157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

GALAR

Behin-behineko lanpostua eta ordainsaria.
Onespena

Galar Zendeako Udalak, 2023ko ekainaren 28an egin bilkura berezian, erabaki zuen izendapen askeko lanpostu bat sortzea, urteko ordainsari gordina 58.660,42 euro izango duena. Ordainsari hori urtero eguneratuko da, Tokiko Administrazioko funtzionarioentzako baimentzen diren goititze orokorren arabera.

Izena: alkatetzako aholkularia.

Sarbidea: izendapen askea.

Kopurua: 1.

Maila: A.

Alkatetzaren 39/2023 Ebazpenaren bidez izendatu da Pedro María Oscoz Goicoechea aipatu lanpostuan aritzeko. Hain zuzen, hori bera utzi zuen 2023ko ekainaren 30ean, Alkatetzaren 40/2023 Ebazpenaren bidez.

Argitara ematen da, orok jakin dezan.

Getze Galarren, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Óscar Amóztegui Recalde.

Iragarkiaren kodea: L2310744