157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CINTRUÉNIGO

Alkatetzaren eskuordetzea, kanpoan egoteagatik

Udal honetako alkateak 2023-0238 zenbakidun Ebazpena eman zuen 2023ko uztailaren 10ean; jarraian ematen da haren testu osoa.

"2023ko uztailaren 14tik 20ra herritik kanpo egonen naizenez.

Ikusirik ezartzen dena Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 23.3 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan eta horrekin bat datozenetan,

EBAZTEN DUT:

1. Alkatetzaren eskumenak eta eginkizunak Udaleko lehen alkateorde Francisco Javier Moreno Aragónen esku uztea, 2023ko uztailaren 14tik 20ra bitartean, biak barne.

2. Eskuordetzea lehen alkateordeari jakinaraztea, behar diren ondorioak izan ditzan.

3. Eskuordetze honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkura arruntean.

4. Eskuordetze honek 2023ko uztailaren 14tik aitzina izanen ditu ondorioak, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan argitaratu beharko da."

Cintruenigon, 2023ko uztailaren 10ean.–Alkatea, Óscar Bea Trincado.

Iragarkiaren kodea: L2310497