2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ARRATOZ UR MANKOMUNITATEA
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea inork alegaziorik aurkeztu gabe iragan denez, behin betiko onetsi da Arratoz Ur Mankomunitatearen 2023ko aurrekontu orokor eta bakarra, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluan ezarritakoarekin. Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 30. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, otsailaren 13an.
DIRU-SARRERAK:
IV. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 88.500,00 euro.
VII. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 11.500,00 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 100.000,00 euro.
GASTUAK:
I. kapitulua.–Langileria-gastuak: 8.200,00 euro.
II. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 79.850,00 euro.
III. kapitulua.–Finantza-gastuak: 450,00 euro.
VI. kapitulua.–Inbertsio errealak: 11.500,00 euro.
Gastuak, guztira: 100.000,00 euro.
Ezkarozen, 2023ko martxoaren 7an.–Burua, Ana Garreta Ecay.
Iragarkiaren kodea: L2310574