2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
SESMA
Alkatetzaren eskudantziak eskuordetzea
Sesmako Udaleko alkateak, 2023ko uztailaren 11n, 242/2021 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren xedapen zatia:
ESKUORDETUTAKO ESKUMENAK
1.1.–Langileak.
Lan publikoaren eskaintza onestea.
Langileria hautatzeko eta lanpostuak betetzeko oinarriak onestea.
1.2.–Udaleko dirulaguntzak.
Dirulaguntzen deialdiak eta oinarriak onestea.
1.3.–Hirigintza.
Ebaztea obra txikietarako lizentziak, baldin proiekturik behar ez badute. Obra-lizentziak ematea, baldin proiektu teknikorik behar ez badute.
Lizentziak ematea lantegiak irekitzeko edo industria nahiz merkataritzarako edozein establezimendu irekitzeko.
Obretarako eta irekietarako erantzukizunpeko adierazpenei buruzko errekerimenduak egitea.
1.4. gaia.–Kudeaketa ekonomikoa.
Onestea aurrekontuaren jardun arruntari dagozkion fakturak, baimendutako gastuen gainekoak, baldin kontu-hartzailetza zerbitzuek jaso badituzte.
Diru-bilketa eta diruzaintza zerbitzuak antolatzea, galarazi gabe Osoko Bilkurak kudeaketa moduak onesteko duen ahalmena.
1.5.–Errolda.
Udal erroldako alta eta baja eskaerak ebaztea.
1.6.–Gardentasun betebeharrak.
Datuak eskuratzeko eskaerak ebaztea, Gardentasunari buruzko Foru Legearen arabera.
1.7.–Ondare-erantzukizuneko espedienteak.
Ondare-erantzukizuneko espedienteak amaitzeko ebazpena.
1.8.–Gardentasuna.
Informazioa eskuratzeko eskaerak ebaztea.
Eskuordetze horrek berekin ekarriko du eskuordetutako eskumenak kudeatzea, baita hirugarrenak ukitzen dituzten egintza administratiboen bitartez ebazteko ahalmena ere. Orobat, ahalmena ekarriko du Nafarroako Administrazio Auzitegian aurkezten diren gora jotzeko errekurtsoei buruzko txostena egiteko.
Eskumen horiek nik neureganatzen ahalko ditut, edo nire legezko ordezkoak bereganatzen ahalko ditu, noiznahi, modu berezian, arintasun handiagoa behar duten espedienteen kasuan, jarraikiz urriaren 1eko 40/2015 Legearen 10. artikuluari (Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko Legea).
Erabakitzea organo eskuordetzaileak ebatziko dituela lehen alkateordearen egintzen kontra aurkezten diren berraztertzeko errekurtsoak, jarraikiz Toki Erakundeen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 115.c) artikuluari eta urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9.2.c) artikuluari (Sektore Publikoko Araubide Juridikoaren Legea).
Agintzea dekretu hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila, jarraikiz Toki Erakundeen Antolamenduaren eta Funtzionamenduaren gaineko Erregelamenduaren 44. artikuluaren 2. apartatuari; horrek ez du galarazten dekretuak eraginkortasuna izatea sinatzen den unetik aurrera.
Sesman, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Pedro M.ª Mangado Pinillos.
Iragarkiaren kodea: L2310644