Zentroa egiteko 75.000.000 euroko guztirako aurrekontua zenbatetsi da, eta bi faseko programazio orientagarria aurreikusi. Gainera, aurreikusi da hondakinak biltzeko ibilgailuen nabea modu independentean egitea edo pentsatutako bi faseetako bat gauzatzearekin batera.

UGPrS honetan aurreikusten diren obrak eta instalazioak egiteko, aurretik eraikuntza-proiektuak idatzi eta tramitatu beharko dira Iruñerriko Mankomunitateak denbora iragan ahala horretarako berariaz zehazten dituen faseen edo programazioaren arabera.

II.–Jendaurrean jartzeko eta entzunaldia emateko tramitea.

Espedienteari jendaurreko informazioaren tramitea eta entzunaldiaren tramitea aplikatuko zaizkio hilabetez, uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Errege Dekretuak, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duenak, ezartzen duenaren ondorioetarako.

Tramite horietan Sebastián Marco Zaratiegui jaunak Noaingo Udalaren (Elortzibar) izenean aurkeztutako alegazio-idazkia erregistratu da.

Idazki horretan sei alegazio egiten dira. Jarraian azaldu eta erantzunen dira:

  • Aurreko alegazioa: IZSAk eta NASUVINSAk sinatutako akordioa, zeinean UGPrS berria tramitatzea aipatzen baita.

Laburpena:

Erakunde interesdunaren iritziz, nahiz eta IZSAk eta NASUVINSAk sinatutako akordioan (UGPrSari eranskin modura txertatu zaio) UGPrSa berriz tramitatzea aipatu, proiektua hasteko beste espediente bat tramitatu behar litzateke, aurretik dagoena kontuan eduki gabe, zeren eta, behin betiko onetsita egon arren, ondoriorik gabe gelditu baitzen eta bide juridikorako hutsaltzat jo behar baita.

Erantzuna:

Aipatutako akordioaren edukia jendaurreko informazioaren tramitearen eta entzunaldiaren tramitearen irismenetik kanpo dago, ez baita onetsi aztertzen ari garen tramitearekin.

Hala ere, UGPrS honen edukia bat dator 44. artikuluan (Udalez gaindiko proiektuen edukia) ezartzen denarekin, eta 45. artikuluan (LAHFLTB egiteko eta onesteko prozedura) ezartzen denaren arabera tramitatu da. Gainera, parte hartzeko prozesua aplikatu da, foru lege horren 42. eta 7. artikuluetan ezartzen den bezala. Beraz, beste tramitazio eta beste tresna bat da, oraingoan aurkeztu den proiektuan deuseztatutako proiektuan honako alderdi hauetan egindako aldaketak sartu baitira: eguneratzeak (lurzati/erregistro egitura, lurzatiaren jabetza, eta 4. fasea urbanizatuta egotea), parte hartzeko plan berriko ekarpenak eta estalkietan energia fotovoltaikoa sortzea, eta aurreikusita eta gauzatze-faseetan dauden eraikin eta instalazio batzuk lekuz aldatzea, eta okupazioak eta eraikigarritasun-koefizienteak aldatzea.

Aurretik dagoena kontuan ez edukitzea dela-eta, aurretik beti dago aurrekariren bat, jardun baino lehen abiaburutzat hartu beharrekoa. Gertaera juridikoan oinarrian dauden gertaera faktikoekin "tabula rasa" egin nahi izatea administrazio-jardunaren sorburuari, inguruabarrei eta errealitateari jaramonik ez egitea bezalakoa da, eta horiek aintzat hartu gabe jardun horrek ez dauka zentzurik.

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

  • Lehenengo alegazioa.–Aldatzen ari den UGPS baten eremuan UGPrS bat tramitatzen hastea bidezkoa ote den.

Laburpena:

Alegazio honetan adierazten da ez dela bidezkoa proiektua aldi berean tramitatzea, plana onetsi gabe dagoela; hona zer dioen: "LAHFLTBaren arabera aldi berean tramitatzen ahal dira gauzatze-tresnak eta haiek garatzen dituzten hirigintza-tresnak, baldintza batzuk betez gero, baina lurralde-antolamenduko tresnekin ezin da figura hau aplikatu".

Gainera, interesdunak uste du ez dela ongi egin indarreko hirigintza-plangintzaren aipamena, zeren eta egun indarrean dagoenak ez baitauka inolako zerikusirik tramitatzen ari den aldaketan ezartzen denarekin. Beraz, bi tramiteak ezin dira egin aldi berean. Orobat, interesdunaren ustez, azpiegiturak ezartzeko (hau da, lurraldean eragin handia duten jarduketak egin nahi izanez gero), ezinbestekoa da eremuaren hirigintza-garapena amaituta egotea, eta kasu honetan IGHren 4. faseari oraindik asko falta zaio erabat garatuta egoteko.

Erantzuna:

Lurralde-antolamenduko bi tresna (Iruñerriko Hondakinen Tratamendurako Zentroaren Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala eta Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea, zortasun aeronautikoei eta 4. fasearen berrantolamenduari dagokiena, aldi berean tramitatzea ezinezkoa izatea dela-eta, "permissum videtur id omne quod non prohibitur" kontuan eduki behar da, hau da, arau batean kasu bat ez agertzeak ez du esan nahi debekatzen duenik. Auzitegi Gorenak hori ebatzi du eremu administratiborako, ezarri baitu ezen zuzenbide administratiboaren eremuan indarrean dagoela lotuta negatiboaren printzipioa, hau da, zilegi dela debekatuta ez dagoen guztia egitea berariazko baimenik eduki gabe (epai guztien adibidea: 3. epaia, 1987-VI-9, 1588/1985 errek.).

Kasu honetan sakonduta, alegazioan adierazten da bi tresnak ezin direla aldi berean tramitatu, baina ez da azaltzen zergatik debekatzen ahal litzatekeen.

Egiten ari den tramitazioaren alde administrazioaren azkartasunaren, eraginkortasunaren eta sinplifikazioaren printzipioak ekartzen ahal dira, bai eta administrazio-prozeduren eta kudeaketako jarduera materialen arrazionalizazioaren eta bizkortasunaren printzipioak ere (40/2015 Legea, urriaren 1ekoa, administrazio publikoen araubide juridikoarena, 3. artikulua). Nolanahi ere, ezin da jakin zer kalte egiten ahal zaion interes orokorrari kudeaketa eraginkor horrekin.

Beraz, arau-betebeharrik hausten ez bada eta ezin bada frogatu jardun-modu honek kaltea ekartzen ahal lukeela, eta, alderantziz, tramitazioa bat badator oinarrizko legerian ezarritako printzipioekin, ondorioztatu behar da tramitazioa legezkoa dela eta, are gehiago, eraginkorra ere bai, eta horrenbestez bidezkoa.

Aurrekoa gorabehera, Nafarroako Gobernuaren maiatzaren 25eko erabaki baten bidez udalez gaindiko proiektu sektorial deklaratu zen alegazioak aurkeztu zaizkion proiektua. Erabaki hartan baldintza bat ezartzen zen udalez gaindiko proiektu sektorial hori behin betiko onesteko, hain zuzen ere aurretik behin betiko onestea honako espediente hau: Iruñeko Garraioaren Hiria handitzeko Udalez gaindiko Plan Sektoriala aldatzeko espedientea, zeina zortasun aeronautikoei eta 4. fasearen berrantolamenduari baitagokie Noain Elortzibarko udal mugartean, eta Nafarroako Lurzorua eta Etxebizitzak SA sozietate publikoak sustatu baitu, edo hura ezartzeko behar den hirigintzako antolamendua finkatzen duen tresna.

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

  • Bigarren alegazioa.–UGPrSaren eremua.

Edukia:

Alegazioa aurkeztu duen udalak adierazten du UGPSaren aldaketa deuseztatu zenean hura garatzeko eta gauzatzeko onetsitako egintza eta jarduketa guztiak deuseztatu zirela, esaterako birpartzelazio-proiektuak eta urbanizazio-proiektuak.

Horrenbestez, uste du ezen, nahiz eta UGPrSaren eremuko lurzatiak katastroan agertu, aipamen horiek aldatu behar direla; izan ere, lurzatiok ez daukate inolako estaldura juridikorik, eta ondorioz ezin dira izan horrelako dokumentu baten lurralde-eremua.

Erantzuna:

Alegazioa aurkeztu zaion tresnak antolatzen duen eremuko katastro-erreferentziak, interesdunak adierazten duenaren arabera, zuzenak dira. Beste alde batetik, antolamenduko planoen arabera UGPrSaren lurralde-eremuan lurzati horiek badaude eta ez dago inolako zalantzarik haien mugen inguruan.

Hala ere, LAHFLTBren 44. artikuluaren arabera UGPrSetan ez dira nahitaezkoak eremuko lurzatien katastro-erreferentziak; beraz, ezabatzen ahal dira.

Aurreko guztiagatik, eta eremuko hirigintzak behar duen kudeaketa-lana gorabehera, alegazioa ezesten da.

  • Hirugarren alegazioa.–Edukia aski ez izatea, aurreproiektua baino ez baita.

Edukia:

Alegazio honetan adierazten da entzunaldia aplikatutako dokumentazioa ez dela egokia, proiektua gabe aurreproiektua tramitatzen ari baita.

Gainera, alegaziogileak honako hau adierazten du: "UGPrSa onetsita dagoela, oraindik proiektu bat tramitatu behar da, eta ez dakigu ziur zer prozeduraren bidez, ez zer erakundetan, zeren eta UGPrS bat oneste hutsak eraikitzeko gaikuntza ematen baitu, bai udalari obra-lizentzia eskaturik, bai LAHFLTBren 47. artikuluan ezartzen den prozeduraz baliatuz. Dena dela, kasu honetan badirudi hibrido batekin ari garela".

Erantzuna:

Udalez gaindiko proiektu sektorialak lurraldearen antolamendurako tresnak dira; ez dira nahasi behar beste proiektu batzuekin: birpartzelazio-proiektuak (LAHFLTBren 164. artikulua), urbanizazio-proiektuak (LAHFLTBren 134. artikulua), obra arrunten proiektuak (LAHFLTBren 135. artikulua), tokiko obren proiektuak (LAHFLTBren 191. artikulua), eraikuntza-proiektuak (Eraikuntzaren Kode Teknikoaren 6. artikulua), etab.

Lurraldearen antolamendurako tresnak izanik, udalez gaindiko proiektu sektorialetan beren helburu edo irismeneko plangintzarako behar diren determinazioak ezarri behar dira. Hain zuzen ere, proiektu horien helburua da LAHFLTBren 42. artikuluan arautzen diren azpiegiturak eta instalazioak ezarri ahal izatea, eta beren onespenak inolaz ere ez du ahalbidetzen jarduketak edo obrak zuzenean egitea; horregatik, ez da beharrezkoa proiektuan zehaztea nolako obrak eginen diren.

44. artikuluan (Udalez gaindiko proiektu sektorialen edukia) ezartzen denaren arabera, proiektu horietan "beren lurraldearen gaineko ezarpena egoki deskribatzeko eta arautzeko eta inpaktuak eta elkarreraginak aztertzeko behar den eduki guztia jaso beharko da, ongi zehaztua". Ez da ezartzen proiektua edo aurreproiektua tramitatu beharra, baizik eta tramitatzen den tresnan eduki edo determinazio jakin batzuk bildu beharra. Beraz, ez dira gainerako proiektuak bezalakoak; esaterako, eraikuntza-proiektuetan nahitaezkoa da eraikinen eta haiek egiteko lanen deskripzioa burutzapenean ezbairik gabe aztertu eta interpretatzeko behar bezain zehatza izatea (314/2006 Errege Dekretua, martxoaren 17koa, Eraikuntzaren Kode Teknikoa oneste duena, 6. artikulua).

Aurrean aipatu den bezala, Nafarroako Gobernuaren 2022ko maiatzaren 25eko Erabakiak proiektua UGPrS deklaratzen du, eta horren edukia bat dator aplikatu beharreko legerian (LAHFLTB eta legeria sektoriala) ezartzen denarekin. Interesdunak ez du akatsik aipatu horretan.

UGPrSaren ondoko prozedurak direla-eta, interesdunari adierazten zaio ezen, aurreko erabakian eta txosten honetan aipatzen den bezala, UGPrS honetan ezartzen diren obrak eta instalazioak egiteko ezinbestekoa dela haiek zehazten dituzten eraikuntza-proiektuak idaztea eta tramitatzea. UGPrSan ezartzen diren obrak interes orokorreko deklaratzen baditu Nafarroako Gobernuak, eraikuntza-proiektuen tramitazioa LAHFLTBren 47. artikuluan (Tokiko kontrolen salbuespena) ezartzen denarekin bat etorriz egin beharko da. Aldiz, deklarazio hori egin ezean, proiektuak hirigintza-lizentzietarako ezarritakoaren arabera tramitatuko dira.

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

  • Laugarren alegazioa.–Parte hartzeko prozesua.

Edukia:

Erakunde interesdunaren iritziz parte hartzeko prozesuaren oinarria proiektu tasatu eta itxia da, egiazko alternatibarik ez daukana, eta legezko betebehar bat betetzeko baino ez da abiatu, parte hartzeko aukera emateko egiazko borondaterik gabe, zeren eta, prozesuan egiten ahal den ekarpena oso txikia edo ezereza izanik, ezin baita esan herritarrei modu eraginkorrean parte hartzeko aukera eman zaienik. Baliteke ikuspegi formaletik prozesua zuzena izatea, baina helburua eta edukia kontuan edukita, ez.

Erantzuna:

Alegazioa iritzia da, eta ez zaio erantsi inolako argudiorik; beraz, ezin zaio erantzun. Hala ere, espedientean jasota dago Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzuaren txosten bat, 2022ko uztailaren 26koa, aldaketaren aldekoa eta parte hartzeko plana baliozkotzen duena.

Txosten horretan ondorioztatzen denez, parte hartzeko planak legezko gutxieneko edukiak betetzen ditu, eta egiaztatu da plana aplikatu bitartean bete dela herritar guztiek lurralde antolamenduko tresnak edo hirigintza antolatzeko eta egikaritzeko tresnak prestatzeko eta onesteko prozeduretan modu eraginkorrean parte hartzeko duten eskubidea, alegazioak, oharrak, proposamenak, erreklamazioak eta kexak eginez, bai eta erantzun arrazoitua jasotzeko eskubidea ere, administrazio horren araubide juridikoa eta kasuan kasuko prozedura arautzen dituen legeriaren arabera (7/2015 Legegintzako Errege Dekretuaren 5.e artikulua aplikatuz).

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

  • Bosgarren alegazioa.–Ingurumen-tramitea beharrezkoa ez izatea.

Edukia:

Interesdunak adierazten du harrituta dagoela ikusirik hondakinak tratatzeko zentro bat egiteko udalez gaindiko proiektu sektorialak ez duela behar inolako ingurumen-tramiterik.

Erantzuna:

Alegazioa iritzia da, eta ez zaio erantsi inolako argudiorik; beraz, ezin zaio erantzun.

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

III.–Txosten sektorialak.

Espedientean honako hauen aldeko txostenak daude: Sustapen Ministerioko Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusia; Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologiaren Zuzendaritza Nagusia; Ebroko Konfederazio Hidrografikoa; Iruñerriko Mankomunitatea; Nafarroako Gobernuko Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia, eta Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua eta Zerbitzu Juridikoaren eta Lurralde Plangintzaren Zerbitzua.

Proiektuko obrei eta eraikuntzei buruz Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren txostenean adierazitakoa eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostenean adierazitakoa UGPSaren arautegiko berariazko ataletan sartu dira.

Gainerako txosten sektorialetan ez da ezer ezartzen.

Ingurumen-tramitazioa dela-eta, Ingurumeneko Zuzendaritza Nagusiko Biodibertsitatearen Zerbitzuko zuzendariak txostena egin du; bertan honako hau adierazten du: "proiektua ez dagoela plan eta programen ingurumen ebaluazio estrategikoari lotuta, ez eta proiektuen ingurumen inpaktuaren ebaluazioari lotuta ere, Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen arabera. Kutsaduraren kontrol integratua behar bezala egiteko ingurumen izapidea ingurumen baimen integratua da, eta Ingurumen Eragina duten Jarduerak arautzen dituen abenduaren 16ko 17/2020 Foru Legean eta kutsaduraren prebentzio eta kontrol integratuari buruzko Legearen testu bategina onesten duen abenduaren 16ko 1/2016 Legegintzako Errege Dekretuan adierazitakoaren arabera izapidetuko da."

IV.-Kontsiderazioak.

2022ko irailaren 20an eta abenduaren 7an, sustatzaileak dokumentazio berria aurkeztu zuen, hasierako erabakian eta emandako txosten sektorialetan eskatutakoa betetzeko.

Dokumentazio berriak jendaurreko informaziorako paratutakoa ordezten du. Bertan egin diren aldaketak ez dira funtsezkoak, eta ondorioz ez dago berriz jendaurreko informazioaren tramitea egin beharrik.

Hona aldaketa adierazgarrienak: UGPSaren arautegiaren berariazko bi apartatutan Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusiaren eta Ebroko Konfederazio Hidrografikoaren txostenetan adierazitakoa sartu da; aintzat hartu dira prozedura hasteko erabakian honako hauei buruz ezarritakoa: gehieneko lerrokadurak justifikatu beharra, KAETFL eta 253/2019 Foru Dekretua (Nafarroako Planeamenduaren Erregistroa arautzen duena) betetzea, genero-txostena osatzea, eta eraikitzeko epealdiak ezartzea; arautegiaren 3. artikuluan erantsi da UGPSko obrak baimentzeko tramitatzen diren proiektuen gutxieneko edukia haren bi faseetako bakoitzaren %15 izanen dela gutxienez, eta eraikinetako bat sartu behar dela; tramitatzen ari den IGHren aldaketan ageri den IGHren sarrera-trenaren tartea eraikitzeko gehieneko lerrora doitu da.

V.–Interes orokorreko adierazpena.

Sozietate sustatzaileak IIZri buruzko UGPSa interes orokorrekotzat deklaratzeko eskatu du, LAHFLTBn xedatutakoaren ondorioetarako.

Horen ildotik, Ekonomia Zirkularraren eta Klima Aldaketaren Zerbitzuak 2022ko maiatzaren 12an egindako txosten batean adierazten du Iruñerriko Ingurumen Zentroa (IIZ) dela-eta xedatutako jarduketa Nafarroako Gobernuaren hondakinen inguruko politika sektoriala gauzatzeko neurrietako bat dela, bereziki Nafarroako 2017-2027 aldirako Hondakin Plana gauzatzeko, eta Hondakinei eta haien Fiskalitateari buruzko ekainaren 18ko 14/2018 Foru Legean xedatutako helburuak betetzea ahalbidetuko duela.

Aurreko txostena kontuan izanik, uler daiteke UGPrS honetan xedatutako obrek Nafarroarentzako interes orokorrekotzat jotzeko baldintzak betetzen dituztela.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko txostenarekin bat, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik, honako hau

ERABAKITZEN DU:

1. Aurkeztutako alegazioak ebaztea, erabaki honetan azaldutako moduan.

2. Iruñerriko Hondakinen Tratamendurako Zentroaren (Iruñerriko Ingurumen Zentroa, IIZ) Udalez gaindiko Proiektu Sektoriala onestea. Iruñerriko Zerbitzuak SA (IZSA) da sustatzailea.

3. Udalez gaindiko proiektu sektorial honetan jasotako obrak edo instalazioak egiteko idazten diren eraikuntza-proiektuetan UGPSa tramitatzean emandako txosten sektorialetan xedatzen dena bete beharko da.

Nolanahi ere, obren exekuzioan ukitzen diren bestelako azpiegitura eta zortasunei dagokienez edo, bestela, exekuzioa baldintzatzen dutenei dagokienez, kasuan kasuko gaiaren arabera eskumena daukaten erakunde guztien baimen guztiak lortu beharko dira.

Gogoan eduki behar da proiektu horietarako hirigintza baimena emateko izapidean Iruñeko Garraioaren Hiriaren UGPSaren 4. faseko araudiak arautzen dituen kontuak baloratuko direla, batez ere barneko urbanizazioari eta akaberei dagozkienak, baita araudi sektoriala betetzea eta duela gutxi onartutako Iruñeko Garraioaren Hiriaren 4. faseko birzatiketa eta urbanizazio proiektuetara egokitzea ere.

Halaber, gogorarazi behar da Iruñeko Garraioaren Hiriaren 4. faseko urbanizazio lanak hartu arte LAHFLTBren 105. artikulua ("Urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egitea") kontuan izan behar dela, alegia: "Administrazioak baimena ematen ahalko du urbanizazioa eta eraikuntza aldi berean egin daitezen, betiere horretarako behar diren berme proportzionatuak eskatuz –ez baitira izaten ahalko lurzatiaren edo esparruaren hirigintza-kargaren %30 baino handiagoak–, abal ekonomikoaren bidez edo zuzenbidean onartzen diren bermeetako edozein erabiliz".

4. Udalez gaindiko proiektu sektorial honetan xedatutako obrak interes orokorrekotzat jotzea, Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 47. artikuluan xedatzen denaren babesean.

5. Erabaki hau eta eranskinean jasotako UGPrSaren araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, jende guztiak horren berri izan dezan.

Gainera, aldaketaren dokumentua Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistemaren webgunean eskuratzen ahalko da.

6. Erabaki hau honako hauek helaraztea, behar diren ondorioak sor ditzan: Ingurumen Zuzendaritza Nagusiko Ingurumen Eraginaren Atala eta Hondakinen Atala; Barne Zuzendaritza Nagusiko Babes Zibil eta Larrialdietako Zerbitzua; Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia; Lurralde Antolamenduko Zuzendaritza Nagusiko Lurralde Plangintzaren eta Parte-hartzearen Atala; Sustapen Ministerioko Abiazio Zibilaren Zuzendaritza Nagusia; eta Ekonomia Gaietako eta Eraldaketa Digitaleko Ministerioko Telekomunikazioen eta Informazioaren Teknologien Zuzendaritza Nagusia; bai eta honako hauei jakinaraztea ere: Ebroko Ur Konfederazioa; Noain Elortzibarko Udala; sustatzailea.

7. Erabaki honek administrazio bidea amaitzen du, eta beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko da Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan, argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete iragan baino lehen.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurrez errekerimendua egin dezakete Nafarroako Gobernuaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

ARAUEN AURKIBIDEA

I.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

2. artikulua. Eremua.

3. artikulua. Garapena.

4. artikulua. Bete beharrekotasuna eta indarraldia.

5. artikulua. Iruñerriko Ingurumen Zentroaren ezaugarriak eta egiten ahal diren egokitzapenak.

6. artikulua. Egiten diren egokitzapenen justifikazioa eta baimena.

II.–LURZORUAREN HIRIGINTZA-ARAUBIDEA

7. artikulua. Erabilera nagusia.

8. artikulua. Erabilera bateragarriak.

III.–LURRALDE FISIKOAREN GAINEKO ERAGINAREN ANALISITIK ERATORRITAKO PREBENTZIO ETA ZUZENKETA NEURRIAK; INGURUMEN ERAGINAK ETA HORIEK ZUZENTZEKO EDO MINIMIZATZEKO BITARTEKOAK

9. artikulua. Eraikuntza-fasea.

10. artikulua. Ustiapenaren fasea.

IV.–EREMUA INGURUNEAREKIKO ETA PERTSONEKIKO IKUSPEGI INKLUSIBO BATEKIN EGOKITZEARI ETA ABEGITSU BIHURTZEARI BURUZKO DETERMINAZIOAK, GENERO-ERAGINARI BURUZKO TXOSTENAREN ONDORIOZKOAK

11. artikulua. Eremua ingurunearekiko eta pertsonekiko ikuspegi inklusibo batekin egokitzea eta abegitsu bihurtzea.

V.–BABES ZIBILARI BURUZKO DETERMINAZIOAK

12. artikulua. Substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskua.

13. artikulua. Industriaguneetan sutea gertatzeko arriskua.

VI.–ZORTASUN AERONAUTIKOEI BURUZKO DETERMINAZIOAK

14. artikulua. Zortasun aeronautikoen eremua.

VII.–JABARI PUBLIKO HIDRAULIKOAREN ETA UR LASTERREN BABESARI BURUZKO DETERMINAZIOAK

15. artikulua. Jabari publiko hidraulikoaren eta ur lasterren babesa.

16. artikulua. Saneamendu-sarea.

I.–XEDAPEN OROKORRAK

1. artikulua. Xedea.

UGPrSaren helburua Iruñerriko Ingurumen Zentroa (IIZ) ezartzea da. Zentroan Iruñerriko hiri-hondakinen frakzio nagusiak tratatuko dira (materia organikoa-5. edukiontzia, ontziak eta materialak, errefusa, eta zura -aukeran-), beiraren erregulazio partzialerako gunea egonen da, energia elektrikoa sortuko da plaka fotovoltaikoen bidez, biometanoa sortuko da eta sarean sartuko da, GNK hornituko zaie ibilgailuei, eta hondakin-bilketako ibilgailuen nabea egiteko asmoa dago.

2. artikulua. Eremua.

UGPrSaren eremuan Noain-Elortzibarko katastroko 13. poligono 27. lurzatia, 4. poligonoko 32. lurzatia, eta 5. poligonoko 146. lurzatia daude.

3. artikulua. Garapena.

a) Faseak:

UGPrS honetako instalazioak zenbait fasetan garatzen ahalko dira Iruñerriko Mankomunitateak edo IZSAk egiten duten programazioaren arabera. Honako hauek ezartzen dira:

–1. fasea. Materia organikoa, ontziak-materialak eta errefusa tratatzeko instalazioak, instalazio fotovoltaikoa, biometanoa sortzeko eta sareratzeko instalazioak, eta beirazko hondakinak biltzeko eta haien erregulazio partzialerako instalazioak. Horiez gainera, IIZren erabateko jardunerako behar diren eraikinak, azpiegiturak eta instalazio osagarriak. 1. fasearekin batera hondakin-bilketako zerbitzuko ibilgailuei eta kamioi GNK hornitzeko sistema ezartzen ahalko da behin-behinean. Geroago instalazio horiek IIZko behin betiko kokapenera aldatuko dira.

–2. fasea. Zuraren tratamendua (aukerakoa), berreskuratutako materialaren biltegia, beira bereiztea/zehatzea konposterako eta bioegonkortzeko, eta konpostatzeko eta bioegonkortzeko irteera-nabea handitzea.

–Aurreikuspena. Hondakinak biltzeko kamioi eta ibilgailuen nabea.

Hasierako programazio honetan aldaketak egiten ahalko dira gero, baina programazioak eta gauzatzeak proiektuaren helburu nagusia eragotzi ezean: hiru hondakin-frakzio nagusiak tratatzea eta balorizatzea (materia organikoa-5. edukiontzia, ontziak-materialak,eta errefusa). Jarduketaren baten programazioa aldatuz gero, ez da egiten ahalko funtsezko aldaketarik proiektuaren aurreikuspen morfologikoetan, operatiboetan ez funtzionaletan. Gainera, jarduketen programazio berrian ezin aldatu izanen dira Iruñeko Garraioaren Hiriaren UGPSaren arautegian ezartzen diren baldintzak, eta nahitaez bete beharko dira.

1. fasea 8 urteko aldian egin beharko da, eta gainerako faseak 8 urteko aldian 1. fasea amaitzen denetik aurrera.

b) Obra-proiektuak eta obrak egiteko baimenak:

1. faseko jarduketak zenbait eraikuntza-proiektu aldi berean edo jarraian idatziz egiten ahalko dira. Eraikuntza-proiektu horiek 1. faseko jarduketak, eraikinak edota instalazioak egiteko idazten ahalko dira. Nolanahi ere, obrak egiteko lizentzia edo baimena lortzeko tramitatzen diren eraikuntza-proiektuen gutxieneko edukia haren 1. faseko jarduketa guztien %15 izan behar da gutxienez, eta eraikinetako bat hartu behar du.

Erakunde sustatzaileak bermatu beharko du aipatutako exekuzio-proiektuek Proiektu Sektorialaren determinazioak eta ingurumena zaintzeko arautegia betetzen dituztela, erakunde eskudunak lanak egiteko baimena eman dezan, eta Garraioaren Hiriaren UGPSaren 4. fasearen determinazioak eta aplikatu beharreko legeria sektorialak betetzen direla ere bai.

Aurreko paragrafoetan ezartzen dena 2. faseko eraikuntza-proiektuak tramitatzeko ere aplikatuko da.

c) Jarduera hasteko baimena:

Aurreko apartatuan aipatzen diren eraikuntza-proiektu bateko edo guztietako lanak amaitutakoan erakunde sustatzaileak teknikari eskudunak egindako ziurtagiria aurkeztuko du, lanak amaitu direla eta baimendutako eraikuntza-proiektuarekin bat etorriz egin direla egiaztatzen duena, proiektuarekin lotutako jarduera hasteko baimena emateko.

d) Trenbide-erreserbaren eta eraikinen lerroaren arteko tartea:

"Iruñerriko trenbide sare berriaren proiektua: trenbidearen kiribilgunea kentzea eta geltoki intermodal berria egitea" izeneko proiektuaren azterlan informatiboa (2004an onetsia) indarrean dagoen artean ezin eraiki izanen da egiten ahal den trenbidearen plataformatik berrogeita hamar metro baino hurbilago, plataformatik hurbilen dagoen ertzetik neurtuta.

Baldin eta beste azterlan informatibo bat tramitatu ondoren aurrekoa aldatzen bada edo egungo azterlan informatiboaren indarraldia amaitzen bada, UGPSa egoera berrira moldatuko da, eta, azterlan berriaren ondoren trenbide-erreserbak eragiten ez badio, plataformaren kanpoko ertzetik berrogeita hamar metrora ezarritako eraikuntza-muga kendu eginen da eta horren ordez beste muga bat ezarriko da lurzatien hegoaldeko mugatik bost metrora, IIZren UGPSAren 95. artikuluan ezartzen den bezala.

Halaber, baldin eta trenaren arloko eskumena daukan administrazioak, Trenaren Sektorearen 38/2015 Legeak ezartzen duenaren arabera, erabakitzen badu eraikuntza-muga txikitzea, plataformaren kanpoko ertzetik 50 metrora ezarritako eraikuntza-mugaren ordez berez ezarriko da ezartzen den muga berria.

4. artikulua. Bete beharrekotasuna eta indarraldia.

UGPrS hau bete beharrekoa izanen da onetsi eta gero, araudia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik aurrera. Indarraldiak ez du mugaegunik edukiko.

5. artikulua. Iruñerriko Ingurumen Zentroaren ezaugarriak eta egiten ahal diren egokitzapenak.

Iruñerriko Ingurumen Zentroaren (IIZ) prozesuak, instalazioak eta eraikuntzak UGPrSaren memoria informatibo, deskriptibo eta justifikatiboaren 5.1, 5.2, 5.3, 5.4, 5.5, 5.6 eta 5.7 kapituluetan azaltzen dira. Gainera, UGPrSan txertatutako planoetan proiektuko instalazioaren ezaugarriak islatzen dira. Bi dokumentu horietan finkatzen dira proiektu honen alderdi morfologikoak, operatiboak eta funtzionalak.

IIZren faseak garatzeko faseetan egiten diren proiektuetan obrak burutzeko behar diren egokitzapenak egiten ahalko dira, honako muga hauekin:

–Eraikinen eta instalazioen antolamendua eta kokapena: arrazoiak azalduta egokitzen ahalko dira, baldin eta frogatzen bada egokitzapena beharrezkoa eta komenigarria dela, baina inolaz ere ezin gainditu izanen dira bidezko plangintza-tresnan ezartzen diren eraikinen gehieneko lerrokadurak ez eraikinaren edo instalazioaren parametro bakoitzaren luzeraren %10eko lerradurak eratzen duen inguratzailea (luzera ondoko grafikoan adierazten den bezala neurtuko da).

ERAIKIN BAKOITZAREN GEHIENEKO LERRADURA

–Okupazioa: Arrazoiak azalduta, UGPrS honetan ezartzen den azken okupazioaren %10eko egokitzapenak (goitik zein behetik) egiten ahalko dira gehienez. Ehuneko hori eraikin guztiek guztira okupatzen duten azalerari aplikatuko zaio, eta eraikin bakoitzean ezin gainditu izanen dira (goitik zein behetik) jarraian ageri den taulan ezarritako mugak. Nolanahi ere, inolaz ere ezain gainditu izanen da lurzatiaren hirigintzako antolamenduko tresnan ezartzen den gehieneko okupazioa.

–Proiektatutako eraikinen garaiera: Arrazoiak azalduta, proiektatutako eraikinen garaieraren %15eko egokitzapenak (goitik zein behetik) egiten ahalko dira gehienez, jarraian ageri den taulan zehazten denaren arabera. Eraikin bakoitzean ezin gainditu izanen da hirigintzako antolamenduko tresna egokian ezartzen den gehieneko garaiera.

–Eraikigarritasuna: Arrazoiak azalduta, UGPrS honetan ezartzen den eraikitako azken azaleraren %10eko egokitzapenak (goitik zein behetik) egiten ahalko dira gehienez. Ehuneko hori eraikin guztietan guztira eraikitzen den azalerari aplikatuko zaio, eta eraikin bakoitzean ezin gainditu izanen dira (goitik zein behetik) jarraian ageri den taulan ezarritako mugak. Nolanahi ere, inolaz ere ezain gainditu izanen da lurzatiaren plangintzako edo kudeaketako tresnan ezartzen den gehieneko eraikigarritasuna.

ERAIKINEN AZALERAK ETA GARAIERAK

Eraikina / Aldea / Instalazioa

Proiektatutako okupazioa

(m²)

Proiektatutako
eraikigarritasuna

(m²)

Eraikin edo instalazio bakoitzean onartzen diren okupazioaren edo eraikigarritasunaren aldaketak

(%)

Proiektatutako
garaiera (1)

(m)

Eraikin edo instalazio bakoitzean onartzen diren garaieraren aldaketak

(%)

1. Administrazio-eraikina

722,85

722,85

+%15/-%20

+%15/-%20

4,50

+%15/-%15

2. Hondakinak jasotzea

4.930,58

4.930,58

8,35

3. Hondakinen tratamendu mekanikoa

6.604,05

6.604,05

11,95

4. Aldagelak, kontrola, CGBT, CT1, eta beste lokal tekniko batzuk

1.177,09

1.250,89

4,50 / 10,50

4.1. Beheko solairua. Aldagelak, CGBT, CT1, eta beste lokal tekniko batzuk

1.177,09

1.177,09

4,50

4.2. 1. solairua: kontrola eta operazioburuaren bulegoa

0,00

82,50

10,50

5. Berreskuratutako materialaren biltegia

1.827,00

1.827,00

10,50

6. Galtzadaren gaineko uhal garraiatzaileen pasabidea

88,75

178,75

9,50

7. Digestio anaerobioa eta konpostajea

17.149,95

19.005,62

10,30/5,00/9,00

7.1. Eragiketa-lantegia, digestoreak eta kanpoko eskailerak

17.149,95

18.671,87

10,30/5,00/9,00

7.2. Teilatupeko espazioa: Lokal teknikoak eta uhal garraiatzailea.

0,00

333,75

8,00

8. Lokal teknikoa: CT2 eta CGBT

94,64

94,64

4,00

9. Zehaketa, konpost eta material bioegonkortuen biltegia, eta beira-bereizketa

8.448,07

8.448,07

9,85

9.1. Zehaketa eta 1. irteera-biltegia (3)

4.014,79

4.014,79

9,85

9.2. 2. irteera-biltegia (3)

3.377,61

3.377,61

9,85

9.3. Beira-bereizketa (3)

1.055,67

1.055,67

9,85

10. Beira biltegiratzeko nabea

472,83

472,83

9,85

11. Landare-hondakinak biltegiratzeko nabea

1.011,57

1.011,57

9,85

12. Tailer orokorra eta ibilgailuak mantentzeko lanetakoa

500,84

500,84

9,85

13. Zura biltegiratzeko nabea (3)

881,08

881,08

9,85

14. Zuraren tratamendua (3)

1.579,93

1.579,93

9,85

15. Airearen tratamendua. 1. bioiragazkia eta erantsitako lokal teknikoa

1.034,29

2.054,58

9,25 / 3,50

16. Airearen tratamendua. 2. bioiragazkia eta erantsitako lokal teknikoa

673,75

1.337,13

9,25 / 3,50

17. MO-ERREFUSA/ONTZIEN perkolazio-biltegia eta erantsitako lokal teknikoa

324,60

324,60

7,75 / 2,50

18. MO-BBFOren perkolazio-biltegia eta erantsitako lokal teknikoa

348,00

348,00

7,75 / 2,50

19. Konpresorea, errautsak eta lokal teknikoa

90,00

90,00

4,50

20. Biomasa-galdararen eraikina

228,01

228,01

9,95

21. Eraikina: hondakin-urak arazteko instalazioak, laborategia eta lokal teknikoa

754,13

754,13

4,50 / 13,25

21.1. Eraikina: ekipoak, laborategia eta lokal teknikoa

282,53

282,53

4,50

21.2. Eraikina: prozesu-tangak eta ekipoak

471,60

471,60

13,25

22. Biometanoa sortzeko instalazioak

34,12

34,12

2,50

23. MDI-Biometanoa

15,25

15,25

2,59

ERAIKINEN AZALERAK ETA GARAIERAK

Eraikina / Aldea / Instalazioa

Proiektatutako okupazioa

(m²)

Proiektatutako eraikigarritasuna

(m²)

Eraikin edo instalazio bakoitzean onartzen diren okupazioaren edo eraikigarritasunaren aldaketak

(%)

Proiektatutako
garaiera (1)

(m)

Eraikin edo instalazio bakoitzean onartzen diren garaieraren aldaketak

(%)

24. IPK biltegia, punpa-aretoa/lokal teknikoa, hargune elektrikoa (CPM eta CS)

159,82

159,82

+%15/-%20

7,50 / 3,00

+%15/-%15

24.1 IPK biltegia

130,70

130,70

7,50

24.2 Punpen aretoa eta lokal teknikoa

29,12

29,12

3,00

24.3 Elektrizitatearen hargunea CPM eta CS

25,20

25,20

3,00

25. Hondakinen bilketako kamioien nabea

4.403,63

5.113,82

8,00

25.1. Aparkatzeko eta eragiketetarako eremua

4.403,63

4.403,63

8,00

25.2. Solairuartea: aldagelak, bulegoak, botikina eta lokal teknikoak

0,00

710,19

8,00

26. GNK hornitzeko instalazioak, CT3 barne (beh.-beh. edo beh.bet.)

50,00

50,00

3,00

26.1. GNK bonbonak

25,00

25,00

3,00

26.2. GNren konpresoreak eta kontrol-gelak

25,00

25,00

3,00

27. Bisitarientzako pasabidea (2)

156,42

1.282,07

10,50

27.1. Pasabidea. Eskailera eta igogailuaren gunea

28,55

45,55

10,50

27.2 Pasabidea. Galtzadaren gaineko I. pasabidea

65,77

65,77

10,50

27.3 Pasabidea. Aldagelen gaineko tartea

0,00

346,92

10,50

27.4 Pasabidea. Galtzadaren gaineko II. pasabidea

62,10

125,11

10,50

27.5 Pasabidea. Digestioaren eta zehaketaren gaineko tartea (estalkiaren eta barnealdearen gainean)

0,00

652,72

10,50

27.6 Pasabidea. Larrialdietarako korridorea

0,00

46,00

10,50

KONPUTAGARRIA, GUZTIRA (multzoa)

53.761,25

59.308,93

+%10/-%10

28. Ibilgailu-aparkalekuko markesinak

2.622,26

2.622,26

+%20/-%50

+%15/-%15

28.1. Mendebaldeko plazetan, kontrol-eraikinaren aurrean

130,50

130,50

2,50

28.2. Barruko aparkalekuko plazetan

1.148,50

1.148,50

2,50

28.3. Kanpoko aparkalekuko plazetan

1.315,26

1.315,26

2,50

28.4 Motor eta bizikleten aparkalekuko plazetan

28,00

28,00

2,50

29. Baskulen markesina

252,00

252,00

5,50

30. Markesina jarraitua kontrol-eraikinaren eta pasabideko hasierako eskaileraren artean

299,06

299,06

3,20

31. Ikuztegiaren eta gasoil-honigailuaren gaineko estalkia

230,65

230,65

5,00

32. Markesina lineala bilketako kamioien nabearen iparraldeko aparkalekuaren gainean

1.045,45

1.045,45

5,33

33. GNK kamioietan zamatzeko gunearen gaineko markesina

154,43

154,43

5,50

34. Irteteko I. eskailera (araztegiaren ondoan)

10,30

10,30

13,25

35. Irteteko II. eskailera (1. bioiragazkiaren ondoan)

20,75

20,75

9,25

KONPUTATU EZIN DENA, GUZTIRA (multzoa)

4.634,90

4.634,90

+%10/-%10

(1) IIZren UGPSan eraikinen garaieraz arautzen dena: Eraikin lerroaren erdiko puntutik estalkiaren itxiturako azpialderaino eraikinak duen neurri bertikala da, edo nabeak badira, eraikin lerroaren erdiko punturik estalkiaren egitura nagusiko azpialderaino duena.

(2) Eraikinaren (pasabidea) lerroaren erditik estalkiaren egitura nagusiaren barnealderainoko garaiera.

(3) Okupazioa eta eraikigarritasuna trenbidearen plataformaren kanpoko ertzetik 50 metrora ezarritako eraikuntza-mugaren araberakoak izanen dira (ikus IIZren UGPSAren 95. artikulua).

6. artikulua. Egiten diren egokitzapenen justifikazioa eta baimena.

UGPrS honen esparruan eta bertan ezartzen denarekin bat etorriz eraikuntza-proiektuetan egiten diren egokitzapenetan aurreko artikuluan ezartzen dena bete beharko da, eta erakunde sustatzaileak arrazoiak azaldu eta frogatu beharko ditu irizpide operatiboak, funtzionalak, teknologikoak edo instalazioen errendimendua hobetzekoak kontuan hartuz.

Egokitzapenak egiteko baimenak lurraldearen antolamenduaren gaineko eskumena daukan Nafarroako Gobernuko departamentuak emanen ditu obrak egiteko baimena emateko tramitearen bidez.

Baimena eraikuntza-proiektuaren separata batean; bertan baimenean eskatzen dena agertu behar da, eta 5. artikuluan ezartzen diren mugekiko bateragarritasuna edo egokitasuna frogatu behar da.

II.–LURZORUAREN HIRIGINTZA-ARAUBIDEA

7. artikulua. Erabilera nagusia.

Lurzatiaren erabilera nagusia Iruñerriko Ingurumen Zentroa (IIZ) ezartzea da. Zentroan Iruñerriko hiri-hondakinen frakzio nagusiak tratatuko dira (materia organikoa-5. edukiontzia, ontziak eta materialak, errefusa, eta zura -aukeran-), beiraren erregulazio partzialerako gunea egonen da, energia elektrikoa sortuko da plaka fotovoltaikoen bidez, biometanoa sortuko da eta sarean sartuko da, GNK hornituko zaie ibilgailuei, eta hondakin-bilketako ibilgailuen nabea egiteko asmoa dago.

8. artikulua. Erabilera bateragarriak.

UGPrS honetan ezartzen diren erabilera nagusiez gainera, Iruñerriko Ingurumen Zentroarekin bateragarriak dira honako erabilera hauek:

–Ibilgailuak konpontzeko, piezak aldatzeko eta makineria osagarria eskuratzeko tailer eta lokalak, bertan erabiltzekoak.

–Bulegoak eta laborategiak.

–Jantokiak, atsedenguneak, lehen sorospenetarako guneak, eta langileentzako komunak eta aldagelak.

–Estalkipeko edo nabe barneko aparkalekuak.

–Aire zabaleko aparkalekuak.

–Ingurumenari buruzko prestakuntza/sentsibilizaziorako eremua.

–Bisita-ibilbideak, egiturak barne.

–Lokal teknikoak, eta beharrezko instalazioak eta azpiegiturak.

–Energia berriztagarria sortzea eta barnean kontsumitzea edo sareratzea.

–Erregaiak biltzea eta hornitzea.

–Produktuak hirugarrenei saltzeko eremuak.

–Hondakin-zerbitzuaren ekipoak edo materiala pilatzea edota biltegiratzea.

III.–LURRALDE FISIKOAREN GAINEKO ERAGINAREN ANALISITIK ERATORRITAKO PREBENTZIO ETA ZUZENKETA NEURRIAK; INGURUMEN ERAGINAK ETA HORIEK ZUZENTZEKO EDO MINIMIZATZEKO BITARTEKOAK

9. artikulua. Eraikuntza-fasea.

1. Egiten den lehen bileran ingurumen-baimen integratuaren kopia bana emanen zaie erakunde sustatzaileari, proiektuak idazteko eta obrak egiteko adjudikazioa jasotzen duten enpresei, eta obraren ingurumenaren arloko zuzendaritza teknikoari.

2. Prebentzio-neurri eta neurri zuzentzaile guztiak honako hauek koordinatuta aplikatu beharko dira: eraikuntzako enpresa, obra-zuzendaritza, eta IM/IZSAren eta Nafarroako Gobernuaren ingurumenaren arloko zerbitzu teknikoak. Horretarako, eraikuntzako enpresak obrarako eta hura zerbitzuan jartzeko azpikontratatzen diren hornikuntza edo instalazio enpresen erantzukizuna edukiko du.

3. Langileei behar diren jarraibideak eman beharko zaizkie behar ez diren ingurumen-ukipenak saihesteko. Jarraibideetan argi zehaztu behar da aurretik planteatutako lurrak baizik ezin direla ukitu. Jarraibideak idatziz eman beharko zaizkie obrarekin lotutako langile guztiei.

4. Arkotxain erreka eta beraren ingurua seinalizatzea obra hasi baino lehen, haren eragina moteldu edo saihesteko prebentzio-neurri gehiago in situ proposatzeko.

5. Arkotxain erreka eta beraren ingurua ezin dira ukitu.

6. Obrak egitean ezin bota izanen da lurrik, harririk, gasoliorik, oliorik ez hormigoirik Arkotxain errekara ez beraren inguruko lurretara, ez errepide eta bideen bazterretara, ez drainatzeetara, ez areketara.

7. Materialak pilatzeko eremuak ezin dira egon egungo IGZren berdeguneetan, ez Arkotxain errekan, ez beraren inguruan.

8. Lanak egiten diren bitartean kamioiak eta makinak dabiltzan eremuetan, ibilgailuek hautsa harrotzeko arriskua dagoen tokiak ureztatu beharko dira.

9. Materialak garraiatzeko erabiltzen diren kamioiak olana batekin edo antzeko zerbaitekin estali beharko dira, ez hautsik ez partikularik ez barreiatzeko.

10. Soinu-mailari dagokionez, otsailaren 22ko 212/2002 Errege Dekretuan ezartzen dena bete beharko da.

11. Gaurko argiaren kutsadurari buruzko indarreko legeria aplikatuko da.

12. Ibilgailuen kutsadura-emisioei buruzko indarreko legeria aplikatuko da.

13. Makinak nola dauden eta IIT eginda dagoen kontrolatuko da.

14. Dauden errepideak eta bideak erabiliko dira obra-tokietara joateko.

15. Obra-eremuan kamioiak ez dira ibiltzen ahalko 40 km/h baino azkarrago.

16. Obra-eremua mugarrituko da.

17. Obrek okupatuko duten eremuaren mugak garbi seinaleztatu beharko dira zuinketa bidez (jarduteko eremua, makinen joan-etorrietarako eremuak, eta behin-behineko isurketa-eremuak, egonez gero), obren eremuaren ondoko aldeetan behar ez den kalterik ez egiteko.

18. Materialak eta hondakinak aldi batez biltzeko eremua mugarrituko da. Obra-eremua erabat garbi mantendu beharko da.

19. Makinek okupatuko dituzten eremuak eta aldi baterako eraikin osagarriak zuinkatuko dira, obrek ez ukitzeko Arkotxain erreka eta beraren ingurua ez egungo IGZko landaretza-eremuak (lorategiak eta zuhaitzak).

20. Behin-behineko isurketa-eremurik egonez gero, ezin dute eraginik eduki obren inguruko landaretza naturalean ez egungo IGZko berdeguneetan.

21. Zoladura-hondakinik eta hormigoi-hondakinik egonez gero, edo eraikuntzako beste hondakinik, baimendutako hondakindegira eraman beharko dira.

22. Ez da egin behar beharrezkoa ez den lur-mugimendurik.

23. Hondakinak indarreko araudiarekin bat etorriz kudeatu beharko dira.

24. Putzuak eginen dira hormigoia garbitzeko, eta kare-esnea kontrolatuta bilduko da.

25. Urak biltzeko sistema egon beharko da, ez lurrak ez urak ez kutsatzeko.

26. Obrak egiten diren bitartean ezin da oliorik ez koiperik isuri obra-eremuetan. Halaber, obra-eremuen inguruan ere ez dira isuri behar, ez lurrak ez urak ez kutsatzeko.

27. Obra egiteko ezinbestekoa bada proiektuan ageri ez den zerbitzu-bideren bat egitea edo proiektatutako bide batean aldaketak egitea, eta horretarako lanek landaretza naturala dagoen eremuak ukitzen ahal badituzte, aurretik ingurumen-ebaluazipa egin beharko da.

28. IIZ eraikitzeko proiektuan berdeguneak egon behar dira, eta zuhaitzak edota zuhaixkak erein (hidroereitea barne) edo landatu beharko dira.

29. IIZko berdeguneetan honako zuhaitz eta zuhaixka hauek landatzen ahal dira: ametz ilaundunak (Quercus pubescens), arteak (Quercus ilex), erkametzak (Quercus faginea), astigarrak (Acer campestre, Acer monspessulanum), hostazuriak (Sorbus torminalis), lizarrak (Fraxinus angustifolia), zume zuriak (Salix alba), makal beltzak (Populus nigra), zumartxuriak (Populus alba), milazkak (Tamarix gallica), gurbitzak (Arbutus unedo), zuhandorrak (Cornus sanguinea) eta elorri zuriak (Crataegus monogyna).

30. Proiektua gauzatzean gertatzen den aldaketaren baten eraginez landarerik erein behar izanez gero (eskuz edo urarekin), azkar hazten diren belar-espezieak ereinen dira: Festuca rubra, Lolium perenne, Dactylis glomerata, Poa pratensis, Brachypodium phoenicoides, Phleum pratense, Festuca arundinacea, Festuca rubra, Medicago sativa, Medicago lupulina, Lotus corniculatus, Trifolium repens, Trifolium pratense, Onobrychis viciifolia, Vicia sativa, Sanguisorba minor eta Plantago lanceolata. Horiez gainera, zurezko landareak ere ereinen dira: Retama sphaerocarpa, Dorycnium pentaphyllum, Genista scorpius, Thymus vulgaris, Lavandula latifolia, Prunus spinosa, Helichrysum stoechas eta Crataegus monogyna.

31. Instalazioen itxura eta garaiera inguruko industria-paisaian integratzeko modukoak izan behar dira.

32. Oinarrian harri-lubetarik egin behar izanez gero, lurrez estali beharko dira, eta gainean landareak sartu beharko dira.

33. Eraikuntza-lanak amaitutakoan eremua eta ingurua garbitu beharko dira, eta eraikuntzan sortutako hondar solido eta hondakin guztiak kendu beharko dira.

34. Obra-hondakin guztiak hondakinak kudeatzeko baimena daukan entitate batera eramanen dira araudian ezartzen den bezala.

10. artikulua. Ustiapenaren fasea.

1. IIZn egiten diren jarduerek Arkotxain erreken nolako eragina duten aztertuko da.

2. Egiten diren landaketen, ereiteen eta hidroereiteen jarraipena eginen da, ongi artaturik mantentzeko.

3. Airearen kutsadura eta usain-kutsadura murrizteko lantzen diren teknologia berriak aplikatuko dira.

4. Ingurumen-baimen integratua eskuratzeko, IIZ eraikitzeko aurreproiektuan ezartzen diren neurri zuzentzaileak:

a. Nabeetatik ateratzen den airea tratatzeko sistemak erabiliko dira.

b. Airea iragazteko sistemak erabiliko dira (mahuka-iragazkiak).

c. Eraikinak itxita eta depresioan mantendu behar dira, usainik ez sortzeko.

d. Aire-hormak, usainak moteltzeko.

e. Airea hartzeko eta tratatzeko sistema (scrubber-a + bioiragazkia), aireko emisioak kontrolatzeko eta usainak urritzeko.

f. Makinak zarataren eragina ahalik txikiena izateko moduan kokatuko dira nabeetan.

g. Kanpoko ekipoak intsonorizatzeko kapsulatuko dira.

h. Gauez egiten diren eragiketak mugatuko dira, zarata-eraginik ez izateko.

i. 1890/2008 Errege Dekretua beteko da (azaroaren 14koa, kanpoko argiteriaren instalazioetan energia eragimena bultzatzeari buruzko Erregelamendua eta jarraibide tekniko osagarriak onesten dituena).

j. Argiak behera begira egon beharko dira, eta kanpoko argiak ongi pantailatu beharko dira.

k. Hondakinen tratamenduko, eragiketak egiteko eta zerbitzu-ibilgailuen zirkulazioko eremuetan eta zonetan zoruak hormigoitu edo iragazgaiztu beharko dira.

l. BBFO, ERREFUSA eta ontziak biltzeko eremuak estalita egon beharko dira.

m. Ihes-kontrola eta ura drainatzeko eta husteko sistema ezarri beharko dira.

n. Instalazioak aldian-aldian mantendu beharko dira.

o. Kamioiak ez dira ibiltzen ahalko 40 km/h baino azkarrago lan-eremuaren barnean.

p. Kamioiak olana batekin edo antzeko zerbaitekin estali beharko dira, ez hautsik ez partikularik ez barreiatzeko.

IV.–EREMUA INGURUNEAREKIKO ETA PERTSONEKIKO IKUSPEGI INKLUSIBO BATEKIN EGOKITZEARI ETA ABEGITSU BIHURTZEARI BURUZKO DETERMINAZIOAK, GENERO-ERAGINARI BURUZKO TXOSTENAREN ONDORIOZKOAK

11. artikulua. Eremua ingurunearekiko eta pertsonekiko ikuspegi inklusibo batekin egokitzea eta abegitsu bihurtzea.

UGPrSaren araudian honako determinazio hauek sartzen dira:

–IIZren kalitate-irudia sustatzen duten elementuak ezarri beharko dira, hain zuzen ere ingurunearekin lotutako paisaia-elementuak, industria-paisaiaren homogeneotasuna nolabait hausteko (berdegunetxoak, zuhaitzak, hiri-altzariak, mantentzea) eta elementu komunen inguruan eremu bereizirik ez sortzeko (egiteko asmoa dagoen trenbide-azpiegituraren ertzak, erabilera publikoko berdegune pribatuak).

–Zentroa egonen den eremuan genero-bereizketarik gabeko elementuak erabili beharko dira espazioaren pertzepzioa sortzen laguntzeko (seinale inklusiboak, kanpoalde eta barnealde irisgarriak fisikoki zein zentzumenez, argi egokiak), eta barnealdearen eta kanpoaldearen artean oinezko joan-etorriak seguru egiteko moduko elementuak ezarri beharko dira.

–Aldagela eta komunetan lehentasuna eman beharko zaio erabilgarritasunaren esklusibotasunaren aldean, eta horretarako soluzio tekniko moldagarriak, altzariak, seinale inklusiboak edo, bestela, erabilerak antolatzeko protokoloak aurreikusi behar dira.

–Instalazioko eraikinen eta espazio komunen arteko konexioak oinez zein ibilgailuz egiteko ibilbide seguru eta ongi argiztatuak, konfiantza sortzen dutenak, egin beharko dira, eta ongi seinaleztatu (pintatu eta seinaleak).

–Instalazioetarako sarbideen eremua langileak eta bisitariak biltzeko trantsizio-aldea izan beharko da.

–Bizikleten eta motorren aparkalekuak estalita egon beharko dira.

–Lurzatiaren itxitura ezin da izan opakua kanpoko aparkalekuarekiko, barneko zein kanpoko ikuspegiak errazteko.

Proiektuan kontuan eduki beharko dira aurreko determinazio guztiak, baina haietatik aldentzen ahalko da arrazoi objektiboengatik, frogatzen badira.

V.–BABES ZIBILARI BURUZKO DETERMINAZIOAK

12. artikulua. Substantzia arriskutsuak dauden istripu larrien arriskua.

Substantzia arriskutsuak biltegiratzea dela-eta, hemendik aurrera ez da zilegi izanen irailaren 21eko 840/2015 Errege Dekretuan ezartzen denaren arabera goi-mailako biltegiratze gisa sailkatu beharra eragiten duen atalasetik gorako kopurua biltzea.

13. artikulua. Industriaguneetan sutea gertatzeko arriskua.

Proiektuan honetaz ezartzen dena mantentzeko eta, beraz, industria-establezimenduen artean sua hedatzeko arriskua ez handitzeko, hemendik aurrera ezin eman izanen da baimenik honako hauek egiteko:

–Lerrokadurak aldatu industria establezimenduetako suteen aurkako segurtasun erregelamenduaren arabera C MOTAKOA den establezimendu batetik hiru metrora edo gutxiagora eraiki ahal izateko (2267/2004 ED, abenduaren 3koa).

–Lurzatien banantzeak, horien ondorioz sortutako lurzatien muga berriak industria establezimenduetako suteen aurkako segurtasun erregelamenduaren arabera C MOTAKOA den establezimendu batetik hiru metrora edo gutxiagora badaude (2267/2004 ED, abenduaren 3koa).

VI.–ZORTASUN AERONAUTIKOEI BURUZKO DETERMINAZIOAK

14. artikulua. Zortasun aeronautikoen eremua.

Udalez gaindiko proiektu sektorialaren eremuan sartzen diren eraikin eta instalazioek (haien osagai guztiak barne, hala nola antenak, tximistorratzak, tximiniak, aire girotuko ekipoak, igogailuen kaxak, kartelak eta akabera apaingarriak) eta eraikin horietako edozein eranskinek, horiek eraikitzeko baliabide mekanikoek (garabiak, etab.), lurzoruaren aldaketek, objektu finkoek (zutoinak, antenak, haize-sorgailuak eta haien palak, kartelak, etab.) eta bideen edo trenbideen galiboek ezin dituzte urratu Iruñeko aireportuaren zortasun aeronautikoak. Iruñeko Ingurumen Zentroaren Udalez gaindiko Proiektu Sektorialean daude irudikatuta Iruñeko aireportuaren zortasun aeronautikoak (IGHko 4. faseko PRko 4.1 lurzatia, 11. planoa).

Edozein eraikuntza, instalazio (zutabeak, antenak, airesorgailuak –palak barne–, eraikitzeko behar diren tresnak –eraikuntzako garabiak eta antzekoak barne–) edo landaketa egiteko, aldez aurretik AESA-Aire Segurtasuneko Estatuko Agentziaren aldeko erabakia beharko da, 584/72 Dekretuaren 30. eta 31. artikuluekin bat.

VII.–JABARI PUBLIKO HIDRAULIKOAREN ETA UR LASTERREN BABESARI BURUZKO DETERMINAZIOAK

15. artikulua. Jabari publiko hidraulikoaren eta ur lasterren babesa.

Plangintza honen ondorioz polizia-eremuan (100 metro lur-zerrenda bi ertzetan) obrarik edo eraikuntzarik egiten bada, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 78.1 artikuluarekin bat etorriz, ez da beharko arroko erakundearen baimenik, baldin eta obra edo eraikuntza plangintzan ezartzen den bezala egiten bada eta ondorio hauetarako kontuan hartutako aurreikuspenak betetzen badira.

Hala ere, 638/2016 EDk finkatzen duen 78.1 artikulu horren testuaren arabera (638/2016 ED, abenduaren 9koa, Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamendua aldatzen duena), plangintza hau garatzeko egiten diren proiektuak arroko erakundeari jakinarazi beharko zaizkio, azter dezan jabari publiko hidraulikoan eragina izan lezaketen eta erregelamendu horren 9., 9 bis, 9 ter, 9 quáter, 14. eta 14 bis artikuluetan xedatzen dena betetzen den.

Nolanahi ere, plangintza garatzeko egiten diren jarduketetan honako hauek bete beharko dira:

1. Aurrean adierazitakoa gorabehera, uztailaren 20ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren bidez onetsitako Uren Legearen testu bategina aplikatuz:

1.1.–Jabari publiko hidraulikoan jarduketa bat egiteko baimena eskatu beharko zaio arroko erakundeari (Uren Legearen testu bateginaren 24. artikulua), eta horrek jarduketaren tramitazioan txostena eskatuko dio ingurumenaren arloko eskumena daukan organoari.

1.2.–Ur lasterretatik ura hartu edo halako batera hondakin-urak zuzenean zein zeharka isuri nahi izanez gero, baimena edo kontzesioa eskatu beharko zaio arroko erakundeari.

1.3.–Jarduketa baterako lurpetik ura atera behar bada putzuen bidez, baimena edo kontzesioa eskatu beharko zaio arroko erakundeari.

2. Berariaz debekatzen da obren ondorioz urak kutsatzen ahal dituzten isurketak egitea, zuzenean zein zeharka, eta urak kutsatzen ahal dituzten edo lurrak narriatzen ahal dituzten hondakinak edo substantziak pilatzea ere bai.

3. Plangintzan ezartzen diren jarduketak Ebroko Konfederazio Hidrografikoak ikuskatuko ditu eta zaintzapean edukiko ditu, eta onuradunaren kontura izanen dira lan horiek eragiten dituzten tasak.

4. Ibilguen luzera osoan mugakide diren lurren bazterretan 5 metroko zabalerako bide zortasunaren eremua errespetatuko da, oro har eta horretarako frogatutako arrazoirik izan ezean, erabilera publikoak (apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren bidez onetsitako Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 6. eta 7. artikuluetan zehazten direnak) eragozten dituen eraikinik gabe. Erabilera horietakoak dira oinezkoentzako iraganbide publikoa eta zenbait zerbitzu betetzea.

5. Plangintza honen ondorioz IIZren UGPrSaren eremuetako polizia-eremuan egiten diren obretan eta eraikuntzetan kontuan eduki behar dira honako hauek:

5.1.–Plangintzan ezartzen diren jarduketek interes publikoari edo pribatuei egiten dizkieten gaitz-kalteen erantzulea onuraduna izanen da: kalte-ordainak eman beharko ditu eta bere kargura egin beharko ditu gehiago ez gertatzeko beharrezkotzat jotzen diren obra osagarriak.

5.2.–Polizia-eremuan jarduteko baimena prekarioan emanen da, jabetza-eskubidea ukitu gabe eta hirugarrenei kalte egin gabe, eta onuradunak bere kargura ezabatu beharko ditu obra, erabat edo modu partzialean, lanek ukitutako ur-bazterren eremua, osorik edo zati bat, lehen zeuden bezala uzteko, Administrazioak bidezko arrazoi batengatik aginduz gero.

5.3.–Polizia-eremuan jarduteko baimen hori lortu arren, onuradunak beharrezko beste baimen batzuk ere lortu beharko ditu: Estatuko Administrazio Orokorrarena, administrazio autonomikoarena, toki administrazioarena, eta are erakunde honetako beste departamentu batzuenak ere.

5.4.–Polizia-eremuan jarduteko baimena bertan behera uzten ahalko da baldintza hauetako bat betetzen ez bada, eta indarreko xedapenetan ezartzen diren kasuetan ere bai

6. Ur lasterren ondoko lurretan honako plangintza-gidalerro hauek bete beharko dira (gainera, baliteke autonomia erkidegoek arau osagarriak ezartzea):

6.1.–Lehentasunezko fluxu-eremuaren barnean uholdeek kalterik egin ezin dieten jarduerak baino ez dira baimenduko, baldin eta eremuko hustuketa-gaitasuna askorik murrizten ez badute, JPHEren 9 bis, 9 ter eta 9 quater artikuluetan ezartzen denarekin bat etorriz.

6.2.–Uholde-eremuan JPHEren 14 bis artikuluan ezartzen diren erabilerak baino ezin dira baimendu. Eremu horietan honako lan hauek egin behar dira, besteak beste: uholdeetako ur-fluxuak eta urak daraman karga solidoa atxikitzeko edo arintzeko lanak eta narriaduratik babesteko lanak.

7. Uholde-eremuan (estatistiken arabera bostehun urteko errepikatze-denborako uholdeek hartuko lituzketen lurren eremua) dauden lurretan jarduketarik egin nahi izanez gero, eskatzaileari gogoraraziko zaio arriskuak aztertu behar dituela eta gero neurri egokiak ezarri behar dituela, babes zibileko legerian horretaz ezartzen denarekin bat etorriz, eta erakunde honek ez du edukiko horregatik gertatzen diren ukipenen erantzukizunik.

8. Hirigintza-proiektu berrietan drainatze-sistema jasangarriak sartu beharko dira, JPHEren 126 ter artikuluaren 7. puntuan xedatzen denari jarraikiz.

16. artikulua. Saneamendu-sarea.

Proiektuaren arabera hondakin-urak isuri behar badira jabari publiko hidraulikora (ur lasterra, infiltrazioa lurrean, erretena, etab.), jarduera hasi baino nahiko lehenago isurketa-baimena eskatu beharko zaio konfederazio honetako Isurketen Kontrolaren Atalari. Eskaeran Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 246. artikuluan adierazten den informazioa eman beharko da (kontuan eduki behar da irailaren 7ko 1290/2012 Errege Dekretuak erregelamendu horretan egindako aldaketa).

–Oro har, hiriko hondakin-urak biltzen dituzten hodien sareetan eta industriaguneetako hondakin-urak biltzen dituzten hodien sareetan ez dira onartuko herrigunetik edo industriagunetik kanpoko jariatze-urak, ez eta sare horien berariazko urak ez beste batzuk, beharrezkoa denean izan ezik (arrazoiak azalduta).

  • Hiri-garapen berrien proiektuetan.
    • Saneamendua nola antolatu behar den arrazoitu behar da, hondakin-urak eta jariatze-urak bereizita biltzeko sareak edo denak batera biltzen dituena, eta hodi biltzailetan hartzen diren euri-urak mugatzeko neurriak aurkeztu beharko dira.
    • Hodi biltzaileen proiektua egitean eta haiek eraikitzean eta mantentzean kontuan eduki beharko dira hiriko hondakin-uren bolumena eta ezaugarriak, eta baliagarri dauden ezagutza tekniko hoberenak erabili beharko dira, baina kostuak gehiegi gehitu gabe, hodi biltzaileen sistemak erabat estankoak izan daitezen eta urik iragaz ez dadin.
    • Saneamendu-sareko gainezkabideak eta araztegiko sarrerakoak solido lodiak eta flotatzaileak, gutxienez, ez husteko modukoak izan behar dira, eta horretarako behar diren elementuak eduki behar dituzte, honako irizpide hauek aintzat hartuta: kokapena, antzinatasuna, eta drainatutako eremuaren azalera. Elementu horiek ezin dute murriztu gainezkabideen ura husteko ahalmena, ez ohiko funtzionamenduan, ez hutsik egiten duenean.
    • Euritzak eragiten duen kutsadura behar beste murrizteko, hiriko hondakin-uren isurketen titularrek zerbitzuan paratu beharko dituzte euri-jasa handiak gertatzen direnean saneamendu-sarera iristen diren kutsadura-kontzentrazio handiko lehen jariatze-urak atxikitzeko eta araztegira bideratzeko behar diren obrak eta instalazioak.
    • Ahal dela, hiri-garapenetan sortzen diren hondakin-urak udal sarera bideratuko dira.
  • Industria-garapen berrien proiektuetan.
    • Ahal dela, urak bereizten dituzten saneamendu-sareak egin beharko dira, eta, behar izanez gero, jariatze-urak tratatzeko sistema ezarri beharko da, hondakin-uren tratamendutik bereizita.
      • Substantzia arriskutsuak dituzten urak edo industria-prozesuetako urak biltzeko eta arazteko hodietan ezin paratzen ahalko da gainezkabiderik.
      • Industria-garapenetan sortzen diren hondakin-urak, hirikoekin parekatzen ahal badira, udalerriko saneamendu-sarera edo udalerriko hondakin-uren araztegira bideratuko dira, ahal bada. Bestela, jabari publiko hidraulikora isuriko badira, aurretik araztu beharko dira.
    • Eguraldi lehorra dagoenean, ez da egiten ahalko isurketarik gainezkabideetatik.
    • Araztutako hondakin-urak berrerabili nahi badira, abenduaren 7ko 1620/2007 Errege Dekretuan ezarritakoa bete beharko da. Horren arabera, jarduera hasi baino aski denbora lehenago bidezko baimena edo kontzesioa eskatu beharko da Konfederazioko Ur Komisarian.

Iragarkiaren kodea: F2217505