2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
CABANILLAS
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Cabanillasko Udalak, 2023ko ekainaren 29an egindako osoko bilkuran, ondotik ematen den erabakia eman zuen besteak beste, jarraikiz apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 75. artikuluari (lege horren bidez arautzen dira toki araubidearen oinarriak) eta azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 13. artikuluari (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki erakundeen antolaketaren, funtzionamenduaren eta araubide juridikoaren gaineko erregelamendua):
ERABAKIA:
Lehenbizikoa.–Ezartzea dedikazio partzialean arituko dela Raquel Paz Aperte alkatea (gutxieneko dedikazioa: %50), urteko ordainsari gordina 21.226,12 euro izanik. Zenbateko hori urtero eguneratuko da, Udalaren zerbitzuko langileen ordainsariak eguneratzen diren proportzio berean.
Bigarrena.–Kargua dedikazio partzialean edo esklusiboan betetzen ez duten zinegotziek, honako hau jasoko dute, bilkuretara joateagatik:
- 100 euro, osoko bilkuretara joateagatik.
- 80 euro, batzordeetara joateagatik edo kide anitzeko beste organo batzuetara joateagatik.
- 40 euro, kontratazio mahaietara joateagatik.
Urtean gehienez ere 2.500 euro eskuratzen ahalko dituzte honako hauetara joateagatik: osoko bilkuretara, batzordeetara edo kide anitzeko organoetara.
Hirugarrena.–Udalkide guztiek dute eskubidea kalte-ordainak jasotzeko, karguan aritzeak ekarritako gastuengatik; betiere, baldin gastu horiek behar bezala baimentzen eta justifikatzen badira, eta jarraikiz Nafarroako Administrazio Publikoetako langileentzat urtero ordainsarien arloan ezartzen diren baldintzei eta zenbatekoei.
Cabanillasen, 2023ko uztailaren 18an.–Alkatea, Raquel Paz Aperte.
Iragarkiaren kodea: L2310697