2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Alkatetzaren eskuordetzea Udalbatzako kideei
Berbintzanako Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 19an eman A-115/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:
Lehena.–Ondotik ageri diren eskuordetzeak egiten dira:
1. Eugenio De Luis Bellosoren esku uztea, modu berezian, hirigintzari dagozkion gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barne dela hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena.
2. María Meritxell de Esteban Marínen esku uztea, modu berezian, gizarte-ongizateari, berdintasunari eta hezkuntzari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barne dela hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena.
3. Urtzi García Asenjoren esku uztea, modu berezian, ingurumenari, gazteriari eta kirolari dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barne dela hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena.
4. Asier Díez Asenjoren esku uztea, modu berezian, kulturari eta jaiei dagozkien gaien barne-zuzendaritza eta kudeaketa, barne dela hirugarrenak ukitzen dituzten administrazio-egintzen bidez ebazteko ahalmena.
Bigarrena.–Eraginkorra izateko, zinegotzi ordezkariek onartu egin beharko dute eskudantzien eskuordetze hau. Eskuordetzea isilbidez onartutzat joko da, zinegotziak ez badio Alkatetzari berariaz adierazten ez duela eskuordetzea onartzen hiru egun balioduneko epean, eskuordetzea jakinarazi eta biharamunetik zenbatuta.
Hirugarrena.–Indarrik gabe uztea, ustez indarrean den orotan, alkateak Udalbatzako kideei eginiko eskuordetze bereziei dagokienez lehenago emandako xedapen guztiak.
Laugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Udalbatzari, egiten duen hurrengo osoko bilkuran; jakinaraztea ukitutako zinegotziei eta Langileria eta Kontu-hartzailetza Alorrari, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea, nahiz eta sinatzen denetik aurrera izanen duen indarra.
Argitara ematen da, bete beharrez azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan xedaturikoa (errege-dekretu horren bidez onetsi zen Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua).
Berbintzanan, 2023ko ekainaren 22an.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2310662