2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA
2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK
BERBINTZANA
Alkateordeak izendatzea
Berbintzanako Udaleko alkateak, 2023ko ekainaren 19ko A-113/2023 Ebazpenaren bidez, honako hau erabaki zuen:
Berbintzanako Udaleko alkateak zinegotzi hauek izendatu ditu alkateorde:
–Lehen alkateordea: Asier Díez Asenjo.
–Bigarren alkateordea: Eugenio de Luis Belloso.
Aditzera ematen da, denek jakin dezaten, bete dadin azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 46. artikulua (errege dekretu horren bidez onetsi zen Toki Erakundeen antolaketaren eta funtzionamenduaren gaineko erregelamendua).
Berbintzanan, 2023ko ekainaren 21ean.–Alkatea, Ángel Díez Asenjo.
Iragarkiaren kodea: L2310498