157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkateordeak izendatzea

Olaztiko Udaleko alkate udalburuak, 2023ko ekainaren 23an, 147. Ebazpena eman zuen; hona hemen osorik:

Gaia: Olaztiko Udaleko alkateordeak izendatzea.

Erabiliz 7/1985 Legearen 21.2 artikuluak ematen dizkidan eskumenak (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea), eta kontuan hartuz zer dagoen ezarria Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 46. artikuluan (erregelamendu hori onetsi zen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren bidez), alkateak libreki izendatzen ditu alkateordeak Tokiko Gobernu Batzordeko kideen artetik, eta halako batzorderik ez dagoenean, zinegotzien artetik.

Alkateordearen izaera galduko da kargutik kentzen denean eta, horretaz gain, hari idatziz berariaz uko egiten zaionean, edo Tokiko Gobernu Batzarreko kide izateari uzten zaionean. Eta, azkenik, alkateordeei dagokie alkatea ordezkatzea hark dituen eginkizun guztietan beren izendapen hurrenkerari jarraikiz, hura kanpoan denean, edo eritasun edo ezintasun bat duenean bere eginkizunetan aritzea eragozten diona (halakoetan berariazko eskuordetzea egin beharko da), bai eta alkatetzaren kargua hutsik dagoenean ere.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Olaztiko Udaleko alkateorde izendatzea ondotik ageri direnak, hurrenkera honi jarraikiz:

–Lehen alkateordea: Jose Manuel Armendariz Catalán.

–Bigarren alkateordea: Alea Orabengoa Caro.

Alkateordeek Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan arautzen diren eginkizunak dituzte, bertan ezartzen baita: "Alkateordeei dagokie, halakoak diren aldetik, alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan, eri edo bere eskudantzietan aritzeko ezindurik dagoenean...".

Bigarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, bidezko diren errekurtsoak adierazirik: Jose Manuel Armendariz Catalán eta Alea Orabengoa Caro.

Hirugarrena.–Udalbatzari berri ematea, egiten duen hurrengo osoko bilkuran.

Laugarrena.–Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea; dena dela, sinatu eta biharamunetik jarriko da indarrean.

Olaztin, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2310619