157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MÉLIDA

Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea

Melidako Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

ERABAKIA:

Lehena.–Alkate karguarentzat %50eko dedikazio partzial ordaindua ezartzea, 25.555,04 eurokoa, kontzeptu guztiak baturik (ordainsariak, Gizarte Segurantza, pertsona fisikoen errentaren gaineko zerga, etab.) eta 14 ordainketatan banaturik, bat etorriz abenduaren 23ko 31/2022 Legearekin (2023ko Estatuko Aurrekontu Orokorrei buruzkoa).

Bigarrena.–Zinegotzientzat dieta hauek ezartzea:

–Osoko bilkuretara joateagatik: 100 euro.

–Udaletxeko lan-bileretara joateagatik (osoko bilkuren aurrekoak): 50 euro.

–Beste erakunde ofizial batzuekin udaletxetik kanpo egiten diren bileretara joateagatik: 100 euro. Horiek bateragarriak dira bileretara joateagatik beste erakunde batzuek ematen dituzten dietekin, halako dietak ezarrita dauzkatenean.

Kontzeptu guztiengatik urtero ordainduko den gehienekoa ez da izanen 17.000 eurotik gorakoa urtean, sei zinegotzien dieta guztiak baturik. Kontzeptu horiek behar bezala justifikatu beharko dira. Pertsona fisikoen errentaren gaineko zergaren atxikipena %2 izanen da; handitu egin daiteke, interesdunek eskatzen badute.

Hirugarrena.–Probintziako "aldizkari ofizialean" argitaratu eta korporazioaren iragarki-taulan paratu beharko dira osoko bilkuran honako hauei buruz hartutako erabakiak: dedikazio esklusibo edo partzialeko kargudunen ordainsariak, dedikazio partzialekoen dedikazio araubidea, kalte-ordainak eta bileretara joateagatik ematen diren sariak. Halaber, argitaratu beharko dira korporazioko buruaren erabakiak, ezartzen dutenean korporazioko zein kidek beteko dituen bere eginkizunak dedikazio esklusiboko edo partzialeko araubidean.

Hala bada, osoko bilkuran onetsi ondotik, argitara emanen dira Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legearen 75.5 artikuluari jarraikiz.

Laugarrena.–Erabaki hau jakinaraztea interesdunei eta Kontu-hartzailetzari.

Melidan, 2023ko uztailaren 18an.–Alkatea, Francisco Javier Sesma Rodrigo.

Iragarkiaren kodea: L2310724