157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OLAZTI

Alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea

Olaztiko Udalak, 2023ko uztailaren 13an egin osoko bilkura berezi eta premiazkoan, ondoko erabakia hartu zuen. Hona hemen xedapen zatia:

Alkateak egindako proposamena aztertu da. Bere karguari dagozkion zereginetarako arduraldi esklusiboa eta urtean hamalau ordainsari ematea proposatu du, urtean 32.000 euroko zenbateko gordinarekin.

Toki Administrazioaren Arrazionalizazio eta Jasangarritasunerako abenduaren 27ko 27/2013 Legeak Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legea erreformatu zuen. 75. eta 75.bis artikuluen testu berriari eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan xedatutakoari jarraikiz, eta Toki Ogasunek Nafarroako Tributuetan parte hartzeko Funtsaren zenbatekoa eta formula ezartzen dituen Foru Legea ikusirik,

Alkate-udalburuak bozketarako aurkeztu du gaia, eta bertaratutako kideen gehiengoak onetsi du, PSN-PSOE talde politikoko Jose M.ª Acerete Sanchez zinegotziaren abstentzioarekin.

ERABAKIA:

Lehena.–Deklaratzea Olaztiko Udaleko alkatetza kargua lanaldi osoko dedikazio esklusibokoa dela 2023ko uztailaren 1etik aurrera.

Bigarrena.–Olaztiko Udalak alkatearen karguan ordaindu beharreko urteko 32.000 euroko zenbateko gordina ezartzea, hamalau ordainsaritan banatuta. Zenbateko horretatik kenduko da ordainsari horri dagokion Gizarte Segurantzako enpresa-kuota.

Hirugarrena.–Erabaki honetan xedatuak ondorioak izanen ditu 2023ko uztailaren 1etik aurrera.

Laugarrena.–Xedatzea alkatearen ordainsariak eta dedikazio araubidea, ekainaren 17tik 30era bitartean, biak barne, aurreko legegintzaldian ezarritako berberak izanen direla.

Bosgarrena.–Erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

Olaztin, 2023ko uztailaren 14an.–Alkatea, Joseba Vizuete Ascargorta.

Iragarkiaren kodea: L2310617