157. ALDIZKARIA - 2023ko uztailaren 31

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BAZTAN

Kargu hautetsien arduraldi eta ordainsari erregimena

Baztango Udalak, 2023ko ekainaren 26an egin ezohiko osoko bilkuran, 4. puntuan erabaki zuen:

1.–Fernando Anbustegi Goñi alkatearen arduraldi osoa onestea. Arduraldi honen ordainsaria urtean 35.000 euro gordinekoa izanen da. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean berrikusiko da. Horri Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota gehitu beharko zaio. 2023ko ekainaren 19an hasita.

2.–Mariano Iribarren Irigoyen lehenbiziko alkateordearen arduraldi erdia onestea. Urtean 21.983,64 euro gordinekoa izanen da. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean berrikusiko da. Horri Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota gehitu beharko zaio. 2023ko irailaren 1ean hasita.

3.–Jose Luis Retegi Iturbide hirugarren alkateordearen arduraldi osoa onestea. Arduraldi honen ordainsaria urtean 34.398 euro gordinekoa izanen da. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean berrikusiko da. Horri Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota gehitu beharko zaio. 2023ko ekainaren 19an hasita.

4.–Lorea Lizarreta Insausti zinegotziaren arduraldi herena onestea. Arduraldi honen ordainsaria urtean 11.466 euro gordinekoa izanen da. Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko langileen ordainsariak berrikusten diren proportzio berean berrikusiko da. Horri Gizarte Segurantzari ordaindu beharreko kuota gehitu beharko zaio. 2023ko ekainaren 20an hasita.

5.–Osoko bilkuretan eta Tokiko Gobernu Batzarrean parte-hartzeagatik 150,00 euro ordaintzea.

Batzorde informatiboetan parte hartzeagatik 100,00 euro ordaintzea.

900 euroko gehienezko ordainsaria izaten ahalko da hilero.

Parte-hartze agiria hilero bete behar da eta Kontu-hartzailetzan aurkeztu.

6.–Kilometrajea ordaintzea. Kilometraje-orria hilero beteko da (udal bidaiengatik) eta Kontu-hartzailetzan aurkeztuko da. Kilometroko kobratuko den zenbatekoa Nafarroako Gobernuaren urteroko datuen arabera zehaztuko da. Etxetik udaletxera arteko kilometrajea ez da ordainduko.

Baztanen, 2023ko ekainaren 26an.–Alkatea, Fernando Anbustegi Goñi.

Iragarkiaren kodea: L2310746