2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
TAFALLA
Zinegotzi ordezkari berezien izendapena Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloan. 14/2023 Dekretua, uztailaren 4koa
Kultura Kontseiluko burutzaren eskuordetzea.
"Udalaren Kultura Patronatua" erakunde autonomoa azkendu baitzen, kultura arloko haren eskumenak Tafallako Udalak hartu zituen zuzenean.
Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduak ezartzen du Tafallako alkateari dagokiola Kontseiluko burutza, eta alkateak Kultura Arloan eskumena duen zinegotziaren esku uzten ahalko duela.
Burutzari esleitutako eginkizunak proposamen mailakoak dira, eta, horregatik, zinegotzi-ordezkaritza berezi batek har ditzake bere gain, ez dakartelako hirugarrenei eragiten dien administrazio egintza erabakitzailerik.
Ekainaren 29an, 13/2023 Dekretuaren bidez, Marta Gómez Lerga izendatu zen Kulturako zinegotzi ordezkari berezi.
Jasota gelditu da Marta Gómez Lergak onartu egin duela eskuordetze proposamena.
Tafallako Udalak osoko bilkuran onetsitako Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduan ematen zaizkidan eskudantziak erabiliz,
DEKRETATZEN DUT:
Lehena.–Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren burutza eskuordetzea Marta Gómez Lerga Kulturako zinegotzi ordezkari bereziari, dekretu honetan ezarri baldintzetan.
Bigarrena.–Aditzera ematea dekretu honen bidez eginiko eskuordetzea honako araubide juridiko honi loturik dagoela:
a) Eskuordetutako eskumenak dira Tafallako Kultura Arloko Kontseiluaren Erregelamenduan burutzari emandakoak.
b) Alkatetzak ahalmena du eskuordetutako eskumenen kudeaketari buruzko informazio zehatza jasotzeko eta garrantzizko erabakiak hartu aurretik informazioa jasotzeko.
c) Alkatetzak edonoiz bereganatzen edo errebokatzen ahalko du eskuordetutako burutza.
Hirugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea izendatuari.
Laugarrena.–Eskuordetzearen iragarkia igortzea Nafarroako Aldizkari Ofizialera, argitara dadin, eta argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta webgunean.
Bosgarrena.–Dekretu hau igortzea Tafallako Zerbitzu Soziokulturalen eta Kirol Zerbitzuen Arloari eta Kultura Arloko Kontseiluari, jakin dezaten.
Seigarrena.–Udalbatzari dekretu honen berri ematea egiten duen hurrengo osoko bilkuran.
Zazpigarrena.–Zehaztea eskuordetze honen eraginkortasuna dekretu honen datan gauzatuko dela.
Tafallan, 2023ko uztailaren 4an.–Alkatea, Xabier Alcuaz Andueza.
Iragarkiaren kodea: L2310431