157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TORRES DEL RÍO

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Torres del Rioko Udalak, 2023ko ekainaren 26an egindako osoko bilkura berezian, honako erabaki hau hartu zuen, besteak beste:

"(...)

ERABAKITZEN DA:

Lehena.–Honako dedikazio partziala ezartzea alkatearentzat: 20 ordu hilean.

Bigarrena.–Ezartzea alkateak urtean 6.549,00 euroko ordainsari gordina jasoko duela.

Hirugarrena.–Ezartzea zinegotziek osoko bilkuretara joateagatik 167,85 euro jasoko dutela bilkura arrunt eta berezi bakoitzeko.

Laugarrena.–Ezartzea Udalbatzako kideek 0,35 euro/km-ko bidaia-sariak jasoko dituztela, 2023ko osoko bilkura berezietara joateagatik, joan-etorrien gastu gisa. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, jarraikiz Nafarroako Gobernuak enplegatu publikoentzat onesten duten ordainsari-taulari.

Bosgarrena.–Ezartzea urtero eguneratuko direla bai alkatearen urteko ordainsari gordina bai zinegotziek osoko bilkuretara joateagatik hartu beharreko zenbatekoa, Nafarroarako onetsitako aurre-aurreko ekitaldiko KPIaren arabera, erakunde ofizial eskudunak onetsi ere.

Seigarrena.–Karguan aritzeak ekarritako gastuen kalte-ordainak ordaintzea; Osoko Bilkurak banan-banan aztertu eta onetsiko ditu".

Torres del Rion, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Alfredo Agós Ginés.

Iragarkiaren kodea: L2310490