2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
URROTZ-HIRIA
Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea
Urrotz-Hiriko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.
1.–Alkatea dedikazio partzialean arituko da bere karguan, lanaldiaren %50ean.
2.–Alkatearen ordainsaria izanen da, dedikazio partzialean lanaldiaren %50ean aritzeagatik, 1.763 euro gordin hilean, urteko 14 ordainketatan banaturik; alta emanen zaio Gizarte Segurantzan, eta Udalaren kontura izanen dira ordaindu beharreko enpresa kuotak.
Urteko ordainsari gordina 24.682 euro izanen da 2023rako (12.341 euro bigarren seihilekorako).
Urrotz-Hirian, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Miguel Angel Iribarren Lacunza.
Iragarkiaren kodea: L2310434