2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
FUNES
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Funesko Udalak, 2023ko uztailaren 5ean egindako osoko bilkura berezian, erabaki hau hartu zuen:
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Onestea udalkideen dedikazio araubidea, ordainsariak, kalte-ordainak eta kide anitzeko organoetara joategatiko sariak, jarraian ezartzen denaren arabera. Ondorioak 2023ko ekainaren 17tik aurrera izanen dira.
Bigarrena.–Dedikazio esklusiboan ariko dira honako kargudun hauek:
–Alkate udalburua, Ignacio Felipe Domínguez Martínez.
Hirugarrena.–Ordainsarien honako araubidea ezartzea, kontuan hartuta urteko zenbateko gordinak direla, hamalau hilekotan ordaindu beharrekoak:
a) 44.679,88 euro dagozkio alkate udalburuaren karguari.
Laugarrena.–Udal honetako alkatearen ordainsariak igotzeko, jarraituko zaie aurrekontu orokorren legeetan eta gainerako arauetan ezarritako ordainsarien igoerei. Horrenbestez, aipatutako arauek igoera zehatz bat aurreikusten dutenean enplegatu publikoen ordainsarietan, aurrekontu orokorrei buruzko legean edo xede horrekin egindako arauetan, igoera hori automatikoki aplikatuko zaio aipatutako kargudunari, baldin ondoriozko zenbatekoak ez badu gainditzen Estatuko aurrekontu orokorrei buruzko legeetan aurreikusitako gehienekoa; hain zuzen ere, bertan ezarritako zenbatekoak hartuko dira gehienekotzat.
Bosgarrena.–Honako bilkura-sariak eta kalte-ordain hauek finkatzea:
Kide anitzeko organoen bilkuretara joateagatik honako zenbateko hauek jasoko dituzte:
–Udaleko osoko bilkura: 30 euro saioko.
–Lantaldeetara joateagatik eta kontuen batzorde berezietara joateagatik: 30 euro saioko. Era berean, erabaki da gehienez ere urtean 600 bilkura izatea lantalde eta batzordeetarako.
Bestalde, udalkideek kalte-ordain hauek jasoko dituzte karguan aritzeak benetan ekarritako gastuengatik:
a) Joan-etorriengatik, Nafarroako Gobernuko Foru Administrazioko funtzionarioentzat ezarritako zenbatekoa.
b) Gainerako gastuengatik, benetan ordaindu diren zenbatekoak emanen dira, gastu horiek agirien bidez frogatu ondoren.
Seigarrena.–Erabaki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, eta igortzea Estatuko Administrazio Orokorrera eta Nafarroako Foru Komunitateko Administraziora, bete dadin apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 65 artikulua (lege horrek arautzen ditu toki araubidearen oinarriak)."
Aditzera ematen da, orok jakin dezan.
Funesen, 2023ko uztailaren 13an.–Alkate udalburua, Ignacio Domínguez Martínez.
Iragarkiaren kodea: L2310647