157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LIZARRA

Udaltzainburua. Izendapena

Alkatetzaren 2023ko uztailaren 4ko 387 Ebazpenaren bidez eta Toki Araubidearen Oinarriei buruzko apirilaren 2ko 7/1985 Foru Legean eta Nafarroako Poliziei buruzko azaroaren 19ko 23/2018 Foru Legean ezarritakoa betetzeko, ebazten da:

Lehenbizikoa.–Rodrigo García de Galdiano Usúa Lizarrako udaltzainburu izendatzea, behin-behineko langileen araubidearekin. Indarra duen legerian aurreikusitako eskubide eta betebeharrak izanen ditu, eta Udalaren gaur egungo aurrekontu indardunean jasotako lansariak.

Bigarrena.–Izendapen honek 2023ko uztailaren 6tik aurrera izanen du indarra, eta, lehenago kargu-uzterik ez bada, nire agintaldia amaitu arte. Kargu hori alkatetza honen menpe egonen da.

Hirugarrena.–Eskerrak ematea Patxi Martinez de Goñi Urritzelkiri hiri honetan polizia-buru gisa emandako zerbitzuagatik eta egindako lanagatik.

Laugarrena.–Ebazpen hau jakinaraztea interesdunei, Udal honetako Langileria eta Polizia Arloei eta Iruñeko Udaleko Herritarren Babesaren Arloari, Udalbatzari haren berri ematea kide anitzeko organoak egiten duen hurrengo ohiko bilkuran eta agintzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadila.

Lizarran, 2023ko uztailaren 11n.–Alkatea, Marta Ruiz de Alda Parla.

Iragarkiaren kodea: L2310602