157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN ADRIÁN

San Adriango Udaleko Udaltzaingoko koordinatzailea berrestea

2023ko uztailaren 11n, San Adriango alkate udalburuak ondotik ematen den ebazpena eman zuen; xedapen zatiak honela dio hitzez hitz:

"1.–Berrestea Luis Miguel Beisti Arenzana San Adriango Udaleko Udaltzaingoko koordinatzaile gisa, honako ohar hauekin:

–Burutza-karguak berekin dakartzan ondorio ekonomikoek (hots, burutzako osagarria jasotzea, plantilla organikoan ezarritakoaren arabera) ez dute etenik izanen alkatea aldatzeagatik.

–San Adriango Udaleko Udaltzaingoko buru koordinatzailearen kargua bateraezina da administrazio publikoko beste edozeinekin, baita beste edozein lan, merkataritzako jarduera edo lanbiderekin ere.

2.–Berrespen hau eraginkorra da alkate izendatu nauten egunetik, eta, karguari uzten ez badiot, neure agintaldia bukatu arte.

3.–Ebazpen hau jakinaraztea Luis Miguel Beisti Arenzanari eta Udaleko Kontu-hartzailetzari, behar diren ondorioak izan ditzan.

4.–Berrespenaren iragarkia argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, indarreko legeria betez".

San Adrianen, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Marta Ezquerra Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2310516