16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BURLATA

Lehen aldaketa, Langileak aldi baterako kontratatzeko erregelamenduan.
Behin behin betiko onespena

Osoko bilkuraren 2022ko urriaren 27ko erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen lehen aldaketa honako erregelamendu honetan: erregelamendua, Langileak aldi baterako kontratatzeko, Burlatako Udalaren, erakunde autonomoen, sozietate publikoen eta Udalaren mendeko beste erakunde ororen zerbitzura aritzeko. Erabakia argitaratu zen 2022ko 226. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, azaroaren 15ean. Jendaurreko epean inork ez baitu alegaziorik aurkeztu, aldatu den testua behin betiko onetsi eta argitara ematen da. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin.

Burlatan, 2023ko urtarrilaren 10ean.–Alkatea, Ana María Góngora Urzaiz.

Lehen aldaketa honako erregelamendu honetan: erregelamendua, langileak aldi baterako kontratatzeko, Burlatako Udalaren, erakunde autonomoen, sozietate publikoen eta Udalaren mendeko beste erakunde ororen zerbitzura aritzeko. Behin betiko onespena

7.–Kontratazioari uko egitea.

7.1. Izangaiak ez dira kontratazio zerrendaren azken postura igaroko honako kasu hauetan:

a) Indarrean dagoen kontratu administratibo edo lan-kontratu batengatik horretara behartua egotea.

b) Aldi baterako ezintasun egoeran egotea edo lizentzia izatea ama izateagatik edo adoptatzeagatik.

c) Sinatutako kontratuari uko egitea, beste administrazio publiko, enpresa publiko edo enpresa pribatu batean lanean hasteko, edo administrazio berean bai baina beste lanpostu batean aritzeko.

d) Bere zaintzapean edukitzea 3 urtetik beherako ume bat, norberarena nahiz adoptatua, edo lehen gradura bitarteko odol bidezko ahaideren bat, adinagatik edo istripu edo gaixotasun baten ondorioz bere kasa baliatzeko gauza ez dena eta lan ordaindurik egin ohi ez duena. Arrazoi honengatik kontratu bati uko egiten diotenak ezin dira itzuli berriz eskura egotera gutxienez urtebete iragan arte uko horretatik, salbu eta, lehenbiziko kasuan, adingabeak lehenago 3 urte betetzen baditu, eta, bigarren kasuan, kontzesioa ekarri zuen arrazoia bukatzen bada, eta ezin izanen du arrazoi hori alegatu subjektu eragile berarengatik.

e) Norberaren ezkontza edo parekatutako egoera, baldin eskainitako kontratuaren hasiera eguna badago hura eratu ondoko edo aurreko hamabost egun naturalen barnean.

7.2. 7.1 apartatuko zerrendan agertzen diren egoeratako batean dauden izangaiek agiri bidez eta modu frogagarrian frogatu beharko dute, 30 egun naturaleko epean, uko egiten dioten lanpostua eskaini zaien egunaz geroztik. Agiriak Burlatako Udalean erregistratu beharko dira, giza-baliabideetara zuzenduta, edo lan-eskaintza egin den erakundean. Agiriak ezarritako epean jasotzen ez badira, lanpostuari justifikaziorik gabe uko egin zaiola ulertuko da eta zerrendan azken postura igaroko da izangaia.

7.3. Ukoa justifikatu zuen egoera bukatutakoan, interesdunek eskabidea aurkeztuko dute Burlatako Udalean, giza-baliabideetara zuzenduta, edo lan-eskaintza egin duen erakundean, eskura daudela adierazteko, zerrendan aktibatuta gera daitezen. Komunikazio hori egiten ez den bitartean ez dira eskuragarri egonen eta ez zaie inolako kontrataziorik eskainiko, harik eta aktibatzea eskatzeko eskabidea aurkeztu arte.

8.–Zerrendako azken tokira joatea.

Zerrendako azken tokira pasatuko dira honelako kasuren batean suertatzen direnak:

a) Eskainitako lanpostuari arrazoirik gabe uko egitea.

b) Dei egin eta lanpostua onartu ondotik, kontratua ez sinatzea, izangaiari egozteko moduko arrazoiengatik.

Iragarkiaren kodea: L2300534