2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CADREITA
Alkateordeak izendatzea
Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren (azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak onetsia) 41.3 eta 46.1 artikuluetan ezarritakoarekin bat, Cadreitako Udaleko alkate udalburuak, 2023ko uztailaren 6an, xedapen zatian ondoko testua daukan ebazpena eman zuen.
Lehenengoa.–José María Palacios de Mier Udaleko lehenengo alkateorde izendatzea.
Bigarrena.–María Preciado Cambra Udaleko bigarren alkateorde izendatzea.
Hirugarrena.–Izendatuko alkateordeei ebazpena jakinaraztea pertsonalki; haiek kontrakoa adierazi ezean esan gabe onetsitzat joko da.
Laugarrena.–Ebazpena Nafarroako Aldizkari Ofizialera igortzea, bertan argitara dadin; alkateak ebazpena sinatu eta biharamunetik hasita izanen du indarra, besterik ezartzen ez bada. Halaber, Udalaren ediktuen taulan argitaratuko da.
Bosgarrena.–Udalaren Osoko Bilkurari ebazpen honen berri ematea.
Cadreitan, 2023ko uztailaren 13an.–Alkatea, Berta Pejenaute Prat.
Iragarkiaren kodea: L2310610