16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

Baztan

Aldaketa, Eremu publikoko eta herri-lurretako lurzoruan, lurgainean eta lurpean aprobetxamendu bereziak arautzen dituen ordenantza fiskalean. Behin betiko onespena

Baztango Udalaren Osoko Bilkurak, 2022ko urriaren 27an egindako ohiko osoko bilkuran, eremu publikoko lurzorua, hegalkina eta lurpea eta erkideko lurrak modu berezian aprobetxatzeagatiko tasak arautzen dituen ordenantzaren aldaketari hasierako onespena ematea erabaki zuen, xedapen iragankor bat sartzeko. Aldaketa hori 2022ko azaroaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 226.zenbakian. Jendaurrean jartzeko 30 eguneko epea igaro denez, eta erreklamaziorik, eragozpenik eta oharrik egin ez denez, onartutzat jotzen da, Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin bat, eta haren testu osoa argitaratzea xedatzen da, dagozkion ondorioetarako.

XEDAPEN IRAGANKORRA

Ordenantza ez da aplikatuko 2022ko ekitaldian, terrazak jartzearen eta lurgaineko okupazioaren tasari dagokionez.

Baztanen, 2023ko urtarrilaren 12an.–Alkatea, Joseba Otondo Bikondoa.

Iragarkiaren kodea: L2300611