2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ZARAITZUKO IBAXAREN BATZORDEA
Aldaketa, 2023rako zerga-tasa, tasa eta prezio publikoetan. Hasierako onespena
Zaraitzuko Ibaxaren Batzordeak, 2023ko uztailaren 11n egin bilkuran, hasiera batez onetsi zituen 2023rako tasak eta prezio publikoak, indarra hartuko dutenak Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratzen direnean.
Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta bidezkoak iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak eta oharrak aurkez ditzaten; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325. artikuluan xedatuarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea).
Epe hori iragandakoan, inork alegaziorik aurkezten ez badu, behin betikotzat hartuko dira, eta haien testu osoa emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Ezkarozen, 2023ko uztailaren 14an.–Batzordeko burua, Gustavo Goiena Agirre.
Iragarkiaren kodea: L2310590