157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MIRANDA ARGA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Udalak, 2023ko ekainaren 30ean egin osoko bilkuran, xedapen zatian honako hau dioen erabakia hartu zuen:

Lehenengoa.–Ezartzea María Pilar Ibero Pérezek alkatetza-kargua bete dezala dedikazio partzialeko araubidean, lanaldiaren ehuneko hirurogeita hamabostean (1.196 ordu urtean), kargu horretan jarduteagatik urtean 28.354,44 euro gordineko ordainsaria jaso dezan, hamalau hilekotan ordaindua. Alta emanen zaio Gizarte Segurantzako araubide orokorrean, eta Udalak bere gain hartuko ditu aipatu ordainsariari dagozkion enpresa-kuotak.

Bigarrena.– Arduraldi esklusiborik edo partzialik esleituta ez duten udalbatzako kideek 150 euro jasoko dituzte konpentsazio gisa Udalaren osoko bilkuraren saio bakoitzera joateagatik (gehienez ere 14 bilera urtean, gehienez ere 7 bilera 2023an). Zenbateko horri aplikatuko zaio PFEZari dagokion atxikipena.

Hirugarrena.–Bigarren puntuan adierazitako zenbatekoak hiru hilean behin ordainduko dira, zinegotzi bakoitzak adierazitako banku-kontuan.

Laugarrena.–Erabaki hau argitaratzea Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean, behar diren ondorioak izan ditzan.

Miranda Argan, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, Maria Pilar Ibero Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2310650