157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IBARGOITI

Udalbatzako kideen ordainsariak

Ibargoitiko Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia hartu zuen.

Alkatea: bileretara joateagatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzeak zuzenean eragindako beste gastu batzuengatik alkateari ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean erabakitako zenbatekoaren %50 gehienez. Zenbateko hori, dena den, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat. Hain zuzen, zenbateko hori 9.410,28 euro da 2023rako (4.705,14 euro urteko bigarren seihilekorako).

Alkateordea: bileretara joateagatik, kalte-ordainengatik edo kargu publikoan aritzeak zuzenean eragindako beste gastu batzuengatik alkateordeari ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean erabakitako zenbatekoaren %15 gehienez. Zenbateko hori, dena den, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

Hain zuzen, zenbateko hori 2.823,08 euro da 2023rako (1.411,54 euro urteko bigarren seihilekorako).

Zinegotziak: gainerako zinegotziei, oro har, ordaindu beharreko gehieneko zenbatekoa: aurreko urtean erabakitako zenbatekoaren %35 gehienez. Zenbateko hori, dena den, eguneratuko da enplegatu publikoentzat onetsitako soldata-igoerarekin bat.

Hain zuzen, zenbateko hori 6.587,20 euro da 2023rako (3.293,60 euro urteko bigarren seihilekorako).

Osoko bilkuretara edo lan-batzordeetara joateagatik, 200 euro ordainduko dira joaten den bilera bakoitzeko.

Alkatea edo zinegotziak ez badira egon karguan urte oso batean, urteko zenbateko gisa dagokien kopurua hainbanatu eginen da, karguan egondako hilabeteen proportzioan.

Bileretara joateagatik ematen diren kopuruak ordainduko dira hiruhilekoak betetakoan, hiruhileko bakoitzean zenbat bileratara joan izana justifikatu den, horrexen arabera.

Idotzinen, 2023ko uztailaren 6an.–Alkatea, Juan María Lecumberri Vera.

Iragarkiaren kodea: L2310429