2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
NAZAR
Ordenantza, eguzki-energia biltzeko instalazioak arautzen dituena. Hasierako onespena
Nazarko Udalak, 2021eko azaroaren 12an, hasiera batez onetsi zuen ordenantza bat, arautzen dituena eguzki-energia biltzeko instalazioak bere udal-mugartean. Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak nahiz oharrak; hori guztia, bat etorriz uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoarekin (Nafarroako Toki Administrazioari buruzko Foru Legea). Alegaziorik aurkezten ez bada, ordenantza behin betiko onetsitzat joko da, eta testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.
Nazarren, 2021eko abenduaren 23an.–Alkatea, Javier de Acha Morrás.
Iragarkiaren kodea: L2310502