157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TUTERA

Gora jotzeko 23-01240 errekurtsoa, 2023ko plantilla organikoaren behin betiko onespenari buruz

Gora jotzeko errekurtsoa: epatze deia, Nafarroako Administrazio Auzitegian jarritako gora jotzeko 23-01240 errekurtsoan interesdun direnei. ELA sindikatuko ordezkari eta Langileen Batzordeko kide Mikel Ziordia Ostak jarri zuen errekurtsoa, Tuterako Udalak 2023ko martxoaren 27ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten aurka, zeinaren bidez alegazioak ezetsi eta 2023ko plantilla organikoa behin betiko onesten baitzen.

Espedientean interesa duen orori aditzera ematen zaio ezen hamar egun balioduneko epea izanen duela Nafarroako Administrazio Auzitegian agertzeko, errekurtsogileen uziei aurka egin nahi izanez gero, ediktu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita; hori guztia, ikusirik zer dagoen xedatua urriaren 18ko 279/1990 Foru Dekretuaren 12.2 artikuluan (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legea garatzeko Erregelamendua, Nafarroako toki-erakundeen egintza eta erabakiak aurkaratzearen arloan), betiere maiatzaren 24ko 173/1999 Foru Dekretuak haren II. kapituluari eman zion testuaren arabera.

Jarritako errekurtsoaren kopia interesdunen eskura dago, Tuterako Udaleko Giza Baliabideen Departamentuan (udaletxeko beheko solairuan).

Tuteran, 2023ko uztailaren 12an.–Alkatea, Alejandro Toquero Gil.

Iragarkiaren kodea: L2310645