2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
LAPOBLACIÓN
2023ko aurrekontua. Behin betiko onespena
Jendaurreko epea iragan denez eta inork ez duenez alegaziorik aurkeztu, behin betiko onesten da 2023. urteko udal aurrekontua, bat etorriz 6/1990 Foru Legearen 272. artikuluarekin (foru lege horrek Nafarroako Toki Administrazioa du hizpide). Hasierako onespenaren erabakia argitaratu zen 2023ko 111. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, maiatzaren 29an.
DIRU-SARRERAK:
1. kapitulua.–Zuzeneko zergak: 71.200,00 euro.
2. kapitulua.–Zeharkako zergak: 1.500,00 euro.
3. kapitulua.–Tasak, prezio publikoak eta bestelako diru-sarrerak: 25.875,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 61.793,00 euro.
5. kapitulua.–Ondareko diru-sarrerak eta herri-lurretako aprobetxamenduak: 22.810,00 euro.
7. kapitulua.–Kapital-transferentziak: 361.593,84 euro.
Diru-sarrerak, guztira: 544.771,84 euro.
GASTUAK:
1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 24.750,00 euro.
2. kapitulua.–Ondasun eta zerbitzuetako gastu arruntak: 79.480,00 euro.
3. kapitulua.–Finantza-gastuak: 150,00 euro.
4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 63.760,00 euro.
6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 376.631,84 euro.
Gastuak, guztira: 544.771,84 euro.
Lapoblación-Meanon, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Ernesto Apiñániz Remírez.
Iragarkiaren kodea: L2310598