16. ALDIZKARIA - 2023ko urtarrilaren 24a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.3. LURRALDEAREN ANTOLAMENDUA ETA HIRIGINTZA

ERABAKIA, Nafarroako Gobernuak 2022ko abenduaren 21ean hartua, zeinaren bidez onesten baita Ezkabako Eskualde Parkearen udalez gaindiko plan sektoriala, honako hauek sustatu dutena: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Txulapain, Ezkabarte, Atarrabia, Iruña eta Uharteko udalek, eta Artika, Berriogoiti, Aitzoain, Untzu, Arre, Azotz, Orrio, Zildotz eta Orikaingo kontzejuek.

I.–Aurrekariak eta xedea

Nafarroako Gobernuaren 2018ko apirilaren 25eko erabakiaren bidez (2018ko 119. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, ekainaren 21ekoa) plana udalez gaindikotzat jo zen, eta ingurumenari eta hirigintzari dagokienez, berrogeita bost eguneko epealdian aldi berean egin ziren jendaurrean jartzeko izapidea eta planaren eraginpeko udalen entzunaldiaren izapidea.

Udalez gaindiko plan sektorialaren (UGPS) esparruan hura sustatu duten toki-erakundeen lurrak daude. Erakunde hauek lankidetza-hitzarmena sinatu dute UGPS hori egiteko eta sustatzeko, eta Iruñerriko Mankomunitateari esleitu diote koordinazioa.

UGPSaren xedea honako hau da: "Ezkaba, Ezkaba Txiki, Oihana eta Urbizkain mendi multzorako plangintza bat egitea. Plangintza integrala izanen da, eta ondare naturalaren eta kulturalaren kontserbazioa bateratuko da, erabilerak eta jarduerak arautuko dira, ingurumenari buruzko hezkuntza sustatuko da, eta mendien balioa agerraraziko da".

Horretarako, eta eremuko berezko erabilerak aisialdiko jarduerekin eta jolas-jarduerekin bateratzeko, eta eraikuntza-erabilerak mugatzeko, UGPSan eremu osoko erabilera eta jarduera guztiak arautzen dira.

Horrenbestez, udalen hirigintza-plangintzako lagapenen bidez eskuratutako zuzkiduretarako edo eremu asketarako lurren sailkapena mantentzen da (hiri-lurrak edo lur urbanizagarriak), zeren eta, mendiaren ondoan daudenez gero, eskualde parkearen barnean egon behar direla uste baita.

Lurzoru urbanizaezin gisa sailkatuta dauden lurretarako erabileren kategorizazioa eta erregulazioa proposatzen da, eta baldintza orokorrak ezartzea eraikuntzetarako, seinalizazioetarako, argietarako, lurzatien itxituretarako eta bideetarako. Azpikategoria berezi bat ezartzen da honako jostetagune hauek biltzeko: "parkearen ekipamenduetarako erabiltzen ahal diren tokiak, naturalak zein artifizialak".

II.–Jendaurrean jartzeko izapidea eta entzunaldia emateko izapidea

Plana jendaurrean jartzeko izapidean eta entzunaldia emateko izapidean alegazio-idazki bana aurkeztu dute Francisco Galán Soraluce jaunak eta Iruñeko Udalak. Jarraian bi idazkietan adierazitakoa laburbilduko da eta emandako erantzuna azalduko da.

II.1. Francisco Galán Soraluce jaunaren alegazioa.

Edukia:

Alfontso XII.aren gotorlekua birgaitzeko oinarriak eta esparru orokorra ezartzen lagundu nahian, interesdunak honako gogoeta hauek egin ditu:

–Gotorlekua bera museoa izatea, eta horretarako proposatzen du kanoiak, armak, altzariak eta irudiak jartzea.

–Gela eta mintzaleku batzuk birgaitzea.

–Zenbait elementu berritzea: ponpa-putzua, ura bideratzeko hodia, uraren tratamendurako sistema, uharka, kontrol elektrikoa eta birrintze-plantak (elementu mekanikoak).

Gainera, uste du aurreko erabilerez gainera gotorlekua Nafarroako Museo Etnografikorako ere erabiltzen ahal dela, edo aldi baterako erakusketak finko bihurtzeko.

Erantzuna:

UGPSaren araudian kultur balioaren azpikategoriako lurzoru guztietarako arau orokorrak ezartzen dira, besteak beste gotorlekua dagoen lurretarako, eta honako hau adierazten da: "Alfontso XII.aren gotorlekua IKOn ezer egiteko, Kultura eta Kirol Ministerioaren baimena beharko da, bai eta Defentsa Ministerioaren aldeko txostena ere. Gainera, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak esku hartzen ahalko du."

Defentsa Ministerioak egindako txostenekin bat etorriz, UGPSaren araudian ez dago proposamen zehatzik Alfontso XII.aren gotorlekurako; aitzitik, artikulu berezia dago Defentsa Ministerioaren lurrei buruz, eta bertan ezartzen da lur horiek nazioaren defentsarako diren artean beren hartan iraunen dutela Indar Armatuek Nazioaren defentsari buruzko azaroaren 17ko 5/2005 Lege Organikoaren 15. artikuluan esleituta dituzten egitekoak burutzeko beharrezkoak diren ikaskuntza eta trebakuntza helburuak lortzeko behar diren erabilerek eta jarduerek.

Hortaz, alegazioa ezesten da.

II.2. Joxe Martin Abaurrea San Juan jaunak, Hiri Bizigarria eta Etxebizitza arloko zinegotziak, Iruñeko Udalaren ordezkari modura aurkeztutako alegazioa.

Edukia:

A.–Idazkiko gogoeta orokorrak.

A.1. Ezkaba UGPSaren jasangarritasunari eta bideragarritasun ekonomikoari buruzko azterlan ekonomiko-finantzarioa.

Alegazio-idazkian adierazten da planean ez dagoela azterketa ekonomiko-finantzariorik egin nahi diren jarduketen bideragarritasun ekonomikoa argitzeko, eta honako hau, hain zuzen ere: "jarduketen jasangarritasun ekonomikoa, udalek jakin dezaten nolakoak izanen diren aurre egin beharreko karga ekonomikoak".

Gainera, honako hau ere adierazten da: "ez dago honako alderdi hauek argitzen dituen azterketa ekonomiko-finantzariorik: planaren jarduketa-ildoen eta horien ondoriozko proiektu eta planen diru-kopuruak, Ezkaba UGPSaren jasangarritasuna eta bideragarritasun ekonomikoa baloratu ahal izateko. Gainera, plana gauzatzeko eta garatzeko desjabetzeen bidez lortu beharreko lurzoruen zenbatespena sartu behar litzateke, eta desjabetzeen onuradunak nortzuk izanen diren zehaztu behar litzateke. Halaber, plana epe laburrean nola gauzatuko den argitzen duen programazio egokia eta bideragarria egin behar litzateke".

A.2. Ezkaba Eskualdeko Planaren kudeaketa.

Iruñeko Udalak honako hau uste du: "udalez gaindiko planen helburua hirigintzaren arloko determinazioak ezartzea da, eta badirudi logikoa litzatekeela Ezkaba Eskualde Parkearen kudeaketa guztiak haren eraginpeko udalerrien arteko hitzarmen baten bitartez egitea, hain zuzen ere kudeaketa-organoa eratu eta horren ondoriozko karga ekonomikoak banatzen dituen hitzarmen baten bidez. Aurkeztutako hirigintzako dokumentuan LAHFLTBren 43. artikuluan zehazten diren hirigintzako determinazioak baino ez lirateke ezarri behar, kudeaketa-organoaren eta horren ondoriozko betebehar ekonomikoen inguruko planteamendurik egin gabe; horiek planaren eraginpeko udalerrien arteko hitzarmen baten bitartez argitu behar lirateke."

B.–Iruñeko udalerrian planak ukitzen duen esparruari buruzko gogoetak.

B.1. Aparkaleku-erabilera lurzoru urbanizaezinean.

UGPSan aparkaleku-eremuak ezartzen direla adierazi ondoren Udalak honako hau adierazten du: "Iruñeko Udalaren indarreko planaren arabera, baso-balioko lurzoru urbanizaezinean ezin da baimendu aparkaleku-erabilerarik eraikuntzaz kanpoko jardueren artean". Udalaren ustez "inguruan hiri-lurzoru finkatua egonik, bideragarria erabilera hori ezartzea horretarako diren hiri-eremuetan, eta Ezkabako parkera oinezkoentzako bideetatik (pasabideak) sartzen ahal da". Horrela lurren mugimenduen ondorioz ez litzateke gertatuko, ez litzateke narriatuko lurren kalitatea, eta paisaiaren erliebea ez litzateke aldatuko. Bestalde, eta mugikortasun jasangarriaren ikuspegitik, uste dute ez dela egokiena ibilgailu pribatuan iristeko aukera erraztea, bitarteko alternatiboak erabiltzen ahal direnean.

Beste alde batetik, Iruñeko Udalaren ustez "ibilgailu motordunen trafikoa ez da erregulatu behar mendiaren barnealdean soilik; aitzitik, inguruan ere erregulatu behar da, batez ere kontuan edukita ondoan hiri-lurzoru finkatuak daudela eta bertan ezartzen ahal direla aparkalekuak Ezkaba parkearen erabiltzaileentzat. Gainera, hori guztia nekazaritzan, abeltzaintzan, basogintzan eta beste jarduera batzuetan aritzeko baimena dutenei motordun ibilgailuarekin sartzea eragotzi gabe egiten ahal da".

B.2. Eraikinen eta instalazioen baldintza orokorrak (araudiko V. kapitulua).

UGPSaren arabera Iruñeko udalerrian ezarri nahi den A2 jostetagunea dela-eta, proposatzen da aparkatzeko eremu bat atontzea, eta erabilera anitzeko eraikin bat eraikitzea, aterpetxe modura erabiltzen ahalko dena jostetagunera doazenen ostatua eskaintzeko. Alegazio-idazkian adierazten da eraikinerako aurreikusitako azalera (100 m²) ez dela nahiko, eta, gainera, "‘aterpetxea’ parkearen ondoko hiri-lurzoruetan egin behar litzatekeela".

Azkenik, Udalak adierazten duenaren arabera, "Iruñeko Udalaren Planean eremu honetako eraikuntza-jardueretarako ezarritako lurzoru urbanizaezinaren babes-araubidea ez dator bat Ezkabako UGPSarekin, eta horregatik uste du Udalaren Plana bertan ezartzen denera egokitu beharko dela ‘berrikuspen edo aldaketa batean’, nahiz eta bere iritziz egokiagoa izan Ezkabako UGPSan txertatzea Iruñeko Udalaren Planaren 74. artikuluan ezartzen diren eraikuntza-baldintzak".

Erantzuna:

A.1 atalean adierazitakoari.

Alegazioak aurkeztu dituenarekin bat gatoz honetan: UGPSan ezartzen diren jarduketa guztiek balorazio ekonomikoa eta programazioa behar dituzte.

Hala ere, aztertu den UGPSaren testu bateginean ez da ageri jarduketa zehatzik; jendaurrean egon den dokumentuko jarduketa-ildoak ezabatu dira. UGPSan lur urbanizaezineko jarduerak eta erabilerak arautzen dira, eta hiri-lurzoruko edo lurzoru urbanizagarriko eremu askeei buruzko zenbait determinazio ezartzen dira parkearekiko jarraitasuna bermatzeko. Arau edo irizpide horiek ez dakarte berekin dirutan zenbatzen ahal den garapenik.

Beste alde batetik, UGPSak ez du desjabetzerik aurreikusten.

Beraz, jarduketa zehatzik proposatzen ez denez, uste dugu ez dagoela zertan baloratu UGPSaren jasangarritasuna eta bideragarritasun ekonomikoa, ez eta programazioa zertan egin ere.

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

A.2 atalean adierazitakoari.

Erantzunerako, ikus bedi erabaki honen gogoeten atala.

Alegazioa baiesten da.

B.1 eta B.2 ataletan adierazitakoari.

Erantzunerako, ikus bedi Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 1129E/2020 Ebazpena, UGPSaren ingurumen adierazpen estrategikoa egiten duena. Horren arabera, "A2 "Ezkabako kanala" aisialdi eremuaren azalera Planean jasotako kirol erabilerak (arku tiroa eta bizikleta zirkuitua edo pump track-a) gauzatzeko ahalik eta txikiena izanen da. Diseinuan ez da eraikin berririk sartuko, ez eta auto aparkalekurik ere, baina bai maila apalagoko ekipamenduak, hala nola piknik guneak, jolas eremuak eta komunak".

Ezkabako UGPSan Iruñeko Udalaren 74. artikuluan ezartzen diren hirigintza-baldintzak txertatzea dela-eta, gogorarazten da tresna horretan Iruña ez ezik beste udalerri batzuk ere hartzen dituen udalez gaindiko eremu batean orokorrean aplikatu beharreko baterako erregulazioa ezartzen dela. Erregulazio hori baterakoa da eta udalerriez gaindikoa, eta, gainera, LAHFLTBren arabera haren eraginpeko toki erakunde guztiek bete behar dute beren hirigintza-plangintzan. Beraz, ez dago haien arteko kontraesanik.

Udalaren artikulu hori UGPSan txertatu zein ez, LAHFLTBren 42. artikuluaren arabera Iruñeko Udalak plan hori UGPSaren gainerako determinazioetara moldatu beharko du berrikusten edo aldatzen denean.

Horregatik guztiagatik, alegazioa ezesten da.

III.–Kontuan hartu beharrekoak

Hasteko erabakia, Lurralde eta Paisaia Zerbitzuaren txostenak, onartutako txosten sektorialak eta aurkeztu diren alegazio-idazkiak betetzeko asmoarekin, sustatzaileak jendaurrean jarritako dokumentazioaren ordezkoa aurkeztu du, eta dokumentazio berriko aldaketa nagusien helburua UGPSen berezko edukietara egokitzea da.

Azken UGPSa 2022ko abuztuan aurkeztu zen. Bertan honako hirigintza-determinazio hauek ezartzen dira:

–Xedapen orokorrak: helburua, eremua, dokumentazioa, determinazioen izaera eta interpretazioa.

–Hirigintza-araubidea: Defentsa Ministerioaren lurren sailkapena, kategorizazioa, eta haiei buruzko determinazioak.

–Lurzoru urbanizaezinaren araubidea: erabilera eta jardueren definizioa, kategoria eta azpikategoria bakoitzeko araubidea eta determinazioak, eta dauden eraikinei buruzko arauak.

–Hiri-lurzoruaren eta lurzoru urbanizagarriaren araubidea.

–UGPSaren eremuan egiteko asmoa dagoen jarduketen baldintzak: irizpide orokorrak eta baldintzak eraikin edo instalazioetarako, bideetarako, aparkalekuetarako, seinale eta itxituretarako, argietarako, sailetarako, eta jostetaguneetako altzarietarako.

–Determinazio grafikoak: eremua, lurzoruaren sailkapena, lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa, hiri-lurzoruaren kalifikazioa, eta jostetaguneen eta bideen antolamendua.

UGPStik honako hauei buruzko zehaztapenak atera dira: erabilera publikoa; basoen kudeaketa; hirigintzakoak ez diren kudeaketa-organoak sortzea; zehapen-araubidea; jarduketen, ingurumena edo basoak kudeatzeko edo hobetzeko planen edo azterlanen, lurraldea zaintzeko proiektuen, eremutik kanpoko determinazioen eta programazioa eta diru-kostua aski zehaztuta ez dauden determinazioen bidez garatzea.

IV.–Txosten sektorialak

Espedientean honako hauen aldeko txostenak daude: Defentsa Ministerioa, Ebroko Konfederazio Hidrografikoa, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusia, Nafarroako Memoriaren Institutua, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzua, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzua, Ondare Arkitektonikoaren Atala, Herri-lurren Atala, Oihanak Kudeatzeko Atala, eta Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atala.

Txosten horietako bik aldaketak eragin dituzte aldaketa-agirian: Defentsa Ministerioarenak eta Oihanak Kudeatzeko Atalarenak.

Defentsa Ministerioak hamaika txosten egin ditu UGPSari buruz. Txosten horietan egindako eskaera nagusiak honako hauek dira: A1 "Gailurreko belardia" eremua ezabatzeko, militarren jabetzako ondasunak identifikatzeko (Alfontso XII.aren gotorlekua, besteak beste), eta berariaz ezartzeko lurretan eragina daukaten jarduketa eta xedapen guztiak egin edo aplikatu aurretik Defentsa Ministerioaren baimena behar dela.

Beste alde batetik, Oihanak Kudeatzeko Atalak adierazi du baso-kudeaketako helburuetara iristeko jardun-ildoak eta jardun-fitxak orientazio-eranskin batera aldatu behar direla, basoak kudeatzeko proiektua idazteko.

V.–Ingurumen-ebaluazioa

Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 1129E/2020 Ebazpenaren bidez UGPSaren ingurumen adierazpen estrategikoa (IAE) egin zen (2020ko 277. Nafarroako Aldizkari Ofiziala, azaroaren 26koa).

Adierazpen horretan zenbait ingurumen-baldintza ezartzen dira xedeaz harago heltzeagatik UGPStik ezabatu diren jardun-ildo batzuetarako; aldiz, argietarako ezarritako ingurumen-baldintza batzuk UGPSan txertatu dira.

Beste alde batetik, adierazpen horretan baietsi egiten da Iruñeko Udalak A2 jostetaguneaz aurkeztutako alegazioa. Baiespena aintzat hartuta, UGPSaren arauetan ezartzen da jostetagune horretan debekatuta dagoela eraikitzea eta auto-aparkalekuak egitea; hala ere, jostetagunearen azalera ez da murrizten aurreikusitako erabileretara doitzeko (arku-tiroa eta bizikleta-ibilbidea edo pump track-a), ez baitira arautzen jarduketa zehatzak.

Horrenbestez, Lurraldearen Antolamendu Batzordearen 2022ko abenduaren 14ko txostenarekin bat, eta uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuak onetsitako Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bateginean xedatutakoari eta aplikatu beharreko gainerako arauei jarraikiz, Nafarroako Gobernuak, Lurralde Antolamenduko, Etxebizitzako, Paisaiako eta Proiektu Estrategikoetako kontseilariak proposaturik, honako hau

ERABAKITZEN DU:

1. Aurkeztutako alegazioak erabaki honetan azaldu bezala ebaztea.

2. Onestea Ezkaba Eskualde Parkearen udalez gaindiko plan sektoriala, honako hauek sustatu dutena: Antsoain, Berriobeiti, Berriozar, Txulapain, Ezkabarte, Atarrabia, Iruña eta Uharteko udalek, eta Artika, Berriogoiti, Aitzoain, Untzu, Arre, Azotz, Orrio, Zildotz eta Orikaingo kontzejuek.

3. Honako hauetan xedatzen dena aplikatuko da: Ingurumeneko zuzendari nagusiaren azaroaren 9ko 1129E/2020 Ebazpena, UGPSaren ingurumen adierazpen estrategikoa egiten duena; hori izapidetzean egion diren txosten sektorialak.

4. Erabaki hau eta UGPSaren araudia, eranskinean bildu dena, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, herritar guztiak jakinaren gainean egon daitezen.

UGPSa Nafarroako Hirigintzari buruzko Informazio Sistemaren webgunean eskuragarri egonen da.

5. Erabakiaren berri ematea Defentsa Ministerioari, Ebroko Konfederazio Hidrografikoari, Herri-lanen eta Azpiegituren Zuzendaritza Nagusiari, Nafarroako Memoriaren Institutuari, Babes Zibileko eta Larrialdietako Zerbitzuari, Turismoa eta Merkataritza Antolatu eta Sustatzeko Zerbitzuari, Ondare Arkitektonikoaren Atalari, Herri-lurren Atalari, Ingurumen Eraginaren Atalari, Oihanak Kudeatzeko Atala, Baso Plangintzarako eta Ingurumen Hezkuntzarako Atalari, Iruñeko Eskualdeko Mankomunitateari, toki erakunde sustatzaileei eta alegazioak aurkeztu dituztenei, behar diren ondorioetarako.

6. Adieraztea erabaki honek administrazio bidea amaitzen duela, eta beraren aurka administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jartzen ahalko dela Nafarroako Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Salan argitaratu eta hurrengo egunetik bi hilabete iragan baino lehen.

Nolanahi ere, Administrazio Publikoek aurrez errekerimendua egin dezakete Nafarroako Gobernuaren aurrean, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen uztailaren 13ko 29/1998 Legearen 44. artikuluan ezarritako moduan eta epean.

Iruñean, 2022ko abenduaren 21ean.–Nafarroako Gobernuko kontseilari-idazkaria, Javier Remírez Apesteguía.

ARAUDIAREN ERANSKINA

I. KAPITULUA.–XEDAPEN OROKORRAK.

1. artikulua. Xedea.

2. artikulua Aplikazio-eremua.

3. artikulua. Dokumentazioa.

4. artikulua. UGPSaren determinazioen izaera.

5. artikulua. Planaren interpretazioa.

II KAPITULUA.–HIRIGINTZA ARAUBIDEA.

6. artikulua. Sailkapena.

7. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa.

8. artikulua. Defentsa Ministerioaren lurrei buruzko determinazioak.

III. KAPITULUA.–LURZORU URBANIZAEZINAREN ARAUBIDEA.

9. artikulua. Erabilerak eta jarduerak: definizioa.

10. artikulua. Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak - babes-araubidea.

11. artikulua. Ingurumen-balioa duen lurzorua.

12. artikulua. Ingurumen-balioko lurzorua: ekosistema naturalak kontserbatzea eta hobetzea.

13. artikulua. Ingurumen-balioko lurzorua: pinudiak baso autoktono bihurtzea.

14. artikulua. Naturaren aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua.

15. artikulua. Natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua: ekoizpeneko basoa.

16. artikulua. Natura aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua: laborantza-sailak.

17. artikulua. Paisaia-balioko lurzoruak.

18. artikulua. Balio kulturaleko lurzoruak.

19. artikulua. Jarduera berezietarako lurzoruak: jostetaguneak.

20. artikulua. Dauden eraikinak.

IV. KAPITULUA.–HIRI-LURZORUAREN ARAUBIDEA.

21. artikulua. Hiri-lurzorua: mugak eta kalifikazioa.

22. artikulua. Hiri-lurzoruko hirigintzako zehaztapenak.

V. KAPITULUA.–LURZORU URBANIZAGARRIAREN ARAUBIDEA.

23. artikulua. lurzoru urbanizagarria: mugak eta kalifikazioa.

24. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko hirigintzako zehaztapenak.

VI. KAPITULUA.–UGPS-AREN EREMUAN PLANTEATAZEN DIREN JARDUKETAK EGITEKO BALDINTZAK.

25. artikulua. Jarduketei buruzko irizpide orokorrak.

26. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko edo instalazioak jartzeko baldintzak.

27. artikulua. Jostetaguneetan eraikitzeko baldintzak.

28. artikulua. Bideei buruzko baldintzak.

29. artikulua. Aparkalekuak.

30. artikulua. Jostetaguneetako argiak

31. artikulua. Jostetaguneetako landaketak.

32. artikulua. Jostetaguneetako altzariak.

33. artikulua. Seinaleak.

34. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

I. KAPITULUA

Xedapen orokorrak

1. artikulua. Xedea.

Udalez gaindiko plan sektorial (UGPS) honek bi helburu dauzka: batetik, Ezkaba Eskualde Parkearen eremua zehaztea (San Kristobal-Ezkaba, Miravalles-Oihana eta Urbizkain mendiak); bestetik, eremu horretako lurretako hirigintza-araubidea ezartzea.

2. artikulua. Aplikazio-eremua.

Ezkaba Eskualde Parkearen UGPSaren eremuak 10,09 km² hartzen ditu toki hauetan:

–Ezkabarte (Arre, Azotz, Orikain, Orrio eta Zildotzeko kontzejuak, Ezkaba eta Garruesko biztanleguneak).

–Txulapain (Untzuko Kontzejua).

–Berriobeiti (Berriogoiti, Aitzoain eta Artikako kontzejuak).

–Berriozar.

–Antsoain.

–Iruña.

–Atarrabia.

–Uharte.

Eremua O.1 planoan zehazten da.

3. artikulua. Dokumentazioa.

1. Ezkaba Eskualde Parkearen UGPSan honako dokumentu hauek daude:

–Memoria informatiboa.

–Justifikazio memoria.

–Araudia.

–Ingurumen ondorioen azterlana.

–Informazioko planoak.

–Antolamenduko planoak.

2. Memoria informatiboa, justifikazio memoria eta informazioko planoak informazioa eta azalpenak emateko baino ez dira. Araudia eta antolamenduko planoak araugintzakoak dira.

4. artikulua. UGPSaren determinazioen izaera.

1. Araudia eta antolamenduko planoak lurraldeari buruzko determinazio lotesleak dira.

2. Honako hauek egiturazko determinazioak dira:

1.–Eremua.

2.–Lurzoruaren sailkapena

3.–Lurzoruaren kategoriak.

4.–Lurzoru urbanizaezinaren erabileraren eta babesaren araubidea.

Gainerako determinazioak hirigintzaren antolamenduko determinazio xehatuak dira.

3. Erabilera eta jarduera guztietan arau hauetan ezartzen dena eta haiei buruzko legeria sektorialean xedatzen dena bete beharko da. Beste araudi bat aplikatu ahal izanez gero, baldintza zorrotzenak ezartzen dituena bete beharko da. Baimen edo kontzesio administratiboa lortu beharko da legeria sektorialaren arabera beharrezkoa den jarduketa guztiak egiteko.

5. artikulua. Planaren interpretazioa.

Udalez gaindiko plan sektorial honetan ezartzen dena interpretatzeko, dokumentua oso-osorik hartu behar da.

Araudian ezartzen dena ez badator bat antolamenduko planoetan ageri denarekin, araudian ezartzen denak edukiko du lehentasuna.

Zerbait berariaz arautzen ez bada UGPSan, beraren eremuko udalerri bakoitzaren udal planeamenduan ezartzen dena aplikatuko da.

II. KAPITULUA

Hirigintza araubidea

6. artikulua. Sailkapena.

UGPSaren eremuko lurrak honela sailkatzen dira: hiri-lurzorua, lurzoru urbanizagarria eta lurzoru urbanizaezina. O.4 planoetan ikusten ahal dira.

7. artikulua. Lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa.

1. UGPSan honako azpikategoria eta azpiazpikategoria hauek ezartzen dira babespeko lur urbanizaezinean:

–Ingurumen-balioa duen lurzorua (LUEBabI):

  • Ekosistema naturalak kontserbatzea eta hobetzea.
  • Basoberriak eraldatzea.

–Naturaren aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua (LUEBabNU):

  • Ekoizpeneko basoa.
  • Labore-sailak.

–Paisaia-balioa duen lurzorua (LUEBabP).

–Balio kulturala duen lurzorua (LUEBabK).

–Jarduera berezietarako lurzorua:

  • Jostetaguneak.

Aurreko azpikategoria horiek O.03 planoan (Lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa) zehazten dira. UGPSko azpikategoriak.

Aurreko azpikategoria eta azpiazpikategoria horiek O.03A planoan (Lurzoru urbanizaezinaren kategorizazioa. UGPSaren azpikategoriak eta azpiazpikategoriak) zehazten dira.

2. Eremu Zentrala Antolatzeko Planean zehaztutako babes bereziko eremuetako (BBE) ingurumen-balioa duen lurzoruaren azpikategoria:

–Mugak:

  • Lurralde konektagarritasuna - LUEBabI: LK: UGPSaren eremu osoa.
  • Interes geologiko bereziko lekuak. LUEBabI: IGBL (23G, 24G, 25G): Berariazko azterlanetan zehaztuko dira.
  • Ibai eremua: Ibilguen eta ur bazterren sistema. LUEBabI: IE: Eremu Zentrala Antolatzeko Planaren PN3 eranskinean ezarritakoa aplikatuko da harik eta ur bazterren azterketa osoetan haien mugak zehaztu arte.

–Babes-irizpideak: BBEetan Eremu Zentrala Antolatzeko Planaren PN3 eranskinean ezarritako irizpideak aplikatuko dira.

8. artikulua. Defentsa Ministerioaren lurrei buruzko determinazioak.

1. Artikulu honetan ezartzen dena lur horiek nazio-defentsarako diren artean aplikatuko da. Hala den artean artikulu honek lehentasuna edukiko du araudiko gainerako artikuluen aldean.

2. Lur hauetan bigarren xedapen erantsia aplikatuko da (Nazio-defentsari, Defentsa Ministeriorari edo indar armatuen erabilerari atxikitako ondasunak):

"Bigarren xedapen gehigarria. Nazio-defentsari, Defentsa Ministeriorari edo indar armatuen erabilerari atxikitako ondasunak.

1.–Nazio-defentsarako diren lurrei, eraikinei eta instalazioei eta horien guztien babes-eremuei eragiten dieten lurralde-antolamenduko eta hirigintza-antolamenduko tresnek, direnak direla mota eta izendapena, Estatuaren Administrazio Orokorraren txosten loteslea beharko dute onetsi aurretik.

2.–Lege honetan xedatutakoa gorabehera, Defentsa Ministerioari edo indar armatuen erabilerari atxikitako ondasunak, eta ministerio horren mendeko organismo publikoen esku jarritakoak beren legeria berezian ezartzen diren helburuetarako erabili behar dira".

Horrenbestez, lur hauetan indarrean izanen dira indar armatuek Nazioaren defentsari buruzko azaroaren 17ko 5/2005 Lege Organikoaren 15. artikuluan esleituta dituzten egitekoak burutzeko beharrezkoak diren ikaskuntza eta trebakuntza helburuak lortzeko behar diren erabilerak eta jarduerak.

Beste alde batetik, Administrazio Publikoen Ondarearen Legean ezartzen dena betetzeko, Defentsa Ministerioaren lurretan egin nahi diren jarduera guztietarako Ministerioaren baimena eskuratu beharko da aplikatu beharreko legerian eta araudian ezartzen den bezala.

3. Defentsa Ministerioak, bere instalazioetan egiten diren jardueren eta haien eraginpeko zibilen segurtasuna babesteko, bere lurrak ixten ahalko ditu, inor sartu ez dadin. Itxitura-hesietan ibiak utziko ditu zortasuna legez onartuta dagoen tokietan, eta jarduerak erabilera publikoekin bateraezinak diren aldietan sarbidea mugatuko du.

Itxituretan kontuan eduki beharko dira Ezkaba mendian bizi diren animalien eta landareen ezaugarri naturalak, eta suteak itzaltzeko behar diren sarbideak eginen dira.

Itxitura-hesian eremua militarra dela adierazten duen seinalea paratuko da, inolako ezbeharrik ez istripurik gerta ez dadin."

III. KAPITULUA

Lurzoru urbanizaezinaren araubidea

9. artikulua. Erabilerak eta jarduerak: definizioa.

UGPS honen erregulaziorako, erabilera eta jarduera hauek definitzen dira:

–Lur-mugimenduak: lur-erauzketak, lur-berdinketak, indusketak eta betelanak.

–Zuhaitzak erauztea ekosistema mantentzeko eta hobetzeko: eremu bateko zuhaitzak moztea ingurumena hobetzeko, hau da, eremuaren balioa handitzeko edo eremuaren bilakaera aurreratzeko.

–Zuhaitzak moztea egurra edo zura erabiltzeko: zuhaitz-masen aprobetxamendu ekonomiko iraunkorra.

–Pistak edo bideak egitea, mantentzea eta hobetzea: pistak eta bidezidorrak egitea, balizatzea eta informazio-panelak jartzea.

–Seinale horizontalak, bertikalak eta informazio-panelak: parkeari buruzko seinaleak jartzea, hain zuzen ere aisialdiaren, turismoaren, hezkuntzaren eta ondarearen, naturaren eta kulturaren interpretazioaren inguruko seinaleak.

–Aparkalekuak: ibilgailuak aire zabalean aparkatzeko tokiak, honelako ibilgailuak batez ere: mugitzeko arazoak dituzten pertsonen ibilgailuak, larrialdi-zerbitzuen ibilgailuak, parkezainen eta parkea eta bertako instalazioak eta azpiegiturak mantentzeko zerbitzuko langileen ibilgailuak.

–Suteen prebentziorako eta haiek itzaltzeko behar diren eraikinak eta instalazioak: baso-baliabideak zaintzeko, aprobetxatzeko eta kudeatzeko erabiltzen dira.

–Nekazaritzarako eraikinak eta instalazioak: nekazaritzarekin lotutako eraikinak eta instalazioak dira, hain zuzen ere laborantzako lanabesak eta nekazaritzako produktuak gordetzeko tokiak (biltegiak, etxolak), berotegiak eta mintegiak, laborantza-ziklo osoan edo horren fase batzuetan erabiltzen direnak.

–Abeltzaintza estentsiborako instalazioak: abeltzaintza estentsiboan abereak eremu zabaletan hazten dira batik bat, ez daude beti ukuilu barnean, eta ez da behar hondakin organikoak ezabatzeko instalaziorik. Abeltzaintza-mota honetarako batzuetan hesiak ezarri behar izaten dira, abereek bazka berez berritzeko prozesua ez eragozteko, batez ere ernamuinak arrisku handian daudenean (negua eta udaberria).

–Parkeko zerbitzuetarako behar diren ekipamendu komunitarioen edo pribatuen eraikinak eta instalazioak: harrera egiteko eta informazioa emateko zentroak, ekomuseoak, mendiko aterpetxeak, haurrendako udalekuetako eraikinak eta antzekoak.

–Zientzien, ikerketaren, ingurumen-hezkuntzaren eta hedapenaren arloetako jardueretarako eraikinak eta instalazioak: parkean zientzien arloko esperientziak eta ikerlanak egiteko erabiltzen diren eraikinak, azpiegiturak eta instalazioak dira, esaterako behatokiak, laginak hartzeko tokiak eta antzekoak, dauden aldeko oreka ekologiko orokorra eragozten ez dutenak.

–Kirol-jardueretarako eta aisialdiko jardueretarako eraikinak eta instalazioak: parkean kirol-jarduerak eta aisialdiko jarduerak egiteko erabiltzen diren eraikinak, azpiegiturak eta instalazioak dira, esaterako abentura-ibilbideak, eskalada-jarduerak, aire-nabigazioko kirolak (delta hegala edo parapentea), pump track-a, arku-tiroa eta antzekoak egiteko erabiltzen direnak, eta bisitariei zerbitzu osoa eskaintzen dieten dendak, ostalaritzako establezimenduak eta ostatuak (aterpetxeak).

10. artikulua. Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak - babes-araubidea.

LAUKIA: EZKABA PARKEKO LURZORU URBANIZAEZINEKO ERABILERA ETA JARDUERA BATERAGARRIAK

ARGIGARRIAK:

P: ERABILERA BAIMENDUA

A: BAIMENTZEN AHAL DEN ERABILERA

PR: ERABILERA DEBEKATUA

INGURUMEN-BALIOA DUEN LURZORUA EKOSISTEMA NATURALAK KONTSERBATZEA ETA HOBETZEA

INGURUMEN-BALIOA DUEN LURZORUA PINUDIAK BASO AUTOKTONO BIHURTZEA

NATURA ALDETIK USTIATZEKO BALIOA DUEN LURZORUA

EKOIZPENEKO BASOA

NATURA ALDETIK USTIATZEKO BALIOA DUEN LURZORUA

LABOREAK

PAISAIA-BALIOA DUEN LURZORUA

BALIO KULTURALA DUEN LURZORUA

JARDUERA BEREZIETARAKO LURZORUA

JOSTETAGUNEAK

Lur-mugimenduak, eraikuntzako erabilerak eta jarduerak ezartzearekin, erauzketa-lanekin eta hondakindegiak jartzearekin lotuta ez daudenak.

P

P

P

P

P

P

P

Zuhaitzak erauztea ekosistema mantentzeko eta hobetzeko.

P

P

P

P

P

P

P

Zuhaitzak moztea egurra edo zura erabiltzeko.

P

P

P

P

P

PR

PR

Arraseko mozketak (koniferoak soilik).

PR

P

P

P

PR

PR

PR

Pistak edo bideak egitea, mantentzea eta hobetzea, eraikuntzako erabilerak eta jarduerak ezartzearekin, erauzketa-lanekin eta hondakindegiak jartzearekin lotuta ez daudenak.

P

P

P

P

P

P

P

Parkeko seinale horizontalak, bertikalak eta informazio-panelak.

P

P

P

P

P

P

P

Aparkalekuak

PR

PR

PR

PR

PR

A

A

Aireko linea elektrikoak lurperatzea

A

A

A

A

A

A

A

Publizitate estatikoa

PR

PR

PR

PR

PR

A

A

Finken itxiturak, eraikuntzakoak ez bestelakoak.

p

p

p

p

p

p

p

Suteen prebentziorako eta haiek itzaltzeko behar diren eraikinak eta instalazioak.

A

A

A

A

A

A

A

Baso-ustiapenerako eraikinak eta instalazioak.

PR

A

A

A

A

PR

PR

Nekazaritzarako eraikinak eta instalazioak.

PR

PR

PR

A

PR

PR

PR

Erlauntzak

PR

A

A

A

A

PR

PR

Abeltzaintza estentsiborako instalazioak.

PR

P

P

P

P

PR

PR

Abeltzaintza estentsiborako eta intentsiborako instalazioak.

PR

PR

PR

PR

PR

PR

PR

Obra publikoak egiteko, mantentzeko eta zerbitzuan jartzeko behar diren eraikinak eta instalazioak.

A

A

A

A

A

A

A

Ekipamendu komunitarioetarako eraikinak eta instalazioak.

A

A

A

A

A

A

A

Zientzien, ikerketaren, ingurumen-hezkuntzaren eta hedapenaren arloetako jardueretarako eraikinak eta instalazioak.

A

A

A

A

A

A

A

Kirol-jardueretarako eta aisialdiko jardueretarako eraikinak eta instalazioak.

PR

PR

PR

PR

A

A

A

Azpiegiturak (errepideak, linea elektrikoak, biltegiak, saneamendua, gasa, antenak...).

A

A

A

A

A

A

A

Finken eraikuntzako itxiturak.

PR

PR

PR

PR

PR

PR

PR

Industriak.

PR

PR

PR

PR

PR

PR

PR

Erauzte jarduera: meatzaritza, legarra eta harea ateratzea, eta harrobiak.

PR

PR

PR

PR

PR

PR

PR

Jarduera bereziak: hilerria, hondakindegia, gasolindegiak, zabortegiak eta hondakin solidoak uzteko eremuak.

PR

PR

PR

PR

PR

PR

PR

Aisialdiko baratzezaintzarako eraikinak eta instalazioak.

PR

PR

PR

PR

PR

PR

PR

Berariaz adierazi ez diren eraikuntzako jarduera guztiak debekatuta daude.

Ikus erabilera eta jardueren definizioak 10. artikuluan (Erabilerak eta jarduerak: definizioa).

Jarduketa guztietan azpikategoria bakoitzerako ezarritako irizpideak bete beharko dira, bai eta VI. kapituluan (UGPSaren eremuan planteatzen diren jarduketak egiteko baldintzak) ezartzen diren baldintzak ere.

11. artikulua. Ingurumen-balioa duen lurzorua.

1. Natura-balio handiena duten parkeko tokiak dira. Beren ezaugarri nagusia da landaretza autoktonoa dagoela, eta natura-eremu bereziak eta funtsezkoak dira edo izan daitezke. Batzuetan basoak daude.

2. Ingurumen-balioa duten lurzoruetan honako azpikategoria hauek bereizten dira (bakoitzak bere araubidea dauka):

A.–Ekosistema naturalak kontserbatzea eta hobetzea: Baso naturalak, zenbait bilakaera-egoeratan (erretako eremua biziberritzen, sasitzaren trantsizio-faseak, baso heldua, etab.). Gehienetan arteak eta haritzak daude.

B.–Pinudiak baso autoktono bihurtzea: Pinudiak edo koniferoekin basoberritutako sailak gutxika-gutxika baso natural bihurtzea.

3. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

12. artikulua. Ingurumen-balioko lurzorua: ekosistema naturalak kontserbatzea eta hobetzea.

1. UGPSak antolatzen duen eremuko baso natural guztiak, bakoitza bere egoeran (baso heldua, oin gaineko emendakinak, biziberritzen ari diren eremu erreak, sasitzaren trantsizio-faseak, etab.), tarteren bat edo ibilbide osoan bertan duten ur-laster guztiak (iraunkorrak zein noizean behingoak) eta beren ur-bazterrak, eta berez edo modu artifizial hemendik aurrera sortzen diren ur-masa guztiak.

2. Jarduteko irizpideak honako hauek dira (kasuan kasukoa aplikatuko da lurren egoeraren arabera: kontserbazioa, naturaltasuna eta biziberritzeko gaitasuna):

–Basoaren osotasun fisikoa mantentzea, aurkitutako guneen arteko konexio biologikoa sustatzea, eta baso-formazioen geruzak suspertzea bultzatzea, biodibertsitatea indartzeko.

–Intereseko ekosistema funtzionalak suspertzea, natura-balioa duten eremuak artatzeko eta babesteko.

3. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

Hain zuzen ere:

–Eremu hauetako aireko linea elektrikoak lurperatuz gero, antolamenduko azpikategoria honetako lurrak saihestu beharko dira, ahal dela. Horretarako, dauden aukerak aztertu beharko dira, eta bidezko neurri zuzentzaileak zehaztu beharko dira.

13. artikulua. Ingurumen-balioa duen lurzorua: pinudiak baso autoktono bihurtzea.

1. Azpikategoria honetan daude espezie autoktonoak, Ezkaba Eskualde Parkeko ezaugarri edafikoetara eta ekologikoetara hobeki moldatuta daudenak, pixkanaka sartzea proposatzen den zuhaitz-sailak.

2. Eremu horietan esku hartzeko irizpidea da zuhaiztiak artatzea eta hobetzea, dagoen intereseko landaretza edo landaretza naturala artatzea, eta apurka-apurka zuretarako zuhaitzak kendu eta haien ordez espezie naturalak sartzea.

Horretarako, espezie autoktonoak sartu behar dira, egungo zuhaiztiak apurka-apurka baso autoktono bihurtzeko. Eremuko landaretza naturaleko espezieak erabili behar dira, edo artadi harizti potentzialaren etapara pasatzeko baliatzen ahal direnak. Landaketak paisaia-irizpideak kontuan hartuz eginen dira, naturaltasuna sustatzeko eta artifizialtzea eragozteko.

3. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

14. artikulua. Naturaren aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua.

1. Kategoria honetan daude aurreko kategorian sartu ez diren baso eta nekazaritza aprobetxamenduko eremuak.

Lurren aprobetxamenduaren arabera, bi azpiazpikategoria daude:

–Ekoizpeneko basoa

–Labore-sailak.

2. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

15. artikulua. Naturaren aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua: ekoizpeneko basoa.

1. Kategoria honetan daude baso-aprobetxamenduko eremuetako lurrak, batez ere zura (egurra eta biomasa barne) ekoizteko pinudiak edo pinu-sail artifizialak.

2. Irizpide orokorra izanen da baso-sail berrietan koniferoekin batera bizi diren espezie autoktonoak (artea eta haritza) errespetatzea, bai eta fruta-arbolak eta espezie bitxiak ere (astoarrosa, elorriak, gurbeak, etab.). Beraz, espezie horiek ez dira ukituko egurra mozteko edo ateratzeko planak aplikatzen direnean.

3. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

16. artikulua. Naturaren aldetik ustiatzeko balioa duen lurzorua: labore-sailak.

1. Kategoria honetan nekazaritza-ekoizpeneko eremuetako lurrak daude.

2. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

17. artikulua. Paisaia-balioko lurzoruak.

1. Lurzoru urbanizaezinaren azpikategoria honetan Parkearen kanpo-irudia sortzen duten lurrak sartzen dira. Iruñeko metropolialdearen atzeko planoko paisaia eratzen dute, Ezkaba mendiko hegoaldeko hegian daude, eta gehienak bertan behera utzitako labore-sailen (mahastiak, batik bat) trantsizioak sortutako otalurrak dira.

Eremu honetan interes geologikoko aldeak daude: Artikako tuparriak eta Antsoaingo harrobia.

2. Lur hauen helburu nagusia landak basogintzarako (basoa edo larrea) edo nekazaritzarako erabili ahal izateko birmoldatzea da, hezkuntza-irizpideak aplikatuz eta hegiko paisaia hobetuz.

Lurralde artatu eta hobetu ez ezik jarduera bateragarriak ere egiten ahalko dira: eragin txikiko jolas-jarduerak (abentura-ibilbideak), zientzia-jarduerak eta ikerketaren, ingurumen-hezkuntzaren eta hedapenaren arloetako jarduerak, eta eskolaumeen praktikak eta bisitak.

3. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

18. artikulua. Balio kulturaleko lurzoruak.

1. Lur hauek Parkearen irudia sortzen laguntzen dute ikur modura duten balioei, balio historiko-kulturalei, balio arkitektonikoei eta antzeko balioei esker.

Hauek dira:

–Alfontso XII.aren gotorlekua, beraren inguruko bidea, ur-bidea, eta bertara igotzeko errepidea, multzo historikoaren barnean baitago.

–Miraballesko gaztelua.

–Miraballesko baseliza.

–San Estebanen monasterioa.

–Donejakue Bidea eta beraren babes-zerrenda (290/1988 FD, abenduaren 14koa).

–Memoria historikoaren tokiak.

2. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

Hain zuzen ere:

–Alfontso XII.aren gotorlekua IKOn ezer egiteko, Kultura eta Kirol Ministerioaren baimena beharko da, bai eta Defentsa Ministerioaren aldeko txostena ere. Gainera, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiak esku hartzen ahalko du.

–Donejakue Bidea eta beraren babes-zerrenda ezer egiteko, Vianako Printzea Erakundea-Kultura Zuzendaritza Nagusiaren baimena beharko da.

–Nafarroako Memoria Historikoaren Tokien Erregistroan inskribatuta dauden edo prebentziozko idatzoharra duten tokietan ezer egiteko, 29/2018 Legean ezartzen dena bete beharko da (29/2018 Foru Legea, abenduaren 26koa, Nafarroako Memoria Historikoaren Tokiei buruzkoa).

19. artikulua. Jarduera berezietarako lurzoruak: jostetaguneak.

1. Lurzoru urbanizaezinaren azpikategoria honetako eremuak O.3 eta plano O.5 planoetan ageri dira.

2. Jostetaguneen helburua da Parkearen garapenerako egokitzat jotzen diren jarduera batzuk egin ahal izatea landa-lurretan.

Jostetaguneetan eginen da lan gehien erabilera publikorako egokitzeko. Oro har, gune hauetan aisialdiko eta jolaseko jarduerak eginen dira.

Jostetaguneetan kirol-jardueretarako eta aisialdiko jardueretarako eraikinak eta instalazioak egiten ahalko dira: eskalada, hegaldi askea, arku-tiroa, pump track-a, kanpalekua, aterpetxea, jarduera didaktikoak, interpretazioa, erakusketa, hezkuntza, mintegiak eta berotegiak, ostalaritza, merkataritza, aparkaleku irekiak zein marraztuak, kioskoak, terrazak, piknik guneak, iturriak, gauzen eta hondakinen biltegiak, komunak, etab.

Gainera, argiak paratzen ahalko dira, bai eta altzariak ere: eserlekuak, mahaiak, erretegiak, pergolak, markesinak eta apaingarriak, zurezko hesiak, bizikleta-aparkalekuak, ariketa fisikoetarako edo haur-jokoetarako ibilbideak.

3. Erabilera araubidea: Ikus 10. artikuluko (Lurzoru urbanizaezineko erabilera eta jardueren bateraezintasunak) laukia.

UGPSaren ingurumen adierazpen estrategikoaren arabera Ezkabako ubidearen aldean ezin eraiki izanen da ezer, ez auto-aparkalekurik ezarri.

20. artikulua. Dauden eraikinak.

Aplikatzen ahal diren gainerako arauak beste direla, eremuan legez ezarritako eraikinak erabilera berarekin eraberritzen ahalko dira, lurzoruaren azpikategoriaren araubidea gorabehera. Handitzeko, hala ere, ezinbestekoa izanen da kategoria horretan erabilera baimenduta egotea edo baimentzeko modukoa izatea.

IV. KAPITULUA

Hiri-lurzoruaren araubidea

21. artikulua. Hiri-lurzorua: mugak eta kalifikazioa.

1. UGPSan sailkatutako hiri-lurzorua O.2 (Sailkapena) planoan zehazten da.

2. Hiri-lurzoruen sailkapena honako hau da: espazio askea. Horrela sailkatutako lurrak O.4 (Hiri-lurzoruaren sailkapena) planoan zehazten dira.

22. artikulua. Hiri-lurzoruko hirigintzako determinazioak.

Espazio askeen tratamenduak bermatu behar du jarraitasuna egotea inguruko eremu urbanizaezinekin.

Espazio hauetan Parkeari buruzko informazioa emateko guneak ezartzen ahalko dira. Puntu horietako eraikuntzek 27. artikuluan (Jostetaguneetan eraikitzeko baldintzak) ezartzen diren baldintzak bete beharko dituzte.

V. KAPITULUA

Lurzoru urbanizagarriaren araubidea

23. artikulua. Lurzoru urbanizagarria: mugak eta kalifikazioa.

1. UGPSaren arabera lurzoru urbanizagarri gisa sailkatzen dira Artikako Etxebakar sektoreko plan partzialean "eskualde parke" kalifikatutako lurretako batzuk, hain zuzen ere jabeek artean urbanizatu gabe zeudenak. Plan hori 2007-10-2an onetsi zuen Berriobeitiko Udalak (Nafarroako Aldizkari Ofiziala, 2007-12-03). Lursail hauek O.2 planoan ageri dira.

2. Lurzoru urbanizagarrien sailkapena honako hau da: espazio askea.

Horrela sailkatutako lurrak O.4 (Lurzoruaren sailkapena) planoan zehazten dira.

24. artikulua. Lurzoru urbanizagarriko hirigintzako zehaztapenak.

22. artikuluan ezartzen diren determinazioak aplikatzen dira.

VI. KAPITULUA

UGPSaren eremuan planteatzen diren jarduketak egiteko baldintzak

25. artikulua. Jarduketei buruzko irizpide orokorrak.

1. Parkearen eremuan zerbait egin nahi izanez gero, arau hauetan xedatzen dena ez ezik, kasu bakoitzean aplikatu beharreko legeria sektorialean ezartzen dena ere bete beharko da.

2. Beste organo edo administrazio batzuen lizentzia, baimena edo txostena eskuratzeaz gainera, Parkearen eremuan zerbait egin nahi izanez gero, kasuan kasuko azpikategoriako arauak eta irizpideak bete beharko dira, frogatu beharko da egin nahi dena bat datorrela Parkearen josteta-erabilerarekin, eta jarduketak edo jardun ezak ezin ekarri izanen ditu ondorio hauek:

–Higadura handitzea eta lurren kalitatea narriatzea.

–Landaretza suntsitzea. Nolanahi ere, oihan ondarea babesteari buruzko indarreko legerian ezarritakoa bete beharko da.

–Zuhaiztiak edo haien ondoko guneak suntsitzea edo kutsatzea. Nolanahi ere, mendien araudian ezarritakoa bete beharko da.

–Zuhaitzak eta zuhaixkak ezabatzea administrazio eskudunaren baimenik gabe.

–Gauzak, hondakinak edo bestelako zaborrak baimenduta dauden lekuetatik kanpo botatzea edo uztea, edo baimenik gabe erretzea.

–Landaretza-hondarrak tratatu gabe botatzea. Salbuespena: baso-kudeaketako planaren arabera araututako baso-jarduketetan bota ahal izatea.

–Natura edo akuiferoak hondatzen edo kutsatzen ahal dituzten likidoak edo solidoak botatzea.

–Hirigintza-lurzatiketak egitea. Ez da egiten ahalko inolako banaketa, banantze ez zatiketarik nekazaritzako, basogintzako edo antzeko bestelako legerian xedatutakoaren aurka.

3. Parkeko jostetaguneetako irisgarritasunaren eta seinaleen inguruko obren proiektuei ingurumena zaintzeko programa aplikatu beharko zaie, eta proiektuko dokumentazioan IEEn ezarritako babes-neurriak, neurri zuzentzaileak eta konpentsazio-neurriak bildu beharko dira.

Plan eta proiektu horietan sartu beharreko babes-neurri, neurri zuzentzaile eta konpentsazio-neurri guztiak eta ingurumenaren gaineko kontrolak eraginkortasuna bermatzeko moduko xehetasun-mailarekin sartu behar dira. Aurrekontuan ezartzen ahal diren neurriak obra-unitate gisa sartu beharko dira, partida ekonomikoa xedatuta. Aurrekontuan ezarri ezin diren neurriak baldintza teknikoen agirietan sartuko dira.

26. artikulua. Lurzoru urbanizaezinean eraikitzeko edo instalazioak jartzeko baldintzak.

Parkeko lurzoru urbanizaezinerako planteatzen diren eraikinetan eta instalazioetan honako hauek bete beharko dira:

–Natura-ingurunera moldatu beharko dute; horretarako, eraikuntzan material naturalak erabili beharko dira haien iraunkortasuna, jasangarritasuna eta erresistentzia bermatzeko, bai eguraldi txarraren aurrean, bai bandalismoaren aurrean.

–Natura-ingurunearen inguruabarretara moldatu beharko dute; horretarako, ez dute ezartzen ahalko eremu zabaletan ikuspegia eragozten duen muga edo oztoporik, ez paisaia narriatzen eta hura behatzea eragozten duenik.

–Baso-suteetatik babesteko ziurtasun-irizpideak bete beharko dituzte.

–Efizientzia energetikorako irizpideak bete beharko dituzte, eta energia berriztagarriak erabili beharko dituzte autokontsumorako.

–Erlezaintzako instalazioetan jardueraren berri ematen duten seinaleak paratu beharko dira, eta gutxienez honako distantzia hauek errespetatu beharko dira: 500 metro hiri-lurzorura eta lurzoru urbanizagarrira, 1.000 metro landaguneetara eta etxebizitza bakarretara, 750 metro familiarrak ez diren erlauntzetara (4), 200 metro erlauntza familiarretara (4 baino gutxiago), 200 metro beste era bateko abeltzaintzako instalazioetara, 25 metro bide publikoetara, 100 metro errepideetara eta abelbideetara, 10 metro baso-bideetara, eta 50 metro jostetaguneetara. Instalazio horien eraikuntza osagarriek ezin dituzte eduki 15 m² baino gehiago lurzatiko.

–Proiektuaren arabera lurzatian edo eraikinean eginen den jardueraren berri agertu behar da: deskripzioa eta kokapena.

–Jarduketak ur-ertzetako landaretzan zuzeneko eraginik edukiz gero, hura amaitu ondoren ingurua lehengoratzeko zer eginen den zehaztu behar da. Ur-ertzetako landaretza horrelako inguruneetan bizi ohi diren espezie autoktonoekin lehengoratuko da.

–Lurzati bakoitzean 15 m² eraikitzen ahalko dira gehienez, lurzatiaren azalera gorabehera. Salbuespena: jostetaguneak; horietan eraikitzeko baldintzak hurrengo artikuluan arautzen dira.

–Eraikuntzen garaiera ezin da izan 4 metrotik gorakoa, behetik gailurrera neurtuta. Nolanahi ere, hortik gorako eraikinak egiten ahalko dira, jardun onerako beharrezkoa dela frogatuz gero; gainera, ahaleginak egin behar dira eraikinen eragin bisuala ahalik txikiena izateko. Salbuespena: jostetaguneak; horietan eraikitzeko baldintzak hurrengo artikuluan arautzen dira.

Debekatuta dago:

–%20tik gorako malda dagoen lurretan eraikitzea.

–Lur-berdinketak egitea, baldin eta ondorioz 2b3h malda baino handiagoa duten ezpondak edo 2,5 metro baino garaiago direnak sortzen badira. Malda handiagoa izanez gero, tarteko bermak beharko dira. Ezpondak eta lubetak ongi integratu behar dira paisaian; beharrezkoa izanez gero, zuhaitzak landatuko dira (espezie autoktonoak). Integraziorako tratamendua jardueraren dokumentazio teknikoan sartu behar da.

–Arakatik 50 cm-tik beherako distantzian lurrak, laboreak eta abar mugitzea eragiten duten lanak egitea.

–Jarduera berezietarako lurretan eta balio kulturaleko lurretan, ezartzen diren erabileretarako behar diren hornidura eta saneamendu zerbitzuak baino ezin ezarri izanen dira.

27. artikulua. Jostetaguneetan eraikitzeko baldintzak.

1. Ezkaba Eskualde Parkearen eremuko jostetaguneetan honelako eraikuntzak jartzen ahal dira: kioskoak, zerbitzu-eraikinak, eraikin bereziak, pergolak, terrazak...

2. Bi motatako aldeak egonen dira: T1, hornituagoak, jarduketa gehiago, eta araubide gehiago; T2, txikiagoak, aprobetxamenduak ingurunea ia aldatuko ez duen aldeak (baliabideak aprobetxatu batik bat).

–T1 motako aldeak:

  • A1. Aitzoaingo harrobiak.
  • A2. Artikagaingo behatokia.
  • A3. Berriozarko harrobiak.

–T2 motako aldeak:

  • A4. Ezkabako ubidea.
  • A5. Soroko (Antsoain).
  • A6. Oihana aldea.

3. Ezkaba Eskualde Parkeko zerbitzu eta jardueretarako eraikinek ezin eduki izanen dituzte 100 m² baino gehiago T1 aldeetan, ez 25 m² baino gehiago T2 aldeetan.

Jostetaguneetako eraikuntzek honako muga hauek dauzkate:

–Okupatutako azalera:

  • Kioskoak: 25 m² baino gutxiago.
  • Zerbitzu-eraikinak: 25 m² baino gutxiago.
  • Eraikin bereziak: 100 m² baino gutxiago.

Guztira, eraikinek ezin dute okupatu jostetagunearen azaleraren %5 baino gehiago, ez 200 m² baino gehiago.

–Gehieneko garaiera:

  • Kioskoen gehieneko garaiera ezin da izan 4 metrotik gorakoa.
  • Gainerako eraikinen garaiera ezin da izan 8 metrotik gorakoa, behetik gailurrera neurtuta. Nolanahi ere, hortik gorako eraikinak egiten ahalko dira, jardun onerako beharrezkoa dela frogatuz gero; gainera, ahaleginak egin behar dira eraikinen eragin bisuala ahalik txikiena izateko.

Gainera, jostetaguneetako eraikuntzek honako baldintza hauek dauzkate:

–Eraikuntza berrien fatxaden konposizioa eta materialak egokiak izan behar dira egiten diren ingurunerako.

  • Sarbideak, uraren hornidura, saneamendua, energia elektrikoaren hornidura eta gainerako arazoak behar bezala bideratu behar dira, eta urbanizazio egokia bermatu behar da,zoladurak eta lorategiak barne.
  • Bizikleta eta ibilgailuetarako aparkaleku irekiak edota marraztuak. Aparkalekuak honelako ibilgailuetarako izanen dira batez ere: mugitzeko arazoak dituzten pertsonen ibilgailuak, larrialdi-zerbitzuen ibilgailuak, parkezainen eta parkea eta bertako instalazioak eta azpiegiturak mantentzeko zerbitzuko langileen ibilgailuak.

28. artikulua. Bide publikoen baldintzak.

1. Parkeko bide-sarean bertako bide guztiak daude. Bide horiek O.05 planoan ageri dira.

2. Sarean bi motatako bideak bereizten dira ezaugarri teknikoen arabera:

–Pista: nekazaritzarako edo basogintzarako atondutako bideak, gotorlekurako eta azpiegituretarako sarbideak, etab.; bateragarriak dira erabilera publikoarekin. Bide horien zabalera, malda eta zoladuraren kalitatea aldatu egin dira elkarbizitzan eta segurtasunarekin erabili ahal izateko. Gutxienez 1,5 metro zabal dira, plataforma gutxi-asko hobetuta dago (lurreko kutxa hobetuta, zagorrezko zorua, zoladura...), eta beste elementu funtzional batzuk edukitzen dituzte (arakak, ezponda egonkortuak, ubideak...).

–Bidezidorra: natura-inguruneko edo landa-inguruneko bideak, inguruko lurraren malda eta zoru-kalitate berekoak (ebakidura irregularra izaten da); zabalera pistena baino txikiagoa da,eta lan gutxi behar dute mantentzeko.

3. Parkeko pistetarako zortasun-eremua ezarri da, hain zuzen ere 5 metroko zerrenda bana pistaren alboetan, honako muga hauekin: jabari publikoaren eremua, eta kanpoaldean bi lerro paralelo. Bidezidorren zortasun-eremua LAHFLTBn ezarri da.

Zortasun-eremu horietan LAHFLTBn bide publikoetarako ezarritako arauak aplikatuko dira.

4. Bide-sareko tarteren bat ukitzen duten obren proiektuetan honako ezaugarri hauek hartu behar dira kontuan:

BIDE MOTA

PISTA

BIDEZIDORRA

Oinbidearen zabalera

>150 cm

<150 cm

Arrapala harmailadunen neurriak

Mailagaina

Kontramaila

150 cm

7 cm

120 cm

7 cm

Arrapalen gehieneko malda, tartearen luzeraren arabera

< 3 m

3 - 8 m

> 8 m

%10

%8

%6

%12

%10

%8

Horrez gain, honako irizpide hauek ere kontuan eduki behar dira:

–Bideen segurtasunean eta seinaleetan haien erabilerarako eta erabiltzaileetarako ezarritako baldintzak/estandarrak bete behar dira. Ikusiz besterik gabe gainerako bide, lur-zerrenda eta erabileretatik bereizteko modukoak izan behar dira.

–Arreta handiarekin bermatu behar da jarraitasuna ibilbide osoan, batez ere toki zailetan eta gurutzaguneetan.

–Bideen seinalizazioa tarte edo alde bakoitzaren proiektu teknikoaren barnean arautu behar da. Salbuespena: dagoeneko badauden bidezidorren seinaleak seinalizazio-proiektu baten bidez arautzen ahal dira.

–Tarte edo aldeen proiektu teknikoetan, ahal dela, honako bi legeetan ezartzen dena bete beharko da: 5/2010 Foru Legea, irisgarritasun unibertsalari eta ororentzako diseinuari buruzkoa; Estatuaren 51/2003 Legea, abenduaren 2koa, pertsona ezgaituen aukera berdintasunari, diskriminazio ezari eta irisgarritasun unibertsalari buruzkoa.

–Tarte edo aldeen proiektu teknikoetan azterlan topografikoa egon beharko da, eta bertan xehetasun nahikoarekin zehaztu behar da obren zer tartetan betetzen diren irisgarritasun-baldintzak. Herritarrei jakinarazi beharko zaie zer bidetan bermatzen den irisgarritasuna, eta azaldu horretarako bide horietako oztopo fisiko eta zentzumenezkoei buruzko erregelamenduan ezartzen dena bete beharko dutela (erregelamendu hori 154/1989 Foru Dekretuaren bidez onetsi zen; 5/2010 Foru Legearen erregelamendua garatzen denean, hura ordeztuko du).

–Bidearen ingurunearekin bat datozen soluzioak erabili behar dira: zoladurako materialak, altzariak, seinaleak. Gainera, ingurunea eta paisaia lehengoratzeko eta zuzentzeko jarduketak egin behar dira.

–Zoruak eta zoladurak honako hauetara moldatu behar dira: bideak motordun ibilgailurik gabe erabiltzera, bideak erabiliko dituzten pertsonetara, eta bideetan inguruneko topografiaren eta ezaugarrien arabera baimendutako erabileretara. Zoladuraren materialak eta ezaugarriak egokiak izan behar dira bide-motarako eta bidearen ingurunerako.

–Ahalik lur-mugimendurik gutxien eginen dira, lurrak egonkortzeko eta bideak atontzeko behar direnak baino ez.

–Bi zirkulazio-motak batzen diren bide-tarteetan (egonez gero) ez da sestra alderik egonen. Zirkulazio-mota baterako eta besterako eremuak bereizteko material, kolore edo testura ezberdinak erabiltzen ahalko dira.

–Militarren jabetzako lurretako bideak erabiltzeko araubidea Defentsa Ministerioak ezarri behar du.

29. artikulua. Aparkalekuak.

Balio kulturala duten lurretan eta jarduera berezietarako lurretan aparkalekuak egiteko honako baldintza hauek bete beharko dira:

–Aparkatzeko plaza bakoitzaren neurriak 5 x 2,50 m izan behar dira gutxienez. Salbuespena: desgaitasuna duten pertsonentzako plazak 3,20 m zabal x 5 m luze izan behar dira gutxienez.

–Ageriko aparkalekuetan zuhaitz-sare bat ezarriko da eremu osoan: gutxienez zuhaitz bat paratuko da 3 aparkaleku-plazako. Aparkaleku multzoetan zuhaitzek ematen duten babesa osatzeko, estalki arinak paratzen ahalko dira.

–Zoladura iragazkorrak erabiliko dira.

30. artikulua. Jostetaguneetako argiak

1. Jostetaguneetako energia elektrikoaren horniduran eta argi publikoetan 1890/2008 Errege Dekretuak ezartzen duena bete behar da (1890/2008 Errege Dekretua, azaroaren 14koa, kanpoko argiteria-instalazioen energia-efizientziari buruzko Erregelamendua eta haren jarraibide tekniko osagarriak –EA-01etik EA-07ra bitartekoak– onesten dituena), bai eta 10/2005 Foru Legeak (10/2005 Foru Legea, azaroaren 9koa, argiteria gaueko ingurumena babestearren antolatzeari buruzkoa) eta hori garatzen duen erregelamenduak (199/2007 Foru Dekretua, azaroaren 17koa) ezartzen dutena ere.

Argi-kutsadura, argi arrotza eta fauna-espezieen (batez ere saguzarrak eta gaueko intsektuak) kaltea ahalik eta gehien murrizteko, parkea naturagunetzat hartuko da (E1 eremua) kanpoko argiteriaren antolamenduaren ondorioetarako. Horretarako, honako hauek beteko dira batik bat:

–Argi-puntuek igorritako gehieneko goi hemisferioaren fluxua (GHF) %1ekoa baino gutxiago izanen da argi-puntu guztietarako eta kanpoko argiteriaren edozein erabileratarako (irailaren 17ko 199/2007 Foru Dekretuaren 2.1 artikulua).

–Lanparetan 440 nm-tik beherako uhin luzera duen erradiazioa iragaziko da (Gaueko argitasuna, argi arrotza edo gogaikarria arautzen duen azaroaren 14ko 1890/2008 Errege Dekretuaren 6. artikulua).

2. Argiak honako oinarrizko irizpide hauen arabera hautatuko dira:

Erabiltzailearen segurtasuna.

–Lehen instalaziorako eta ustiapenerako soluziorik merkeena lortzeko behar diren prestazio fotometrikoak.

–Argiaren bizitzan ahalik mantentze-gasturik gutxienekin hasierako ezaugarriak ahalik gutxien narriatzeko behar diren eraikuntza-prestazioak.

3. Argiaren elementu guztiek eta argiak berak honako hauek bete behar dituzte: indarreko Behe Tentsiorako Erregelamendu Elektroteknikoa eta beraren jarraibide tekniko osagarriak, UNE arautegia, eta arautegi hori ez badago, ISA eta CEI nazioarteko arauak eta gomendioak.

Halaber, UNE 20447 (CEI 598) arauak eta hautatutako argi-mota bakoitzari dagokionak ezartzen dituen gutxieneko betebehar kualitatiboak eta kuantitatiboak bete behar dituzte.

4. Argiak toki gutxitan paratuko dira, mendiaren izaera naturala ez aldatzeko.

31. artikulua. Jostetaguneetako landaketak.

1. Jostetaguneetako landaretzaren tratamenduak ingurunearekiko koherentzia eta jarraitasuna bermatu behar ditu. Horregatik, ahal dela, inguruko naturarekin bat datozen espezie autoktonoak landatuko dira.

2. Inolaz ere ezin landatu izanen da espezie aloktono inbaditzailerik.

32. artikulua. Jostetaguneetako altzariak.

Josteta-jardueretarako eremuetan honako altzari-elementu hauek paratzen ahalko dira:

–Mahaiak eta eserlekuak.

–Edukiontziak.

–Iturriak.

–Jolasguneak: haurrendako jokoak, ibilbide bio-osasungarriak...

–Barandak.

–Oinezkoendako pasabideak.

–Bizikleta-aparkalekuak.

–Pergolak.

–Kirol-ibilbideak.

–Komunak.

Altzarien materialak eta formak Parkearen ingurunean integratzeko modukoak izan behar dira.

33. artikulua. Seinaleak.

1. Ez da paratu behar seinalizazio-elementu gehiegi; aitzitik, informatu beharraren eta ingurunearekiko errespetuaren arteko oreka lortu behar da.

2. Ibilbidean arriskurik egonez gero (hobira erortzeko, esaterako), horren berri eman behar da seinalizazioan.

3. Lur militarretako bideetan seinalerik paratu nahi izanez gero, Defentsa Ministerioaren baimena beharko da. Baimenik gabe jartzen direnak kendu beharko dira.

34. artikulua. Lurzatietako itxiturak.

1. Lurzoru urbanizaezineko finka-itxiturak ezin dira izan 1,60 m baino garaiagoak, eta landarez edo zurezko hesolez (kolore naturala) eta abeltzaintzako sarez edo sare metalikoz egin behar dira. Finkaren ertzetik egiten ahalko dira.

2. Ezin da egin eraikuntzako itxiturarik.

3. Lurzati bateko itxiturako ateak eta ataka ezin dira izan itxitura bera baino garaiagoak. Zurezkoak edo metalezkoak izan daitezke. Nolanahi ere, piezek bilbadura eratu behar dute, gune opakurik utzi gabe.

4. Urak hartzen ahal dituen eremuetan inguru-itxitura baimenduko bada, ezinbestekoa da uraren zirkulazioa ez eragoztea eta oztoporik ez sortzea uholdeak gertatzen direnean. Debekatuta daude obra hutsezko itxiturak.

Iragarkiaren kodea: F2217504