2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ALESBES
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehenengoa.–M.ª Carmen Segura Moreno titularrak beteko du alkate kargua 2023-2027 legegintzaldi honetan dedikazio esklusiboko araubidean, eta 2023. urtean 45.912 euroko soldata gordina izanen du 14 ordainsaritan, erabaki hau hartzen denetik aurrera. Ordainsaria eguneratuko da Nafarroako Gobernuak bere enplegatu publikoentzat ezartzen duen aldaketen arabera.
Bigarrena.–Onestea dedikazio esklusiborik gabeko udalkideen ordainsariak, honela:
–Osoko bilkuretara edo tokiko gobernu-batzarretara joateagatik: 60 euro.
–Informazio-batzordeetara, kontratazio-mahaietara eta langileak hautatzeko epaimahaietara joateagatik: 50 euro.
Hirugarrena.–Udal taldeei urtero eginen zaien esleipen bat onestea. Hona hemen zenbatekoak:
–600 euroko zenbateko finkoa urtean.
–Zenbateko aldakorra, 120 eurokoa izanen dena hiruhileko bakoitzeko eta taldea osatzen duen zinegotzi bakoitzeko.
Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan.
Alesbesen, 2023ko uztailaren 5ean.–Alkate udalburua, María Carmen Segura Moreno.
Iragarkiaren kodea: L2310511