157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

VIANA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Vianako Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egin bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak udalbatzetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedatutakoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezarriarekin bat.

Ikusirik Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 56. artikuluak xedatzen duela Nafarroako toki entitateek diru kopuruak jartzen ahal dituztela aurrekontuetan, beren kideei kargua betetzeagatik ordainsariak edo kalte-ordainak emateko.

Horiek horrela, bada, Udalbatzak honako hau erabaki du:

1. Alkatearentzat dedikazio esklusiboko araubidea ezartzea bere karguan aritzeko. Urtean 32.754,82 euroko ordainsari gordina jasoko du, gehi dagozkion enpresa-kuotak, 14 ordainketatan banaturik, eta urtero berrikusiko da Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean. Erabaki hau atzeraeraginez aplikatuko da 2023ko ekainaren 17tik hasita.

2. Zinegotziek jasoko duten zenbatekoa 100 euro gordin izanen da, osoko bilkurara benetan joaten diren bakoitzean.

3. Erabaki hau argitara emanen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen 7/1985 Legearen 75.5 artikuluan ezarritakoari jarraikiz.

Vianan, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, M.ª B. Yolanda González García.

Iragarkiaren kodea: L2310435