2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BIURRUN-OLKOTZ
Alkateordeak izendatzea
Biurrun-Olkozko alkateak, 2023ko ekainaren 22an, honako ebazpen hau eman zuen:
Alkatetza honek, bere eskudantziak erabiliz, ondotik heldu dena ebazten du, jarraikiz azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikuluari (haren bidez onetsi zen Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua) eta apirilaren 2ko 7/1985 Legearen 21.2 artikuluari (Toki Araubidearen Oinarriak arautzen dituen Legea):
EBAZTEN DUT:
Lehenengoa.–Miguel Navarcorena Eleta lehen alkateorde eta Pablo Labiano Jauregui bigarren alkateorde izendatzea.
Bigarrena.–Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, interesdunei jakinaraztea eta Osoko Bilkurari ebazpenaren berri ematea, egiten den hurrengo bilkuran.
Hirugarrena.–Alkateordeek, izendapenaren hurrenkerari jarraikiz, alkatearen eginkizunak beteko dituzte behar diren kasuetan, hots, Toki Erakundeen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamenduaren 47. artikuluan jasotzen diren kasuetan.
Biurrun-Olkotzen, 2023ko uztailaren 14an.–Alkatea, María Luisa Serrano Echaves.
Iragarkiaren kodea: L2310595