2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
MONTEAGUDO
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Monteagudoko Udalak, 2023ko uztailaren 12an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
Kargua dedikazio esklusiboan edo partzialean betetzen ez duten zinegotziendako konpentsazio hauek ezartzea, honako hauetara joateagatik:
–Osoko bilkurak eta Monteagudoko, Barillasko eta Tulebrasko Udalen Batasunaren batzarrak: 100 euro bilkura edo batzar bakoitzeko.
–Alkatearendako dedikazio partziala ezartzea; 2023an, hileko ordainsari gordina 1200 eurokoa izanen da, 14 ordainketatan banaturik. Dedikazioa lanaldiaren %30ekoa izanen da. Diru-kopuru hori urtero igoko da, jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoen Langileen ordainsarien igoerari, arautegi bidez urtero onesten baita.
Gizarte Segurantzaren Diruzaintza Orokorrari jakinaraztea dedikazio partzialaren araubidean hasi izana. Zenbateko horiek 2023ko uztailaren 13tik aurrera aplikatuko dira.
Ezartzea Udalbatzako kideek eskubidea dutela kalte-ordainak eskuratzeko, karguan aritzeko benetako gastuen ordainetan, betiere gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako administrazio publikoetako langileendako urtero ordainsari arloetan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.
Argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan.
Monteagudon, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, María Luisa Jiménez Tarazona.
Iragarkiaren kodea: L2310652