2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BUÑUEL
Udalbatzako kideen ordainsariak eta dedikazio-araubidea
Buñuelgo Udalak, 2023ko uztailaren 12an egin osoko bilkura berezian, besteak beste, hau erabaki zuen:
"Ikusirik zer dagoen xedatua Toki Araubidearen Oinarriei buruzko Legearen 75. artikuluan eta Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 13. artikuluan.
Erabaki da:
Lehena.–Alkatearentzat onestea, hilean, bi mila ehun eta hogeita hamar euro eta laurogeita hemeretziko zentimoko ordainsari gordina, karguan dedikazio esklusiboan aritzeagatik. Zenbateko hori jasoko du hilabeteroko hamabi ordainketa arruntetan eta aparteko beste bi ordainketatan, ekainean eta abenduan, azken horiek bi mila hirurehun eta berrogeita bat euro eta laurogeita hamabi zentimokoak. Urteko ordainsari gordina hogeita hemeretzi mila bostehun eta berrogeita hamar euro da guztira, beraz. Udalaren kontura izanen da ordaindu beharreko enpresa kuota.
Bigarrena.–Ezartzea zinegotziek hirurogeita hamar euro jaso ditzaten Udaleko kide anitzeko bileretara joaten diren bakoitzean: osoko bilkura, tokiko gobernu-batzarra, informazio-batzordeak, kontratazio-mahaiak eta langileak hautatzeko prozesuetako kalifikazio-epaimahaiak.
Hirugarrena.–Frogagiriak ekarri ondoren, zinegotziei kalte-ordaina ematea beren karguan aritzean eraginiko benetako gastuengatik.
Laugarrena.–Aurreko erabaki horiek ondorioak izanen dituzte 2023ko ekainaren 17tik aurrera, hura barne.
Bosgarrena.–Erabaki hau argitara ematea Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta helbide honetan: https://sedeelectronica.bunuel.es/.
Buñuelen, 2023ko uztailaren 17an.–Alkatea, Enrique Villafranca Uriel.
Iragarkiaren kodea: L2310629