157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SARTAGUDA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Sartagudako Udalak, 2023ko uztailaren 13an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, honako erabaki hau hartu zuen:

Kontuan izanik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluak toki korporazioetako kideen dedikazioari eta ordainsariei buruz xedaturikoa, Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan ezartzen denarekin bat.

Gehiengoz erabaki da honela banatzea hautetsientzako esleipen ekonomikoa:

Lehena.–Lehengo udalbatzan zeuden ordainsariak igotzea, alkatearen dedikazio partzialeko araubidea mantenduta; hala, haren dedikazio partziala %50era artekoa izanen da, eta ordainsaria, 1.629,17 euro gordin hilean, hots, 19.550 euro gordin urtean, 12 ordainketatan banaturik. Era berean, zenbateko gordin horrek jasanen ditu pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren kontzeptuari dagozkion atxikipenak, bai eta langilearen kontura den Gizarte Segurantzako langile kuota ere.

Bigarrena.–Mantentzea dedikazio esklusiboa edo partziala ez duten udalkideei Udaleko kide anitzeko organoen bilkuretara benetan joateagatik ordaindu beharreko zenbatekoak; hala, 208 euro jasoko dituzte osoko bilkuretara joateagatik, eta seihilekoan 624 euro eta urtean 1.248 euroko mugak izanen dituzte, osoko bilkuren kopurua edozein izanik ere. Ordainketak seihilekoetan eginen dira.

Horrez gain, kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik sortzen zaizkien gastuak ordainduko zaizkie zinegotziei, organo horietako kide direnean edo horien ordezkari edo horien lekuan joaten direnean.

Iragarki hau argitara ematen da Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan.

Sartagudan, 2023ko uztailaren 19an.–Alkate udalburua, Beatriz Santos Belinchón.

Iragarkiaren kodea: L2310735