157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

OBANOS

Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Obanosko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

1. Ezartzea dedikazio partzialean gauzatuko dela Obanosko Udaleko alkatearen kargua.

2. Alkatearen karguaren urteko lanaldia 865 ordukoa izanen da, hau da, lanaldiaren %54. Lanaldia udaleko langileen lan-egutegira egokituko da, eta malgutasunez beteko da goizeko, arratsaldeko nahiz, hala behar denean, gaueko ordutegietan. Hilero justifikatu beharko da lanaldia bete dela.

3. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 20.154,50 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.

4. Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatiko bilkura-sari hauek finkatu dira: 84 euroko zenbatekoa, osoko bilkura edo informazio batzorde bakoitzera joateagatik.

5. Zinegotziek karguan aritzean benetan sortu eta behar bezala justifikatzen duten gastuarengatik jaso beharreko kalte-ordainak izanen dira Nafarroako administrazio publikoetako langileendako ezarritakoak.

6. Bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntuan xedatutakoa, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.

Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.

Obanosen, 2023ko uztailaren 11n.–Alkate udalburua, Arantxa Hernández Lacalle.

Iragarkiaren kodea: L2310523