157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZOAINIBAR-ARRIASGOITI

Udalbatzako kideen ordainsariak

Urrotz-Hiriko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Alkatea: honako hau da alkateari ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa, bileretara joategatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzeak zuzenean eragindako beste gastu batzuengatik: aurreko urtean erabakitako zenbatekoaren %59,71 gehienez. Zenbateko hori, betiere, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

Hain zuzen, zenbateko hori 11.336,04 euro da 2023rako (5.668,02 euro urteko bigarren seihilekorako).

Alkateari hilabetero ordainduko zaizkio bilkura-sariak, behar den zenbatekoa, hilabetero justifikatu dituen bertaratzeen arabera.

Zinegotziak: zinegotziei, oro har, ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean erabakitako zenbatekoaren %40,29. Zenbateko hori, betiere, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

Hain zuzen, zenbateko hori 7.586,89 euro da 2023rako (3.793,45 euro urteko bigarren seihilekorako).

Bileretara joateagatik zinegotziei ordaintzen zaizkien kopuruak pagatuko dira hiruhilabetekoak betetakoan, hiruhileko bakoitzean justifikatutako bertaratzeen arabera.

Osoko bilkuretara edo lan-batzordeetara joateagatik, 200 euro ordainduko dira bertaratze bakoitzeko.

Alkateak edo zinegotziek ez badute urte osoa egiten beren karguan, dagokien urteko zenbatekoa hainbanatu eginen zaie, karguan egondako hilabeteen proportzioan.

Lizoainen, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Koldo Albira Sola.

Iragarkiaren kodea: L2310432