2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
ENERITZ
Udalkideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Enerizko Udalak, 2023ko ekainaren 27an egindako osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:
1. Ezartzea Enerizko Udaleko alkatearen kargua beteko dela dedikazio partzialean, urtean 500 ordu emanda (konparatuta, lanaldiaren %31,41).
2. Ezarri den dedikazio partziala ordaintzeko, 7.200,00 euro gordineko ordainsaria esleituko da urteko.
3. Ezartzea zer sari jasoko dituzten udalkideek kide anitzeko organoetara joateagatik. Kalkulu hau eginen da: Enerizko Udalaren aurrekontu orokorrean ekitaldi bakoitzerako ezarritako kreditua banatuko da Udalbatzako kideen artean; horretarako, kontuan hartuko da kide bakoitza urtean zenbat bilkuratara joan den, eta araberan eginen da banaketa.
4. Bete dadin Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluaren 5. puntua, iragarki hau argitaratzea Nafarroako Aldizkari Ofizialean, Udalbatzaren iragarki-taulan eta Udalaren egoitza elektronikoan.
Hori guztia aditzera ematen da behar diren ondorioak izan ditzan, eta denek jakin dezaten, bat etorriz Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75.5 artikuluarekin.
Eneritzen, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Raúl Elizalde Villamayor.
Iragarkiaren kodea: L2310495